30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2023ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra 2023rako eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aurrekontua behin betikoz onetsirik geldituko da.

Valtierran, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2301581