30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2022ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan.

Behin betiko onetsitako aurrekontua argitara ematen da, kapituluka laburtua, orok jakin dezan. Hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 92.951,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.110,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 92.784,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 11.975,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 210.820,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 28.532,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 119.918,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 44.294,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 5.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 12.576,00 euro.

Gastuak, guztira: 210.820,00 euro.

Utergan, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2301328