30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRITZOLAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Urritzolako Kontzejuak, 2022ko abenduaren 13ko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zituen Urritzolako Kontzejuaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta egungo gainerako legeetan ezarritako tramiteei jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Kontzejuak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Urritzolan, 2022ko abenduaren 14an.–Kontzejuko burua, Fermín Mariñelarena Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: L2301570