30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz xedatutakoarekin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 299.041 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 140.500 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 884.450 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 58.230 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 1.313.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 216.578,29 euro.

Guztira: 2.931.800 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 554.400 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 707.350 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 129.550 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.540.500 euro.

Guztira: 2.931.800 euro.

Sartagudan, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2301477