30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2023ko urtarrilaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:

1.–Hasiera batez onestea 2023ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin.

2.–Onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrera biltzen dira Entitatearen beraren aurrekontua, Juan Francés de Iribarren Udalaren Musika Eskolako Patronatuarena, Udalaren Kirol Patronatuarena eta San Vicente de Paúl Zahar Etxearen erakunde autonomoarena.

3.–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

4.–Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zangozan, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2301595