30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2022ko abenduaren 9an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Onespena argitaratu zen 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 2an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean. Hori guztia, jarraikiz xedatutakoari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan.

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, jakinaren gainean egon dadin, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 207.200,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.720,00 euro.

3. kapitulua.– Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 26.220,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 183.463,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 56.319,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 20.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 19.087,20 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 517.009,20 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 74.900,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 199.460,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 0,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 109.183,69 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 133.465,51 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 517.009,20 euro.

Puiun, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2301325