30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak 2022ko abenduaren 9an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onespena 2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2023ko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Puiun, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

2023KO PLANTILLA ORGANIKOA

A) Funtzionarioak

Lanpostuen zerrenda.

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

MAILA

OSAGARRIAK

SARBIDEA

EGOERA

Mailakoa

Lanpostua

Lanaldiaren luzapena, urteko 50 ordukoa
(herriko festak, Santa Zita, Uxue eta Katalain)

19/2008
FD

Zerbitzu anitzetako enplegatua (2023an amortizatuko da)

Funtzionarioa

Osoa

D

%12

%17,01

%5,44

%2,99

Oposizio-lehiaketa

Betea

Zerbitzu anitzetako enplegatua (berria)

Funtzionarioa

Osoa

D

%12

%15 (%2,99 barne 19/2008 FD)

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

Izenen zerrenda.

LANPOSTUA

ENPLEGATUAREN IZENA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

MAILA

OSAGARRIAK

ANTZINATASUNA

Mailakoa

Lanpostua

Lanaldiaren luzapena, urteko 50 ordukoa
(herriko festak, Santa Zita, Uxue eta Katalain)

19/2008
FD

Zerbitzu anitzetako enplegatua (2023an amortizatuko da)

José Ramón Aierra

Funtzionarioa

Osoa

D

%12

%17,01

%5,44

%2,99

1997ko
azaroaren 1a

Zerbitzu anitzetako enplegatua (Berria)

Hutsik

Funtzionarioa

Osoa

D

%12

%15 (%2,99 barne 19/2008 FD)

B) Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak, Puiuko Udalean zerbitzuak ematen dituztenak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikulua)

Funtzionarioak.

–Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak.

–Administrari-ofiziala (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L2301324