30. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

256/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Beatriz Lacruz Escalada andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Barne Medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Barne Medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 16ko 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ekoan, argitaratua), deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen. Ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdian zegoen epaimahaia aldatu eta osatu zen. Ebazpen hori 2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2koan.

Martxoaren 4ko 446E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1578E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 26koan; gero horren akats zuzenketa bat argitaratu zen 2022ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2koan; eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2491/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako izangai bati, alegia, Álvaro Cecilio Irazola jaunari, borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaren jabetza hartzen denetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzuak ematen ari delako. Txanda horretan gainditu duten izangai gehiagorik ez denez, bidezkoa da baja hori txanda irekian gainditu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea baja hori, eta, horretan oinarriturik, 2022ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, Beatriz Lacruz Escalada andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu da.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Beatriz Lacruz Escalada andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Barne Medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuetan aritzeko, eta plantillan 69927 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Tuterako Reina Sofia ospitaleari atxikita dagoena.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Tuterako Reina Sofía ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2301449