28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hasiera batean onartzea Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendurako lanen proiektua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2023ko urtarrilaren 30ean egin zuen saioan, akordio hau hitzartu zuen:

"SM287063 Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" lanaren proiektuaren xedea da Biurrun, Olkotz eta Muru Artederretako saneamendua gauzatzeko beharrezkoak diren obren definizio eta balorazio osoa egitea, arroko zenbait herriren isurketak jasoko dituen kolektore bat eraikita, ondoren hondakin-uren isurketak Aratzuriko HUAn tratatu eta arazteko aurretiko eta beharrezko pauso moduan.

Kolektore-zati hau Tebas-Beriain kolektore-zatiarekin konektatuko da.

Obra gauzatu ondoren, erabilpenik gabe gelditzen diren egungo hobi septikoak eraitsiko dira.

2022ko ekainaren 28an, IZSAren Administrazio Kontseiluak "Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" proiektua onartu zuen. Administrazioari jakinarazteko aurrekontu zenbatetsia 2.939.360,51 euro da (%21eko BEZa barne).

Kontuan hartuta, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 10. artikuluaren eta Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluaren arabera, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak obren planei eta tokiko zerbitzuei dagozkien obren proiektuak onartu behar dituela, izan ere, onartzeak inplizitu baitakar erabilera publikokotzat deklaratzea eta haietan jasotako ondasunak okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzearen eraginetarako.

Obra horiek egiteko beharrezkoak diren lursailak desjabetzea beharrezkoa izanik, eta aintzat hartuta, Nafarroako Toki Administrazioaren Foru Legearen 47.4 eta 29. artikuluen, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen Legearen 4.1.d) artikuluaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 4. artikuluaren arabera, erakunde honek desjabetze-ahalmena gauzatu ahal duela, egokia da desjabetzeko espedientea hastea.

Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 21ean egin zuen saioan, nahitaezko desjabetzearen espedienteak izapidetzeko Batzar Nagusiaren eskuduntzak Batzorde Iraunkorraren esku uztea onartu zen. Horrenbestez:

HITZARTU DA:

1.–"Olkotz, Muru Artederreta, Biurrun, Campanas eta Tebasko saneamendua. Biurrun-Olkotz-Tebas zatia" proiektua onartzea, desjabetzeko espedientea hastea eta proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda hasiera batean onartzea. Onuraduna "Iruñerriko Zerbitzuak SA" izango da.

2.–Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onarpenari lotuta baitaude.

3.–Proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda Jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratzen denetik aurrera zenbatuta, beren burua ukitutzat dutenek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien ohar edo alegazio guztiak eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz. Idatzia, ahal izanez gero, telematikoki bidali ahal izango dute (https://sedeelectronica.mcp.es/), Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzara (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, 31002, Iruñea, Nafarroa) edo Biurrun-Olkotzeko eta Tebas-Muru Artederretako udaletxeetara. Egoitza horietan, hain zuzen, proiektuaren eta lursail-planoen kopia bat edukiko dute eskura.

4.–Akordio hau kaleratzea, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Biurrun-Olkotzeko eta Tebas-Muru Artederretako udaletxeetako iragarki-oholetan.

5.–Ebazpen hau ukituei jakinaraztea, erabaki hau inpugnatzerik ez dagoela ohartaraziz, administrazio-bidea amaitzen ez duen tramiteko egintza baita".

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

PROIEKTUA: "SM287063 OLKOTZ, MURU ARTEDERRETA, BIURRUN, CAMPANAS ETA TEBASKO SANEAMENDUA. BIURRUN-OLKOTZ-TEBAS ZATIA"

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua

TITULARRA

LURZATIEN DATUAK

UKIPENAK

Izen-abizenak

Parte-hartze ehunekoa

Poligono zk.

Lurzati zk.

Udalerria

Lurraren erabilera

Akueduktu zortasuna
metro linealak

Zortasun ezarpena

Okupazioa
erregistroak

Behin-behineko okupazioak

Zk.

12

Zubiri Olaiz, Maria Paz

100

3

422

BIURRUN-OLKOTZ

ALORRA

60

360

10

2

500

13

Marco Urquijo, Ana Maria eta Marco Urquijo, Begoña

100

3

248

BIURRUN-OLKOTZ

ALORRA

175

1.050

20

4

4.375

17

Lopez Navarcorena, Maria Carmen eta Biurrun Lopez, Joaquin Felix

100

3

317

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

297

1.782

20

4

7.415

27

Lopez Navarcorena, Maria Carmen eta Biurrun Lopez, Joaquin Felix

100

3

392

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

40

240

0

0

1.000

37

Zuazu Monreal, Maria Josefa

50

3

255

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

170

1.020

15

3

4.250

Zuazu Monreal, Francisco Manuel

50

39

Uriz Amatriain, Adolfo Jesus

100

3

253

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

105

630

10

2

2.625

45

Sanchez Fernandez, Fernando

100

3

237

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

LARREA

175

1.050

20

4

2.950

47

Lopez Navarcorena, Maria Carmen eta Biurrun Lopez, Joaquin Felix

100

3

227

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

90

540

5

1

1.190

48

Uriz Amatriain, Adolfo Jesus

100

3

224

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

105

630

5

1

1.710

49

Tebasko ezezagunak

100

3

223

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

50

300

5

1

1.606

52

Zuazu Monreal, Maria Josefa

50

3

213

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

30

180

5

1

750

Zuazu Monreal, Francisco Manuel

50

54

Lopez Navarcorena, Maria Carmen eta Biurrun Lopez, Joaquin Felix

100

3

207

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

80

480

5

1

2.000

59

Lopez Navarcorena, Maria Carmen eta Biurrun Lopez, Joaquin Felix

100

3

201

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA

108

648

10

2

2.700

61

Zapata Morales, Raimunda Peñafort

100

3

203

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

ALORRA-­BARATZEA

15

90

5

1

375

63

Loitegui Jauregui, Francisco

100

2

257

BIURRUN-OLKOTZ

LARREA

150

900

10

2

3.750

Iragarkiaren kodea: L2301568