28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 191-A lurzatian, A-28 eta A-22 unitate morfologikoetan. Jendaurrean jartzea

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketako plan berezi bat, udal katastroko 2. poligonoko 191-A lurzatirako (A-28 unitate morfologikoa), Gabriel M.ª Villanueva Dominguezek sustatua, zeinaren xedea baita Udal Planeko A-28 eta A-22 unitateak berriz mugatzea.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz.

Zizur Nagusian, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2301359