28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Ordenantza fiskala, arautzen dituena lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2023ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren hobariak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2301348