28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 894. lurzatian. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2023ko urtarrilaren 23ko 37/2023 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Milagroko 2. poligonoko 894. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Excavaciones y Transportes Movera SLk sustatua, lurzatian aurreikusitako eraikigarritasuna banatzeko sortutako lurzati berrietara.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2301282