28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOLDARAZKO KONTZEJUA

Herri-lurren desafektazioa, ondoren saltzeko. Behin betiko onespena

Goldarazko Kontzejuak, 2022ko abuztuaren 8an egin batzarrean, behin betiko onetsi zuen 10. poligonoko 7. lurzatiaren desafektazioa, ondoren saltzeko, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 128.c artikuluan oinarrituz.

Aldez aurretik hasiera batez onetsi zen 2020ko abuztuaren 10ean egin batzarrean eta erabaki hori argitaratu zen 2021eko apirilaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean; inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Goldaratzen, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Joseba Ollo Iturralde.

Iragarkiaren kodea: L2301121