28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Xehetasun-azterketa 1422., 1423. eta 1424. lurzatietan. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 20ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, beheko solairuaren eraikigarritasun osoa birdoitzeko 1422., 1423. eta 1424. lurzatietan, Cadreitako Udal Planean ezarritako determinazio xehatuak mantenduz, bai Cadreitako Udal Planeko hiri-lurzoru finkatugabeko UI-3 exekuzio unitatean bai hiri-lurreko 65. etxe-sailean. Cambra Selección SLU da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Cadreitan, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2301150