28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, Antsoain zendea kaleko 19an. Jendaurrean jartzea

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Berriozarko Antsoain zendea kaleko 19an beheko solairuko lerrokadurak aldatzeko. Sustatzailea Alberto Ferraz Ochoa da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Xehetasun-azterketaren dokumentua ikus daiteke honako helbide honetan:

https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/anuncios/

Berriozarren, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2301342