28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, Artekaleko 14 zenbakian igogailua jartzeko. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko urriaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Berriozarko Artekaleko 14 zenbakian igogailua jartzeko xehetasun-azterketa, eraikin horretako jabeen erkidegoak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Xehetasun-azterketaren dokumentua ikus daiteke honako helbide honetan: https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/anuncios/

Berriozarren, 2023ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2301277