28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Hirigintzako izapideak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2023ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintzako izapideak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, espedientean ageri den edukiarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Beran, 2023ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2301503