28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Aldaketa puntual xehatua Udal Plan Orokorrean, 1. poligonoko 23. eta 24. lurzatietan. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2023ko urtarrilaren 23an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi du Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuen aldaketa, 1. poligonoko 23. eta 24. katastro-lurzatien eremuan (UE-2.1 eta UE-2.3 exekuzio-unitateak), Margarita Lizarraga Alzorrizek eta Ezpatatz Promociones SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 72. eta 77.3 artikuluek ezarritakoa aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Beraskoainen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2301479