28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Berraztertzeko errekurtsoa deialdi honen aurka: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurri batzuk ditu hizpide, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan)

Batzar Orokorrak 2022ko azaroaren 25ean erabaki zuen onestea deialdi bat, lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdia 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, eta Ángeles Peñalver Masidek berraztertzeko errekurtsoa jarri du erabaki horren bidez onetsitako oinarrien aurka.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Irunberriko San Isidro Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko erregistro orokorrean (Bijués etorbidea, 5, Irunberri), Irunberriko Udalaren erregistro orokor elektronikoan edo lege horretan adierazitako edozein bide erabiliz.

Interesdunek errekurtsoaren kopia bat eskatzen ahalko dute Irunberriko Udalaren erregistro orokor elektronikoan, eta horretarako posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko dute eskabidean, kopia hara bidaliko zaie eta.

Irunberrin, 2023ko urtarrilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L2301124