28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, familia-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 20an hartu erabaki baten bidez, onetsi da deialdi bat, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, familia-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko Zizur Nagusiko Udalean.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

Deialdiaren oinarriak argitaratuko dira https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu/ eta http://www.zizurmayor.es/eu/ helbideetan, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere.

Zizur Nagusian, 2023ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2301126