28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Aldaketa, C eta D mailetako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

2022ko azaroaren 21eko 2485 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi zuen partez baiestea 22-01673 gora jotzeko errekurtsoa, 2022ko lan publikoa eskaintza onesteari buruzkoa (2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa), eta lan publikoaren eskaintza publiko horretan sartzea haur-hezitzaileen bi lanpostu, lanaldi osokoak, Tuterako Udalaren hiru haur-eskoletako ikasleei arreta emateko; lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez hautatu beharko dira, 20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarriaren arabera. Aldaketa hori 2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an.

Ondorioz, deialdia aldatu behar da (hasiera batean 2022ko 237.Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, azaroaren 28an), eta haur-hezitzaileen bi lanpostu gehitu: bata, "Santa Ana" eta "María Reina" 0-3 urte bitarteko haur eskoletarako, eta bestea, "Lourdes" 0-3 urte bitarteko haur eskola elebidunerako, ingelesa eskatzen duena. Deialdiko gainerako baldintza guztiak mantenduko dira.

Horrek esan nahi du ez dutela berriz ere eskabidea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko, baldin lehengoan aurkeztu bazituzten. Orain deialdian parte hartu nahi duten pertsonei dagokienez, eskabidea aurkeztu ahal izanen dute, dagokion dokumentazioarekin batera, horretarako irekitako epe berrian, kontuan hartuta merezimenduen zenbaketa jatorrizko deialdian ezarritako datak erreferentziatzat hartuta eginen dela, hau da:

–Egindako zerbitzuak zenbatzeko azken eguna: 2022ko azaroaren 28a, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eguna.

–Egindako prestakuntza-ekintzak zenbatzeko azken eguna: 2022ko abenduaren 13a, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den eguna.

Beraz, Alkatetzaren urtarrilaren 23ko 154/2023 Ebazpenaren bitartez, honako hau onesten da:

Lehenbizikoa.–Aipatutako deialdiaren I. eranskina aldatzea: haur-hezitzailearen lanpostu bat gehituko da "Santa Ana" eta "María Reina" 0-3 urte bitarteko haur eskoletarako, hamabi lanpostu dioen tokian hamahiru lanpostu jarrita; eta haur-hezitzailearen beste lanpostu bat gehituko da, ingelesa eskatzen duena, "Lourdes" 0-3 urte bitarteko haur eskola elebidunerako, zortzi lanpostu dioen tokian bederatzi jarrita.

Bigarrena.–Hamabost egun naturaleko beste epe bat irekitzea, bi deialdi horietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrekin ez dira aldatuko alegatutako merezimenduak zenbatzeko epeak; aitzitik, hasierako deialdian ezarritako epeak mantenduko dira.

Tuteran, 2023ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

I. ERANSKINA

Honako deialdi honen ezaugarrien taula: lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

TUTERAKO UDALA

1. Plazen identifikazioa (Aldaketa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko azaroaren 21eko 2485 zenbakidun ebazpena betearaztearen ondorioz).

LANPOSTUAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN*

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUA

BESTE BETEKIZUN BATZUK

Gehienez hamahiru lanpostu (*)

Haur-hezitzailea

C

Funtzionarioa

Osoa

"Santa Ana" eta "María Reina" 0-3 urte bitarteko haur-hezkuntzako eskolak

Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikari titulua, Haur Hezkuntzako irakasle graduko titulua, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakasle titulua.

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

Gehienez bederatzi lanpostu (*)

Haur-hezitzailea

C

Funtzionarioa

Osoa

"Lourdes" 0-3 urte bitarteko haur-hezkuntzako elebiduna

Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikari titulua, Haur Hezkuntzako irakasle graduko titulua, Haur Hezkuntzako espezialitateko irakasle titulua.

Ingelesa: B1 maila

Ingelesa: B2 eta/edo C1 maila

Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiri negatiboa.

(*) Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 7. eta 10. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko, prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorio direnean), aldez aurretik lekualdatze-lehiaketa aurreikusia duten kasuetan merezimendu-lehiaketa bidez gehienez zenbat lanpostu beteko diren zehazten da. Aldez aurretik lekualdatze-lehiaketa egiteko beharrezkoak diren baldintzak betetzen ez dituzten lanpostuak lanpostuko kodearekin identifikatzen dira.

Iragarkiaren kodea: L2301617