28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, administrari-ofizialaren bost lanpostu betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Tafallako Udaleko alkatearen 2023ko urtarrilaren 25eko ebazpenaren bitartez onetsi zen izangai onartuen eta baztertuen behin betiko }zerrenda, administrari-ofizialaren bost lanpostu, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdirako.

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 17an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen onestea honako deialdi honen oinarriak: deialdia, administrari-ofizialaren bost lanpostu betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan. Oinarri horiek 2022ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, ekainaren 23an.

Tafallako Udaleko alkatearen 2022ko irailaren 30eko ebazpenaren bitartez onetsi zen izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, administrari-ofizialaren bost lanpostu, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdirako. Ebazpen hori 2022ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 27an.

Behin-behineko zerrendan baztertutako izangaiek erreklamazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko epea amaitu ondoren, eta horiek ebatzi ondoren, bidezkoa da deialdian onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta oposizioaren hasierako probarako tokia, eguna eta ordua zehaztea ere.

Neure eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, administrari-ofizialaren bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdirako. Ebazpen honen eranskinean dago.

Bigarrena.–Epaimahaia osatzea, honako kide hauekin:

Epaimahaikidea: Eneko Aransay Ros, Tafallako Udaleko langileen enpresa batzordeak izendatzen duena.

Ordezkoa: Ana I. Elrío Delrío, Tafallako Udaleko langileen enpresa batzordeak izendatzen duena.

Hirugarrena.–Deialdiaren oinarrietan jasotako proba teoriko praktikoa egiteko eguna, ordua eta lekua adieraztea: 2023ko otsailaren 27a, 9:00etan, Tafallako udaletxeko bulegoetan (Nafarroa plaza 5, Tafalla).

Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala, AIZa edo pasaportea aldean dutela azalduko dira. Nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Jesús M. Arrizubieta Astiz.

ERANSKINA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

BALENZATEGUI ARBIZU ENRIQUE

BIURRUN SAMANIEGO M UJUE

ECHECON EZQUERRENA M JOSE

ELIZALDE DUQUE M.ª CRISTINA

LAGUARDIA LLORENTE M JOSE

–Baztertuak:

Ez dago baztertutako izangairik.

Iragarkiaren kodea: L2301508