28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Berraztertzeko errekurtsoa, Erabaki baten aurka. Erabaki hori enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko prozeduren deialdiei buruzkoa da, oinarriei buruzkoa, hain zuzen ere

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko Erabakiaren bidez (2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratu zen), abenduaren 28ko 20/2021 Legearen esparruan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko prozeduren deialdia onetsi zen. Natalia Uranga Otaño andreak, Laura Itoiz Marrauren andreak, Itziar Gorricho Amézqueta andreak, Fernando Nuin Gurbindo jaunak, José Luis Mendivil Ochoa jaunak, Jon Ander Altxu Elizagaray jaunak eta Arkitekto Teknikoen Nafarroako Elkargo Ofizialak, berraztertzeko errekurtso bana jarri dute aipatu erabakiaren aurka.

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 118. artikuluarekin bat, espedientean interesdun direnek 15 egun balioduneko epea dute, jakinarazpen egiten denetik aitzina, aipatu errekurtso hori Langileriako bulegoan (Zapatería kalea 40, 1. solairua) aztertzeko eta egoki jotzen dituzten alegazioak egiteko.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 24an -Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aranzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2301518