28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Berraztertzeko errekurtsoa, Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko Erabakiaren aurka. Erabaki hori enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko prozeduren deialdiei buruzkoa da, merezimenduen baremoari buruzkoa, hain zuzen

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 14ko Erabakiaren bidez (2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19koan, argitaratu zen), abenduaren 28ko 20/2021 Legearen esparruan deitutako aldi baterako lanpostuak egonkortzeko prozesuak arautuko dituen merezimenduen baremoa onetsi zen. Natalia Uranga Otaño andreak, Usue Beraza Sadornil andreak, Laura Itoitz Marrauren andreak, Ana Isabael Pradilla Poncela andreak eta Javier Janda Garcés jaunak, berraztertzeko errekurtso bana jarri dute aipatu erabakiaren aurka.

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 118. artikuluarekin bat, espedientean interesdun direnek 15 egun balioduneko epea dute, jakinarazpen egiten denetik aitzina, aipatu errekurtso hori Langileriako bulegoan (Zapatería kalea 40, 1. solairua) aztertzeko eta egoki jotzen dituzten alegazioak egiteko.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 24an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aranzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2301517