28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

22-01319 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintza onesteari buruzkoa

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko ekainaren 29ko probidentzia bidez, jakinarazi da 22-01319 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa. Natividad Biurrun Goñik eta beste batzuek jarri zuten, aipatu auzitegiari zuzenduta, Agoizko Udaleko alkatetzaren 2022ko maiatzaren 12ko ebazpen baten aurka. Ebazpena 2022ko lan publikoaren eskaintza onesteari buruzkoa da, eta orobat jasotzen du Agoizko Udalaren Musika Eskolako Patronatua mendeko erakundeari dagokion lan publikoaren eskaintza. Iragarki honen bidez, epatzen dira interesdun guztiak, egoki iruditzen bazaie, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean ager daitezen, Iturrama kalea 10, 31007 - Iruñea (Nafarroa), 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Agoitzen, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2301650