28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, administrazio araubideko kontratuaren bidez betetzeko Giza Baliabideen Zuzendaritzako lanpostu bat, eta enplegu zerrenda bat eratzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 23an, honako deialdi hau arautuko duten deialdia eta oinarriak onetsi zituen:

Deialdia, administrazio araubideko kontratuaren bidez betetzeko Giza Baliabideen Zuzendaritzako lanpostu bat, eta enplegu zerrenda bat eratzeko.

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Deialdiaren oinarriak Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan daude: https://sedeelectronica.ansoain.es/eu

Antsoainen, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2301596