28. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

22-02266 gora jotzeko errekurtsoa, egonkortze-prozesuei buruzkoa

22-02266 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Antsoaingo Udalaren osoko bilkurak 2022ko urriaren 26an hartutako erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez onetsi zen atxikitzea honako araudi honetara: egonkortze prozesuak egiteko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotakoa.

Aipatu erabakian xedatua betez, eta bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2301460