268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua eta exekuzio oinarriak. Behin betiko onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2022ko azaroaren 10ean egindako ohiko Batzorde Erabakitzailean, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitateko 2023ko aurrekontua eta haren exekuzio oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko azaroaren 28an argitaratu zen 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da behin betiko aurrekontua.

DIRU-SARRERAK:

III. Kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 1.000,00 euro.

IV. Kapitulua.–Transferentzia arruntak: 346.601,31 euro.

VII. Kapitulua.–Kapital transferentziak: 28.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 375.601,31 euro.

GASTUAK:

I. Kapitulua.–Langileria gastuak: 133.816,61 euro.

II. Kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 107.778,60 euro.

IV. Kapitulua.–Transferentzia arruntak: 133.506,10 euro.

V. Kapitulua.–Kontingentzia-funtsa eta bertze ezusteko batzuk: 500,00 euro.

Gastuak, guztira: 375.601,31 euro.

Arantzan, 2023ko abenduaren 26an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2318412