268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, 2024ko prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2023ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, ordenantza fiskalak eta prezio publikoen arauak aldatzen dituena, tarifak eguneratzeko, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); artikulu hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen.

Zizur Nagusian, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ALDAKETA ORDENANTZA FISKALETAN ETA PREZIO PUBLIKOEN ARAUETAN, TARIFAK 2024RAKO EGUNERATZEKO

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, itxitura egonkorrik gabeko beladore-terrazak, metro koadroko:

–Urtekoa: 21,40 euro.

–Aprobetxamendu berriengatik edo jadanik dauden aprobetxamenduak handitzeagatik, iraileko festetan zehar soil-soilik: 7,60 euro.

I.2. Itxitura egonkorra duten beladore-terrazak, metro koadroko:

–Urtekoa: 42,90 euro.

I.3. Tabernetako barrak herriko festetan, ostalaritzaren arloan irekitzeko lizentziak dituzten establezimenduei lotutakoak, metro koadroko: 21,40 euro.

I.4. Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzeko, urtean:

–Banku entitateen kutxazainak: 128,60 euro.

–Salmentarako makinak: 69,70 euro.

I.5. Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko:

–Eguneko: 20,00 euro.

–Denboraldikoa: 672,80 euro.

I.6. Beste erabilera edo aprobetxamendu bat, honelako jarduera ekonomikoetarako: barrakak, saltokiak, ikuskizun edo jolaserako edozein motatako postuak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko:

–Egunean: 0,43 euro/m².

–Herriko festetan %50 handituko dira tarifak, salbu adjudikazioa enkante edo hitzarmen bidez ematen bada.

–Urtearen gainerakoan, okupazioa 30 egun baino gehiagokoa bada, tarifa %50 murriztuko da 10. egunetik aurrera.

–200 m²-tik gorako okupazioetan, gehienez ere 10 egunez, tarifa %50 murriztuko da.

I.7. Beste aprobetxamendu batzuk, ekonomikoak ez diren jardueretarako, esaterako edukiontziak, hesiak, salgaiak, materialak eta antzeko beste instalazio batzuk, eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozein okupazio, metro koadroko edo zatikiko:

–Egunean 0,27 euro, lehen 30 egunetan; eta gerokoetan, 0,10 euro.

–Segurtasun arrazoiengatik lurzatiak zulatzen direnean edo eraikinak zaharberritzen direnean, lehenbiziko 1,5 metroak salbuetsirik egonen dira, fatxadatik hasita, salbu eta materialak edo bestelako elementuak pilatzeko erabiltzen badira.

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

–Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,45 euro.

–Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 8,92 euro.

–Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, urtean: 89,07 euro.

III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

–Instalatutako biltontzi bakoitzeko, urtean: 318,00 euro.

–Okupatutako zorupeko metro koadro bakoitzeko, urtean: 9,53 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak hurren adierazten diren kopuruetara iristen ez direnean, gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

–Aldamioak: 26,50 euro.

–Hesiak: 26,50 euro.

–Beste aprobetxamendu batzuk: 15,90 euro.

–Merkataritza-jarduera denean: 53,10 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA BIDE PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO

TARIFEN ERANSKINA

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 29,01 euro.

I.2. Zanga irekitzeagatik errepideko zirkulazioa itxi behar bada, dela noranzko bat, bide oso bat nahiz zati nagusi bat, aurreko epigrafeetako tarifak %20 handituko dira.

II. epigrafea

Egitea edo kentzea ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aire-zuloak, argi-zuloak eta kalapatxak, eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean, 42,44 euro.

III. epigrafea.–Fidantzak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik.

III.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino gutxiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du:

III.1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 169,54 euro.

III.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 157,54 euro.

III.1.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 84,87 euro.

III.2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo gehiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du:

III.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 190,86 euro.

III.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 177,22 euro.

III.2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 106,29 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, PASABIDE EDO APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO

TARIFEN ERANSKINA

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

I. epigrafea.–Ordenantza honen 2. artikuluko a) eta b) apartatuetako kasuak.

I.1. Familia bakarreko etxebizitzei eta orubeei lotutakoak:

Higiezin bakoitzak erreserbatutako tokia, izan bakar batentzat nahiz batzuentzat: 118,10 euro urtean.

I.2. Etxebizitza multzoei lotutakoak:

1-4 etxebizitza: 163,60 euro urtean.

5-10 etxebizitza: 171,40 euro urtean.

11-25 etxebizitza: 194,80 euro urtean.

26-50 etxebizitza: 233,70 euro urtean.

51-100 etxebizitza: 311,60 euro urtean.

101-150 etxebizitza: 389,50 euro urtean.

150 etxebizitza baino gehiago: 467,30 euro urtean.

I.3. Bestelako eraikin mota bati lotuak:

1-4 garaje-plaza: 163,60 euro urtean.

5-10 garaje-plaza: 171,40 euro urtean.

11-25 garaje-plaza: 194,80 euro urtean.

26-50 garaje-plaza: 233,70 euro urtean.

51-100 garaje-plaza: 311,60 euro urtean.

101-150 garaje-plaza: 389,50 euro urtean.

150 garaje-plazatik gora: 467,30 euro urtean.

II. epigrafea.–Ordenantza honen 2. artikuluko c) eta d) apartatuetako kasuak.

II.1. Gau eta eguneko erreserba:

–Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 77,90 euro.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba:

–Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 58,50 euro.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO

TARIFEN ERANSKINA

A.–Jarduera sailkatuetan aritzeko:

–Jarduera-lizentzia: 491,60 euro.

–Irekitzeko lizentzia: 393,30 euro.

–Eskualdatzeko lizentzia: 331,50 euro.

B.–Jarduera kaltegabeetan aritzeko:

–Irekitzeko lizentzia: 295,00 euro.

–Jarduera eskualdatzea: 239,80 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO, HIRIGINTZAREN ARLOAN KONTROLERAKO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK EGITEKO ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETETARAKO

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

I.1. Antolamendurako plan partzialak edo bereziak izapidetzea.

Espedienteak izapidetu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, jarraian zehazten den eskalaren arabera. Txosten tekniko eta juridikorik baldin bada, horien zenbatekoa gehituko zaie:

–5 hektarea arte: 741,60 euro hektareako.

–5 hektarea baino gehiagotik 10era bitarte: 634,80 euro hektareako.

–10 hektarea baino gehiagotik 50era bitarte: 529,20 euro hektareako.

–50 hektarea baino gehiago: 423,80 euro hektareako.

I.2. Plan partzial edo berezien aldaketak izapidetzea:

Aplikatu beharreko tarifak izanen dira l.1 epigrafean aipatu direnen %50, gehi txosten tekniko eta juridikoei dagokien zenbatekoa, halakorik bada.

I.3. Xehetasun-azterketak izapidetzea:

Espedienteak izapidetzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera, honako eskala honen arabera:

–5 hektarea arte: 370,80 euro hektareako.

–5 hektarea baino gehiagotik 10era bitarte: 318,00 euro hektareako.

–10 hektarea baino gehiagotik 50era bitarte: 265,00 euro hektareako.

–50 hektarea baino gehiago: 211,00 euro hektareako.

I.4. Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak izapidetzea:

Aplikatzeko tarifak izanen dira I.1 epigrafekoen %25.

I.5. Birpartzelazioak izapidetzea:

I.5.A) Birpartzelazio-espediente bakoitza izapidetzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera, tarifa hauei jarraituz, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie:

–100 m³ eraikigarri bakoitzeko: 7,60 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.

–100 m² eraikigarri bakoitzeko: 9,50 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.

I.5.B) Birpartzelazioen aldaketak izapidetzea:

–Tarifak izanen dira I.5.A epigrafean ezarritakoen %50.

II. epigrafea.

II. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak izapidetzea:

–Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa hau izanen da: %1,50.

III. epigrafea.

III. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluaren babesean emandako lizentziak:

III.1. Finkak partzelatu, bereizi eta zatitzeko lizentziak:

Lizentzia bakoitza izapidetzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira azaleraren arabera (100 m² bakoitzeko): 5,10 euro.

III.2. Lehen erabilerako lizentzia:

Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia bakoitza izapidetzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira guztira erabiltzen den bolumen eraikiaren arabera, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie (100 m³ bakoitzeko): 11,10 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa.

III.3. Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta kartelak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, baldin aurreko apartatuetan jaso ez badira:

Tasa kalkulatuko da ondoko karga-tasa aplikatuz 12. artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari: %0,50.

IV. epigrafea.

IV. Gutxieneko eskubideak.

Baldin aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko tasak badira ondotik zehazten diren zenbateko gutxienekoetatik beherakoak, jarraian ematen direnak ordainduko dira, gehi txosten tekniko eta juridikoak, halakorik bada, aipatzen diren epigrafeetan:

I.1. Antolamendurako plan partzial edo bereziak izapidetzea: 639,10 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

I.2. Antolamendurako plan partzial edo berezien aldaketak izapidetzea: 639,10 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

I.3. Xehetasun-azterketak izapidetzea: 639,10 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

I.4. Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuak izapidetzea: 639,10 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

I.5. Birpartzelazioak izapidetzea: 639,10 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

I.6. Udal Planean egiten diren aldaketak izapidetzea: 639,10 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

II. Urbanizazio proiektuak izapidetzea: 639,10 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua.

III.1. Finkak partzelatu, bereizi eta zatitzeko lizentziak: 51,60 euro.

III.3. Txosten teknikoa behar duten obra-lizentziak: 55,70 euro.

III.3. Txosten teknikorik behar ez duten obra-lizentziak: 30,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK IBILGETZEKO, BIDE PUBLIKOTIK KENTZEKO ETA ONDOREN GORDETZEKO

TARIFEN ERANSKINA

A) Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.

Kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideak honako zenbateko hauetakoak izanen dira:

1) 2.500 kg arteko ibilgailuak: 90,00 euro.

2) 2.500 kg-tik 5.000ra arteko ibilgailuak: 139,30 euro.

3) 5.000 kg-tik gorako ibilgailuak: 246,50 euro.

Ziklomotorrak kentzen direnean, baliabide propioekin kenduz gero, sortutako tarifa 53,60 eurokoa izanen da.

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal gordetegira eramateko lanak hasiak direlarik, lan hori burutzerik ez bada gidaria edo pertsona baimendua agertu eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzen dituelako, aipatutako tarifak %50 murriztuko dira.

B) Ibilgailuak gordetzeko zerbitzuaren kuotak.

Ibilgailua gordetegira eraman eta jakinarazi ondoren, 24 ordu iragaten badira inork jaso gabe, tarifa hauek aplikatuko dira zaintzeagatik, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte:

1) Ziklomotorrak eta motozikletak: 2,30 euro.

2) 2.500 kg arteko ibilgailuak: 5,40 euro.

3) 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak: 16,10 euro.

C) Ibilgailuak ibilgetzeko zerbitzuaren kuotak.

Zenbateko hauek izanen dituzte ibilgetutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideek:

1) 3.500 kg arteko ibilgailuak: 80,40 euro.

2) 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak: 107,10 euro.

3) Ibilgetzearen berri ematen denetik iragaten den egun natural bakoitzeko, lehen 24 orduak kenduta: 10,80 euro.

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA LUDOTEKARAKO ETA ATSEDEN EMATEKO UDAL ZERBITZURAKO

5. artikulua aldatu da; honela gelditu da idatzia:

Kuota eta kobrantza zehaztea

5. artikulua. 1. Ludoteka zerbitzuaren prezioa.

Prezio publikoa 15,90 euro izanen da, eta izena ematen den unean berean eskatuko da ordaintzeko, uste baita orduan hasten dela bai Udala zerbitzua ematen, bai onuraduna zerbitzua hartzen.

Prezioa osorik ordaintzeko eskatuko da, kontuan hartu gabe noiz ematen den izena, eta diru horrekin denboraldi osoari dagokiona ordainduko da, alegia, ikasturteak hartzen duen denbora tartea, eta ez da ez dirurik itzuliko ez murrizketarik eginen zerbitzuari uko egiten zaion kasuetan.

Espresuki baztertzen da kuota hainbanatzeko aukera.

2. Atseden emateko zerbitzuaren prezioa 2,20 eurokoa izanen da orduko.

Zerbitzu hori astean 10 orduz erabil daiteke gehienez.

Gutxienez ere egunean ordu bat egon behar da bertan.

Ez da adingabekorik onartuko goizeko 11:00etatik aurrera.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ZIZUR NAGUSIKO HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO

TASEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

–Nitxoetan: 142,70 euro.

–Kolunbarioetan (errautsak): 27,50 euro.

II. epigrafea.–Hilobitik atera eta gorpuzkiak hilerrian berean lekualdatzeko eskubideak.

–Hobitik atera eta beste hilobi batean ehorztea: 131,70 euro.

–Gorpuzkiak hilobitik atera eta ematea: 76,90 euro.

–Hilobitik atera eta hezurtegi orokorrera eramatea: doan.

III. epigrafea.–Nitxo, panteoi eta kolunbarioen kontzesioa.

–Nitxoak:

  • 10 urteko kontzesioa: 274,40 euro.
  • Hiru luzapen, bakoitza 10 urtekoa: 208,60 euro.

–Errauts-kolunbarioa (errautsetarako):

  • 10 urteko kontzesioa: 87,80 euro.
  • Hiru luzapen, bakoitza 10 urtekoa: 87,80 euro.

–Kolunbarioak (gorpuzkietarako):

  • Kontzesio bakarra 10 urterako: 175,70 euro.

IV. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden nitxoetan edo kolunbarioetan ehorztea.

Hilotzak jada okupatuta dauden nitxoetan ehorzteko ematen diren lizentziak, edo gorpuzkiak jada beste gorpuzki batzuekin okupatutako kolunbarioetan ehorztekoak, kontzesio berritzat joko dira, eta honako murriztapen hauek aplikatuko dira III. epigrafean ezarritako tarifen gainean.

Aurreko kontzesioa edo luzapena bukatzeko 5 urte edo gehiago falta badira, dagokion tarifaren %50 likidatuko da. Beherapen bera aplikatuko da baldin erabiltzen den nitxoak kontzesio betierekoa badu.

Aurreko kontzesioa 5 urtetik beherako epean bukatzekoa bada, dagokion tarifaren %75 likidatuko da.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Arma txartelak eta animalia arriskutsuak edukitzeko txartelak izapidetzea.

1.1. Arma txartelen izapidetzea, txartel bakoitzeko: 22,60 euro.

1.2. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien izapidetzea, lizentzia bakoitzeko: 38,60 euro.

2. epigrafea.–Txostenak.

2.1. Udaltzaingoaren txostenak: 100,00 euro.

2.2. Hirigintzako kontsultei buruzko txosten teknikoak: hirigintzako txostenaren kostua.

3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.

3.1. Ziurtagiri bakoitza: 2,30 euro.

–4 urte baino zaharragoak diren datuak –oraingo urtea barne– behar dituzten ziurtagiriak, datu horiek jadanik erregistro eguneratuetan jasota ez badaude: 4,30 euro.

–Ez dute tasa sortuko automatikoki egiten diren ziurtagiriek, biztanleen erroldaren eta katastroaren erregistro informatizatuen datuetan oinarritzen badira.

3.2. Konpultsak izapidetzea, agirien fotokopiak barne, ale bakoitzeko: 0,60 euro.

Izapidetzea baino lehen, udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute.

Salbuetsirik gelditu da Udalak eskatzen duen dokumentazio guztia langileak hautatzeko prozesuetan edo lehiaketa publikoetan.

4. epigrafea.–Agirien fotokopiak eta planoen kopiak, interesdunek eskatuak.

4.1. DIN A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,20 euro.

4.2. DIN A-3 tamainako fotokopia bakoitzeko: 0,30 euro.

4.3. DIN A-3 tamainatik gorako planoen kopia bakoitzeko: 8,60 euro.

4.4. CDko kopia bakoitzeko: 3,30 euro.

5. epigrafea.–Udal artxiboetan 25 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea.

5.1. Udal artxiboetan 25 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea: 16,10 euro.

6. epigrafea.–Interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da.

ORDENANTZA, ETXEKO ANIMALIAK EDUKITZEA ETA BABESTEA ARAUTZEN DUENA

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

Zakurrak bildu eta zakur-zaindegira eramateagatik eta egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak hauek dira:

–Zakurrak biltzea, oro har: 24,90 euro.

–Zakur-zaindegiko egonaldia: zaindegiaren faktura.

UDAL ORDENANTZA, ZIZUR NAGUSIKO BARATZEEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA

7. artikulua aldatu, eta honela gelditu da idatzia:

7. artikulua. 35 euroko kanon bat ordainduko da urtean, urtarrilaren 1etik aurrera sortzen dena eta urteko lehenbiziko hiruhilekoan ordaindu beharrekoa.

UDAL ORDENANTZA, ZEREMONIA ZIBILAK ETA ZERBITZU HOR EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifei buruzko 13. eta 33. artikuluen aldaketa.

TARIFAK

13. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da arau hauen arabera:

–Bi ezkontideak Zizur Nagusian erroldaturik daudenean: 87,80 euro.

–Ezkontide bat Zizur Nagusian erroldaturik dagoenean eta bestea ez: 109,80 euro.

–Ezkontideetako bakar bat ere ez dagoenean Zizur Nagusian erroldaturik: 164,60 euro.

TARIFAK

33. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da arau hauen arabera:

–Hildakoa Zizur Nagusian erroldaturik bazegoen zendu zen unean: salbuetsia.

–Hildakoa Zizur Nagusian erroldaturik ez bazegoen zendu zen unean: 164,60 euro.

ORDENANTZA, ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA

9. artikuluaren aldaketa (Prezio publikoa. Tarifen sistema). Honela geldituko da idatzia:

9. artikulua. Prezio publikoa. Tarifen sistema.

Honako hauek dira finantzaketari aplikatu beharreko irizpideak eta printzipioak:

–Zerbitzu unitatearen definizioa: Zerbitzu unitatea neurtzen da kontuan hartuz ordenantzan eskainitako edozein zerbitzu emateko zenbat denbora ematen den etxean; gehienez ere bi ordu izanen da egun bakoitzean.

–Familia-unitatearen definizioa: prezio publikoa kalkulatzeko erabiliko da PFEZn definitzen den familia-unitatea (PFEZ: pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga).

–Ahalmen ekonomikoa zehaztea: errenta eta gastu kengarriak

  • Errenta: PFEZaren etekin garbiak eta pentsio edo prestazio salbuetsiak. Ez dira prestazio edo errenta salbuetsitzat joko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak mendeko pertsonak familia ingurunean zaintzeko ematen dituen laguntzak.
  • Gastu kengarriak:
    • Ohiko etxebizitzako gastuak (gehienez ere 400 euro hilean).
      • Ohiko etxebizitzaren, tutoretzapeko apartamentu publikoaren edo gisakoaren alokairua.
      • Ohiko etxebizitza eskuratzeko maileguaren amortizazioa.
      • Ohiko etxebizitzan egin behar diren egokitzapenen edo berritzeen gastuak.
    • Langileria gastuak, langileak kontratatzen baldin badira etxean egon ahal izateko eta laguntza pertsonala emateko (gehienez ere 700 euro hilean), beharrezkoa baldin bada pertsona horien egoera soziosanitarioa dela eta. Hori frogatzeko, aurkeztu beharko da mendekotasuna aitortzen duen ebazpena edo oinarrizko gizarte zerbitzuen txostena.
    • Eguneko zentroko egonaldi gastuak (gehienez 400 euro hilean) edo egoitza geriatrikokoak (gehienez ere 1000 euro hilean).
  • Hileko per capita errenta garbia: Honela kalkulatuko da: aurreko kontzeptuak batu, eta zatitu familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaz eta 12 hilabetez.

Erabiltzailea ez dagoenean behartua PFEZren aitorpena egitera, ahalmen ekonomikoa zehaztuko da aurreko ekitaldian izandako diru-sarreren arabera.

–Kostuaren oinarrizko unitatea (aurrerantzean KOU) zehaztea: 17,08 euro (Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren 2022ko datua).

–Prezio publikoa kargatzeko eskala progresiboa:

Karga-eskala egokituko zaio familia-unitatearen per capita errenta garbiari, eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko duen proportzioan (OAEAP: Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa).

Hilean kobratu beharreko gehieneko tasa ez da izanen 200,00 euro baino handiagoa. Tasak kopuru hori gainditzen badu, 200,00 euro kobratuko dira.

–Etxeko laguntza.

KOEFIZIENTEA

TARIFA

OAEAParen %105 arte

3,10 euro

OAEAParen %120 arte

KOUaren %5,00

OAEAParen %140 arte

KOUaren %10,00

OAEAParen %160 arte

KOUaren %15,00

OAEAParen %180 arte

KOUaren %25,00

OAEAParen %200 arte

KOUaren %35,00

OAEAParen %220 arte

KOUaren %45,00

OAEAParen %240 arte

KOUaren %55,00

OAEAParen %260 arte

KOUaren %70,00

OAEAParen %280 arte

KOUaren %85,00

OAEAParen %280tik gora

KOUaren %100

–Noizean behin lekualdatzea.

KOEFIZIENTEA

TARIFA

OAEAParen %105 arte

3,10 euro

OAEAParen %120 arte

KOUaren %1,67

OAEAParen %140 arte

KOUaren %3,33

OAEAParen %160 arte

KOUaren %5,00

OAEAParen %180 arte

KOUaren %8,33

OAEAParen %200 arte

KOUaren %11,67

OAEAParen %220 arte

KOUaren %15,00

OAEAParen %240 arte

KOUaren %18,33

OAEAParen %260 arte

KOUaren %23,33

OAEAParen %280 arte

KOUaren %28,33

OAEAParen %280tik gora

KOUaren %33,33

–Eguneko zentroetara lekualdatzea.

KOEFIZIENTEA

TARIFA

OAEAParen %105 arte

2,10 euro

OAEAParen %120 arte

KOUaren %0,83

OAEAParen %140 arte

KOUaren %1,67

OAEAParen %160 arte

KOUaren %2,5

OAEAParen %180 arte

KOUaren %4,17

OAEAParen %200 arte

KOUaren %5,83

OAEAParen %220 arte

KOUaren %7,50

OAEAParen %240 arte

KOUaren %9,17

OAEAParen %260 arte

KOUaren %11,67

OAEAParen %280 arte

KOUaren %14,17

OAEAParen %280tik gora

KOUaren %16,67

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

I. ERANSKINA

Tarifak eta prezio publikoak

I.–Urteko abonamenduak.

–Zizur Nagusian erroldatutako abonatuen kuota:

  • Erretirodunen eta pentsiodunen urteko kuota (65 urtetik gora) edo murriztua*: 104,40 euro urtean.
  • Erretirodunen eta pentsiodunen urteko kuota (65 urtetik gora) edo murriztua*, lanbide arteko gutxieneko soldatatik (aurrerantzean, LGS) beherako diru-sarrerak izanik (aurreko urterako argitaratutako LGSa kontuan hartuta): 62,40 euro urtean.
  • Helduen urteko kuota (19 eta 64 urte artean): 217,20 euro urtean.
  • Gazteen urteko kuota (15 eta 18 urte artean): 158,40 euro urtean.
  • Haurren urteko kuota (7 eta 14 urte artean): 126,00 euro urtean.
  • Txikienen urteko kuota (3 urte betetzen dituzten urtea eta 6 urte artean): 80,40 euro urtean.

* 65 urtetik gorakoak.

* 60 eta 65 urte bitarteko alargunak, alarguntasun-pentsioa soilik jasotzen dutenak.

* Ezintasun absolutua edo baliaezintasun handia aitortua dutenak.

* 60 eta 65 urte bitarteko erretirodunak, erretiro-pentsioa soilik jasotzen dutenak

(ez dira hemen sartzen enpresarekiko akordio pribatuak eta errelebo-kontratuak).

–Zizur Nagusian erroldatu gabeko abonatuak:

  • Helduen urteko kuota: 338,40 euro urtean.
  • Gainerako kategorien urteko kuota: 217,20 euro urtean.

II.–Sarrera-kuota.

Sarrera-kuota 154,00 euro izanen da, salbu klubetako kideak, 7 urtetik aurrerakoak (kontuan hartuko da jaiotze urtea); horiek kuotatik salbuetsita egonen dira.

III.–Prezio murriztuko sarrerak.

Prezio murriztuko sarrerak 5,00 eurokoak izanen dira.

IV.–Abonatu gabeen kuotak.

–Abonatu gabeen eguneko sarrera:

  • Zerbitzu gehigarrietarako sarrera: 6,00 euro.
  • Sarrerak lanegunetan, 65 urtetik gorakoentzat: 7,00 euro.
  • Sarrerak lanegunetan, helduentzat: 12,00 euro.
  • Sarrerak lanegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat: 8,00 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 65 urtetik gorakoentzat: 10,00 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, helduentzat: 16,00 euro.
  • Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat: 11,00 euro.

–Abonuak (egun jarraituetarako):

  • 7 eguneko paseak, 65 urtetik gorakoentzat: 30,00 euro.
  • 7 eguneko paseak, helduentzat: 62,00 euro.
  • 7 eguneko paseak, 3 eta 18 urte artekoentzat: 31,00 euro.
  • 15 eguneko paseak, 65 urtetik gorakoentzat: 60,00 euro.
  • 15 eguneko paseak, helduentzat: 120,00 euro.
  • 15 eguneko paseak, 3 eta 18 urte artekoentzat: 60,00 euro.

–Pista partekaturik erabiltzeko tasa: 7,00 euro.

Taldeek, baldin taldekideen %75 (gutxienez) abonaturik badaude, eta Udalaren kirol-pistak erabiltzen badituzte herri-ligetako joko-zelaitarako, 7 euroko tasa ordainduko dute "etxean" jokatzen duten partida bakoitzeko, talde bisitariaren gastuetarako, eta aldez aurretik ordainduko da, egutegiaren arabera.

Abonatu ez diren taldekideek aldez aurretik ordaindu beharko dute pistara sartzeko kuota.

V.–Gimnasioa.

Helduen kuota: 8,50 euro hilean.

Gazteen kuota (16 urte betetzen dutenetik aurrera): 6,50 euro hilean.

VI.–Askaldegietarako kuotak.

Sarrera: 2,00 euro.

Egurra: 4,00 euro.

VII.–Espazioak alokatzea eta materialak eta zerbitzuak ematea.

–Irabazi-asmorik gabeko abonatuak:

  • Aretoen alokairua, ordubete: 21,00 euro.
  • Materiala edo soinu ekipamenduak alokatzea, orduko: 21,00 euro.
  • Materiala eta soinu ekipamenduak alokatzea, orduko: 21,00 euro.

Gehienbat abonatuek osatutako kolektiboek (abonatuak, gutxienez %75), instalazio horiek erabiltzen dituztenean (kirol anitzeko pista eta aretoak), abonatu ez direnek 6,00 euro ordaindu beharko dituzte.

–Abonatu gabeak, irabazi asmorik gabe:

  • Kirol anitzeko pistaren 1/3 alokatzea, orduko: 25,00 euro.
  • Pista osoa alokatzea, orduko: 75,00 euro.
  • Aretoen alokairua, orduko: 41,00 euro.
  • Materiala edo soinu ekipamenduak alokatzea, orduko: 41,00 euro.
  • Materiala eta soinu ekipamenduak alokatzea, orduko: 46,00 euro.
  • Belar artifizialezko zelai erdia alokatzea, orduko: 93,00 euro.
  • Belar artifizialezko zelaia alokatzea, orduko: 142,00 euro.
  • Futboleko belar zelaiaren urteko alokairua, 2 ordu 15 egunean behin: 1.932,00 euro
  • Futboleko belar zelai erdiaren urteko alokairua, ordu bat eta erdi astean: 970,00 euro

* Alokairuaren prezioan sartzen da bertaratzen direnen sarrera ere.

–Irabazi-asmoa dutenak:

  • Kirol anitzeko pistaren 1/3 alokatzea, orduko: 52,00 euro.
  • Pista osoa alokatzea, orduko: 154,00 euro.
  • Aretoen alokairua, orduko: 82,00 euro.
  • Materiala edo soinu ekipamenduak alokatzea, orduko: 41,00 euro.
  • Materiala eta soinu ekipamenduak alokatzea, orduko: 72,00 euro.
  • Belar artifizialezko zelai erdia alokatzea, orduko: 155,00 euro.
  • Belar artifizialezko zelaia alokatzea, orduko: 256,00 euro.
  • Futboleko belar zelaiaren urteko alokairua, 2 ordu 15 egunean behin: 2.560,00 euro.
  • Futboleko belar zelai erdiaren urteko alokairua, ordu bat eta erdi astean: 1.537,00 euro.

* Alokairuaren prezioan sartzen da bertaratzen direnen sarrera ere.

VIII.–Padel pistak, frontoia eta ikastetxeetako kanpoko pistak argiztatzea.

–Padel pistak edo frontoiak argiztatzea, orduko: 2,00 euro.

–Ikastetxeetako kanpoko pistak argiztatzea, orduko: 5,00 euro.

IX.–Bestelako tarifak.

–Txartela berriz egiteagatik: 10,00 euro.

–Ordainagiriak itzultzeagatik: 3,00 euro.

–Armairuko giltzak galtzeagatik: 3,00 euro.

–Armairuko giltzak eta eskumuturrekoa galtzeagatik: 10,00 euro.

–Igerilekurako txanoa: 1,50 euro.

X.–Patxi Morentin gizarte eta kirol gunea.

–Ekitaldia: 820,00 euro.

–Ekitaldia + gunearen babesa: 1.230,00 euro.

–Erabateko garbiketa ekitaldiaren ondoren: 515,00 euro.

–Tarteko garbiketa ekitaldiaren ondoren: 310,00 euro.

–Fidantza (ekitaldiak ez badauka berariazko asegururik): 615,00 euro.

–Kirol erabilera:

  • Banakako sarrera: 12.00 euro.
  • Irabazi-asmorik gabeko taldeak, gehienez 20 pertsona noizbehinkako erabileran, aldez aurretik baimena emanda, erabilera partekatua, 4 orduz: 36,00 euro.
  • Irabazi-asmoa duten entitateak, gehienez 20 pertsona noizbehinkako erabileran, aldez aurretik baimena emanda, erabilera partekatua, 4 orduz: 72,00 euro.
  • Atletismo gunea erabiltzea, orduko, beste jarduera batzuekin bateragarria den erabilera baimendurik: 27,00 euro.
  • Pista osoa, jardunaldi (egun 1/2) baterako baimena izanik: 225,00 euro.

Rokodromoa.–Abonatu gabekoak, federazioaren indarreko lizentzia dutenak.

–Sarrera, 16 urtetik beherakoentzat*: 3 euro.

–Sarrera, 16 urtetik gorakoentzat: 5 euro.

–Alokairua, orduko (aurretiaz proiektua aurkeztuta): 27 euro.

–Alokairu osoa, egun 1/2 (aurretiaz proiektua aurkeztuta): 225 euro.

XI.–Kirol-txartela.

–Haurren kuota (7 eta 14 urte artean): 10,50 euro hilean.

–Gazteen kuota (15 eta 18 urte artean): 13,20 euro hilean.

–Gainerako kuotak: 18,10 euro hilean.

ARAUA, PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA ADINEKOENTZAKO ETA/EDO MENDEKOTASUNA DUTENENTZAKO JARDUERETARAKO, ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEK ANTOLATUETARAKO

ERANSKINA

Tarifak

Jarduera: Adineko pertsonak eta/edo mendekotasuna dutenak estimulatzeko eta familia zaintzaileei laguntzeko tailerra.

–Egun bat astean: 10,70 euro hilean.

–2 egun astean: 21,20 euro hilean.

–3 egun astean: 31,90 euro hilean.

ARAUA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA AMETXEA GAZTETXEAK ANTOLATUTAKO GIZARTE, KULTURA NAHIZ AISIALDI ARLOKO IKASTARO EDO JARDUERETAKO SARRERETARAKO, INSKRIPZIOETARAKO EDO MATRIKULETARAKO

ERANSKINA

Tarifak

ADINA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

12tik 20 urte arte

1,00 euro orduko

1,60 euro orduko

21etik 30 urte arte

1,60 euro orduko

2,50 euro orduko

Puntualki ordaintzeko jarduerak

JARDUERA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Jaietara joateko bus zerbitzua ("Joan-etorri")

3,20 euro/txartel

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

Emanaldietarako txartelak

3,20 euro/txartel

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

Jaiak

3,20 euro/txartel

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

Ekimen berriak

3,20 euro/txartel

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

ARAUA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA ZIZURLAN LANKIDETZAKO ETA EKINTZAILETZAKO EREMUKO ZERBITZURAKO ETA ERABILERARAKO

3. artikuluaren (kuota) aldaketa:

Kuota

3. artikulua.

Ordenantza honetan araututako prezio publikoaren zenbatekoa izanen da tarifa hauen arabera zehaztutakoa:

Lanpostuen prezioak

BANAKAKO LANPOSTUA

LEHEN URTEA

BIGARREN URTEA

Pertsona autonomoak

95,60 euro

127,40 euro

BANAKAKO LANPOSTUA

OROKORRA

LUZAROKO
LANGABEAK

< 25 ETA > 45 URTE

Ekintzaileak*

53,10 euro

42,50 euro

31,08 euro

Soldatako langileak (salbuespena**)

159,30 euro

* Ekintzailetzat hartuko da Coworking-ean alta emateko unean negozio/proiektu ideia bat garatzen ari den pertsona, jarduera horrengatik diru-sarrerarik lortzen ez badu.

** Salbuespen gisa eta espazio librerik baldin badago Coworking Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioan, enpresa batentzat telematikoki lan egiten duen pertsonek ere bertan parte hartu ahalko dute, autonomoak izan beharrik gabe.

Bermea edo fidantza eskatuko da, bi hileko kuotaren zenbatekoan, eta espazioen erabilera amaitzean itzuliko da, hauek egoera onean utzi badira, eta Zizurlan lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren funtzionamendurako eta barne kudeaketarako ordenantzarekin bat.

Espazioen prezioa

ESPAZIOA

BARNEKO LANGILEENTZAKO PREZIOA

KANPOKO LANGILEENTZAKO PREZIOA

Beheko solairua

11 m-ko gela

4,20 euro orduko

21,20 euro eguneko

15,90 euro orduko

53,10 euro eguneko

Lehen solairua

11 m-ko gela

4,20 euro orduko

21,20 euro eguneko

15,90 euro orduko

53,10 euro eguneko

Bigarren solairua

44 m-ko gela

10,60 euro orduko

53,10 euro eguneko

31,90 euro orduko

106,20 euro eguneko

Ezarritako prezio publikoan, onuradunek (barneko langileak) honako hauetarako izanen dute eskubidea:

–Lanaldi osoan badaude:

  • Beheko solairuan: banakako postua eta hari esleitutako altzariak, bilkura aretoaren erabilera, 2 ordu jarraian gehienez ere, eta zerbitzu amankomunak.
  • Lehen solairuan: 44 m-ko bilkura aretoaren erabilera hilean 10 orduz, 12 ordura luzatzeko aukerarekin, gainerako erabiltzaileen eskaeraren arabera."

Iragarkiaren kodea: L2316826