268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Gaztetxeko instalazioen erabilerari buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2023ko urriaren 26ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gaztetxeko instalazioen erabilerari buruzko udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik zenbatzen hasita. Epe horretan, interesdunek agiria azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2023ko azaroaren 17an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2316372