268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketak, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2023ko urriaren 19an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31n, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 362. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Vianan, 2023ko urriaren 19an.–Alkatea, Blanca Yolanda González García.

UDAL ORDENANTZA, UDALAREN KIROL-INSTALAZIOAK
ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza honetako tasa.

2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera beharturik daude kirol-instalazioak erabiltzen dituzten pertsonak.

3. artikulua. Kirol-instalazioen eremura sartuz hasten den erabilerarekin batera sortzen da ordaintzeko betebeharra.

4. artikulua. Pertsona naturalak edo zerbitzuen onuradun diren pertsona juridikoentzat gordetako banakako plazak izanen dira ordainarazpen hau biltzeko oinarria.

5. artikulua. I. eta II. eranskinetan ezarritako tarifen arabera sortuko dira eskubideak.

6. artikulua. Udalaren kirol-instalazioetan sartzeko txartela edo baimena eskuratzen den unean sortzen da ordenantza honek araututako tasa ordaintzeko betebeharra.

7. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek une oro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioak erabiltzekoak; udal kiroldegian egonen dira ikusgai.

8. artikulua. Instalazioen ardura duten langileek txartela eskatu eta inork aurkezteari uko eginez gero, udal kiroldegiaren eremutik kanporatuta zehatuko da.

9. artikulua. Udal kiroldegian sarrera-txartelik edo erabiltzeko baimenik gabe sartzea iruzurtzat joko da.

10. artikulua. Salbuespenak. Pistan zein pilotalekuan sartzeko ordaintzetik salbuetsita daude:

–Udal kirol eta jarduerak.

–Klub federatuak, elkarteak, eta erabilera idatziz eskatzen duten erakundeak; beharrezkoa izanen da kirol-batzordearen oniritzia.

Emakumeen eta adinekoen kirola sustatzen duten jarduerek ez dute gimnasioaren alokairua ordaindu beharko, antolatzailea Udala baldin bada.

11. artikulua. Hobariak.

Udalak antolatutako bi jarduera edo gehiago egiten dituztenek 2 euroko deskontua izanen dute bigarren eta hurrengo jardueretan.

3 eta 17 urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretarako, jardueraren prezioan %15eko deskontua izanen du anai-arrebetan bigarrenak, eta hirugarrenak eta hurrengoek %20koa.

12. artikulua. Arauak.

1. Vianan erroldatutakoak "etxekotzat" hartuko dira; aldiz, "kanpotartzat" Vianan erroldatuta ez daudenak, bertan jaioak izan edo bertan bizi; orobat, kanpokoak.

2. Talde bat "etxekotzat" hartuko da, gutxienez kideen %50 Vianan erroldatutako pertsonak badira. Baldintza hori bete ezean, "kanpokotzat" hartuko da taldea.

3. Talde batek baino gehiagok ordu bera eskatuz gero, lehentasun ordena hau finkatzen da:

1.–Vianan erroldatutakoak.

2.–Vianan jaiotakoak.

3.–Vianan bizi, baina erroldatuta ez daudenak.

4.–Kanpokoak.

5.–Lehentasunean berdinduz gero, kiroldegiaren ardura duen udaleko langileak zozketa eginen du taldeen aurrean.

4. Talderen batek ordu bat baino gehiago nahi izanez gero, talde guztiei orduak esleitu ondoren geratzen diren ordu hutsetan soilik izanen du aukera.

5. Ordu batez alokatzeko, fitxa bete beharko da eta parte-hartzaileen datuak bete.

6. Pista eta pilotalekua alokatzeko eskaerak urtarriletik ekainera arte eta urritik abendura arte izanen dira; uztaila, abuztua eta iraila libre gelditzen dira edozein eskaeratarako. Gimnasioa alokatzeko eskaerak hilabetekoak izanen dira.

7. Alokatutako epearen lehen hamabostaldian ordainduko da tasa. Tasa ordaintzen ez bada, kendu eginen da hartutako ordua eta bide exekutiboan eginen da diru-bilketa.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ordenantza honen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko da indarrean eta sortuko ditu erabateko ondorio juridikoak.

I. ERANSKINA

Pista alokatzea, ordubete

18,50 euro

Pilotalekua alokatzea, ordubete

10,00 euro

Kirol anitza, hiruhilekoa, 1 egun astean

30,00 euro

Kirol anitza, hiruhilekoa, 2 egun astean

40,00 euro

Psikomotrizitatea, hiruhilekoa, 1 egun astean

30,00 euro

Psikomotrizitatea, hiruhilekoa, 2 egun astean

40,00 euro

Hileko kuota mantentze-gimnasiarako, adinekoak eta erretiratuak, hiruhilekoa, 1 egun astean

20,00 euro

Hileko kuota mantentze-gimnasiarako, adinekoak eta erretiratuak, hiruhilekoa, 2 egun astean

30,00 euro

Egokitzapen fisikoa, hiruhilekoa, 2 egun astean

66,00 euro

Egokitzapen fisikoa, hiruhilekoa, 1 egun astean

33,00 euro

Zumba ikastaroa, hiruhilekoa, 1 egun astean

33,00 euro

Zumba ikastaroa, hiruhilekoa, 2 egun astean

66,00 euro

Korrika egiteko entrenamendua, hiruhilekoa, 1 egun astean

30,00 euro

Korrika egiteko entrenamendua, hiruhilekoa, 2 egun astean

60,00 euro

Korrika egiteko entrenamendua, hiruhilekoa, 1 egun astean VIA-T bazkidea

27,00 euro

Korrika egiteko entrenamendua, hiruhilekoa, 2 egun astean VIA-T bazkidea

54,00 euro

Uretako jarduerak, hiruhilekoa, erretiratuak, 1 egun astean

30,00 euro

Gihar-luzatzeak, hiruhilekoa, 1 egun astean

40,00 euro

Gihar-luzatzeak, hiruhilekoa, 2 egun astean

60,00 euro

Yoga, hiruhilekoa, 1,15 ordu, 1 egun astean

55,00 euro

Yoga, hiruhilekoa, 1 ordu, 1 egun astean

50,00 euro

Yoga, hiruhilekoa, 1,15 ordu, 2 egun astean

95,00 euro

Atletismoa haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean

30,00 euro

Atletismoa haurrentzat, hiruhilekoa, 2 egun astean

40,00 euro

Karatea haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean

48,00 euro

Karatea haurrentzat, hiruhilekoa, 2 egun astean

66,00 euro

Irristaketa haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean

30,00 euro

Yoga haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean

30,00 euro

Yoga haurrentzat, hiruhilekoa, 2 egun astean

40,00 euro

Eskubaloia, hiruhilekoa

54,00 euro

Defentsa pertsonaleko ikastaroa, hiruhilekoa, 2 egun hilean

30,00 euro

Osasuna sustatzeko jarduera, hiruhilekoa, 1 egun astean

40,00 euro

Osasuna sustatzeko jarduera, hiruhilekoa, 2 egun astean

60,00 euro

Luzatzeak + yoga, hiruhilekoa, 2 egun astean

75,00 euro

Luzatzeak + yoga (1 ordu), hiruhilekoa, 2 egun astean

70,00 euro

Luzatzeak + yoga (2 ordu), hiruhilekoa, 2 egun astean

115,00 euro

DUATLOIA:

–Federatuak: izena ematen duten lehen 100ak

35,00 euro

–Federatuak: izena ematen duten lehen 100en ondorengoak

40,00 euro

–Federatu gabeak:

45,00 euro

HERRI-LASTERKETA:

–Federatuak

10,00 euro

–Federatu gabeak

15,00 euro

Boxeoa, hiruhilekoa, 1 egun astean

33,00 euro

Boxeoa, hiruhilekoa, 2 egun astean

66,00 euro

Pilatesa, hiruhilekoa, 1 egun astean

33,00 euro

Pilatesa, hiruhilekoa, 2 egun astean

66,00 euro

Chi kunga, hiruhilekoa, 1 egun astean

50,00 euro

Chi kunga, hiruhilekoa, 2 egun astean

86,00 euro

Mindfulnessa, hiruhilekoa, 1 egun astean

95,00 euro

Spinninga, hiruhilekoa, 1 egun astean

33,00 euro

Spinninga, hiruhilekoa, 2 egun astean

66,00 euro

Kirolpresta, hiruhilekoa, 1 egun astean

30,00 euro

Kirolpresta, hiruhilekoa, 2 egun astean

40,00 euro

Txangoak: Kostu osoaren %60.

Jarduera berrietarako, antzekoena den jardueraren zenbatekoa aplikatuko da.

II. ERANSKINA

HIRUHILEKOKO
ABONUA

HILABETEKO
ABONUA

EGUNEKO SARRERA, LANEGUNETAN

EGUNEKO SARRERA, JAIEGUNETAN

Haurrak (4-13 urte)

40 euro

20 euro

5 euro

6 euro

Haurrak, guraso abonatu bat (1) dutenak

20 euro

10 euro

5 euro

6 euro

Haurrak, 2 guraso abonatu dituztenak

0 euro

0 euro

0 euro

0 euro

Gaztea (14-17 urte)

50 euro

25 euro

6 euro

7 euro

Gazteak, guraso abonatu bat (1) dutenak

30 euro

15 euro

6 euro

7 euro

Gazteak, 2 guraso abonatu dituztenak

10 euro

5 euro

6 euro

7 euro

Helduak (18-64 urte)

80 euro

40 euro

6 euro

7 euro

Adinekoak (65 urte edo gehiago)

40 euro

20 euro

5 euro

6 euro

Desgaitasuna dutenak

%25eko deskontua tarifan (ziurtagiri bidez egiaztatuko da desgaitasuna, %33koa edo gehiagokoa)

5 euro

6 euro

Familia ugariak

%25eko deskontua tarifan (familia-liburuaren bidez egiaztatuko da)

Guraso bakarreko familiak

%25eko deskontua tarifan (familia-liburuaren bidez egiaztatuko da)

Talde antolatuak

3 euro - Aurretik Udalaren baimena beharko da - Monitoreek doako sarrera dute

GIMNASIOA URTE OSORAKO

HILABETEKO
ABONUA

HIRUHILEKOKO
ABONUA

EGUNEKO SARRERA, LANEGUNETAN

EGUNEKO SARRERA, JAIEGUNETAN

HELDUAK

20 euro

45 euro

6 euro

7 euro

65 URTE EDO GEHIAGOKOAK

15 euro

30 euro

6 euro

7 euro

Eskalada helduentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean

60,00 euro

Eskalada haurrentzat, hiruhilekoa, 1 egun astean

50,00 euro

Padel pista alokatzea, ordubete

16,00 euro

Oharra: 12 urte bete arte, haurrak heldu batekin sartu beharko dira igerilekura.

Oharra: Gimnasioa erabiltzeko gutxieneko adina 16 urte da.

Oharra: Gimnasioa erabiltzeko 2 ordu izanen dira gehienez.

Oharra: Sartzeko, mugikorreko aplikazioa edo abonatu txartela erabiltzen ahal da. Txartelaren prezioa 3 euro izanen da.

Iragarkiaren kodea: L2317862