268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Ordenantza, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2023ko urriaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 30ean, eta jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, 6/1990 Foru Legearen 362. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Vianan, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Blanca Yolanda González García.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO, ENERGIA ELEKTRIKOA GARRAIATZEKO ETA BANATZEKO INSTALAZIOENTZAT, GASBIDEENTZAT ETA BESTELAKO HIDROKARBUROENTZAT

Espainiako Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz (artikulu hori martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluan idazten eta aldatzen da; Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 12koa; foru lege horren bidez honako hauek aldatzen dira tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunaren araubideari dagokionez: 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Toki Ogasunei buruzkoa; 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioarena), eta bat etorriz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105. eta 106. artikuluetan ezartzen denarekin (artikulu horiek martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluan idazten eta aldatzen dira), udal honek "energia elektrikoa, gasa, ura eta bestelako hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa" ezartzen du. Tasa hau honako ordenantza fiskal honek arautzen du, eta bertan ezartzen diren tarifak aplikatuko dira.

1. artikulua. Aplikazio-eremua.

Ordenantza honetan araututako tasa ordaintzera beharturik daude pertsona fisikoak edo juridikoak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak eta gainerako entitateak, Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 17ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan jasotzen direnak, baldin eta herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiten badute edo nolanahi ere onura ateratzen badute haren aprobetxamendu berezi batekin, azalduko diren espezifikazio eta zehaztapenekin, edo halako onurak gozatzen ari badira jada. Ordenantza honen aplikazio-eremua Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105.1 a) artikuluan (artikulu hori martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluan idazten eta aldatzen da) ezarritako honako tasa honen araubide orokorra da: herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa, udalerriko bide publikoetako lurzorua, lurpea edo lurgaina okupatzen duen enpresak ez badie ematen interes orokorreko zerbitzua herritar guztiei edo askori. Inguruabar horiek 105.1 c) artikulurako ezarrita daude.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan zehazten da (artikulu horren testua martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluaren 4.k apartatuan finkatzen da): herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia lurzoruan, lurpean eta lurgainean, batez ere honako hauek jartzeko:

a) Energia garraiatzeko instalazioak, nahitaez behar dituzten elementu guztiekin, hots, besteak beste, lotura kaxak; dorre metalikoak; transformadoreak; energia elektrikoa, gasa, ura edo bestelako energia-hornidura garraiatzeko edo banatzeko instalazioak edo lineak; ponpatzeko instalazioak eta antzeko elementuak, zerikusia dutenak energiarekin eta direnak herriko jabari publikoaren aprobetxamenduak edo erabilerak, apartatu honetan jaso gabeak.

b) Gasa, ura, hidrokarburoak eta antzekoak garraiatzeko instalazioak. Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia gertatuko da, betiere, aipatutako instalazioak erabili behar direnean eta horretarako jabari publiko orokorra okupatzen denean. Ordenantza honen ondorioetarako, herriko jabari publikotzat hartzen dira udal-mugartean dauden erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasun guztiak, baita herri-ondasunak ere, edo herriaren jabetza komunekoak direnak, eta, horregatik, salbuesten dira ondare-ondasunak.

Zehazki, honako hauek:

Energia elektrikoa eta gasa eramateko hariak, hodiak eta galeriak (barne direla kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, errailak, biegonkorrak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak), paraturik badaude bide publikoetan edo herriko jabari publikoko bestelako lurretan edo haien gainean.

Ordenantza honetatik kanpo geratzen dira, halaber, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105.1.c) artikuluan jasotako egoerak.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasen subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak, jasotzen direnak Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan, baldin herriko jabari publikoa gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute.

Tasa honen subjektu pasiboak izanen dira, batez ere, azalduko diren kategoria eta motatan, pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak, jasotzen direnak Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan, baldin badira uraren, gasaren, elektrizitatearen eta hidrokarburoaren sektoreetako enpresak edo ustiatzaileak eta bereziki gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa norberaren onurarako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen kasuren batekin, esaterako energia elektrikoa eta hidrokarburoak (gasbideak, oliobideak eta antzekoak) garraiatzen, banatzen, zerbitzatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak, baita haien elementu osagarriak ere, beharrezkoak direnak zerbitzu hori emateko udalerri honetan, edo beste edozein tokitan baina horretarako erabiltzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa, beren instalazioekin hura ukituz.

4. artikulua. Oinarriak, tasak, eta tributu kuotak.

Ordenantza honek araututako tasak honako hauek izanen dira:

Tributu-kuota izanen da eranskinean agertzen diren tarifetan jasotakoa, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 105.1 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik. Herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa finkatzeko, erreferentziatzat hartzen da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, oinarri hartu dira txosten tekniko-ekonomikoak, non agertzen baita zein den merkatuko balioa. Txosten hori espedientean jasoko da, behar den erabakia hartzeko.

Horretarako, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 105.1 a) artikuluarekin bat etorriz, kontuan harturik zer motatakoa den erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu zehatza, erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak okupatzen edo zeharkatzen dituzten elementuen zerga-kuota sortuko da (dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak, lineak, eroaleak, errepikagailuak, etab.), zeren eta, subjektu pasiboek ukitutako lurren jabetza ez dutelarik, herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa murrizten baitute, ordea, eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia lortzen baitute beren enpresa-jarduerarako.

Tributu-kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga-oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, azterlanak adierazten duen instalazio mota, xede eta klasearen arabera, eta horri aplikatuko zaio zerga-tasa, zeina azterlanak berak adieraziko baitu, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den izanen instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat (zeina baita zerga-oinarria), baizik zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorio.

Horrenbestez, tasaren tributu-kuota jaso da azterlan tekniko-ekonomikoan, eta azterlana bera ordenantza honen zati da. Bertan, erabilitako metodologiarekin, tributu-kuota lortu eta jaso da kasu bakoitzerako.

Aprobetxamenduaren balioa (zerga-oinarria) honako hau da:

Zerga-oinarria = V x C

Non:

V = Lurzoruaren merkatuko balioa gehi instalazioen balioa; honela adierazten da: euro/m².

C = Metro lineal bakoitzeko okupazioa, metro koadrotan emana, ordenantza honen 1. eranskineko instalazio motaren arabera.

V honako hau izanen da:

–Lurzoruaren balioa, Katastroko datuen arabera: 3,00 euro/m², Vianako udalerrian mota guztietako aprobetxamenduetarako (gasa eta elektrizitatea), Vianaren 2019ko balorazio-txostenean finkatua, 2019ko martxoaren 28ko 17/2019 Ebazpenaren bidez onetsia (2019ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 15ekoa).

–Eraikuntzen egungo balioa Balorazio Arau Tekniko Orokorren 30.2 arauaren arabera kalkulatuko da, otsailaren 22ko 172/2010 Ebazpenean ezarritakoaren arabera (ekainaren 20ko 517/2013 Ebazpenaren bidez aldatua). Ebazpen horren bidez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroan inskribatu beharreko ondasunak baloratzeko parametro orokorrak onesten dira.

Eraikuntzen ereduzko balioaren honako taula hau ezartzen da:

ERAIKUNTZA MOTA

KATEGORIA

d

r

Erabilera

Modalitatea

1

29. Ez-espezifikoa

Gas-hodiak

0,0733

1,00

1,00

Linea elektrikoak

0,1733

1,00

1,00

Oliobideak

0,3083

1,00

1,00

Balio horri (zerga-oinarria) ME koefizientea aplikatzen zaio, eta horrek, katastro-araudiaren arabera, balioa erdira murriztea dakar, merkatuaren erreferentzia neurtzeko eta, horrela, merkatuko balioa ez gainditzeko.

ME aplikatu ondoren, ateratzen den metro koadroko balioari instalazioaren metro lineal bakoitzean dagoen metro koadroen okupazioaren baliokidetasun-neurriak aplikatzen zaizkio, okupatutako lurzorua zehazteko. Hori horrela da lurzoruaren balioaren kasuan, eraikuntzen balioa euro/ml-tan ematen baita.

Higiezinaren balioa = Lurzoruaren balioa + Instalazioaren balioa

Aprobetxamenduaren balioa = Higiezinaren balioa x ME koefizientea x Okupazioa

Karga-tasari dagokionez, gaiari buruz behin eta berriz Auzitegi Gorenak eman duen jurisprudentziari jarraikiz, ezarri beharko da erabilera-intentsitateko koefiziente bat (%5eko tasa orokorraren gainean), aintzat hartuz erabilera-intentsitatea handiagoa ala txikiagoa den.

Koefiziente hori izaten ahalko da 0tik 1era bitartekoa: erabilera-intentsitatea oso handia bada, eta erabilera pribatibo baten oso antzekoa, 1 koefizientea ezarriko da; erabilera-intentsitaterik ez badago, 0 koefizientea ezarriko da, eta tarteko erabilera-intentsitatea dagoenean, koefizientea izanen da 0 < Erabilera-koefizientea < 1.

Erabilera-intentsitatearen afera nabarmenduko da linea elektrikoen kasuan bereziki, bi eremu bereiz baitituzte erabilera-intentsitatearen arabera: a) euskarrien eremua; b) eroaleen lurgaineko eremua.

Euskarrien, lurpeko lineen, lotura kaxen, transformadoreen, biltegien, eta gas eta hidrokarburoetarako kanalizazioen erabilera-intentsitatea erabilera pribatiboaren antzekoa da; hartara, halakoentzako erabilera-intentsitateko koefizientea 1 izanen da.

Alabaina, eroaleen lurgaineko eremurako, jabari publikoaren erabilera-intentsitatea txikiagoa izanen da.

Laburbilduz, lurpeko lineei, gasbideei eta antzeko gainerakoei dagokienez, horien erabilera-intentsitatea erabilera pribatiboaren antzekoa denez, erabilera-intentsitateko 1 koefizientea ezarri da; eta erabilera-intentsitatea txikiagoa den kasuetan, aldiz, 0,5 koefizientea.

Ondoko taulan, erabilera-koefizienteak ageri dira, zerga-tasa orokorraren gainean:

INSTALAZIOA

EREMUA

ERABILERA-INTENTSITATEKO KOEFIZIENTEA

Goi-tentsioko aireko lineak

Euskarrien eremua

1

Eroaleen lurgaineko eremua

0,5

Eroaleen lurgaineko eta euskarrien eremua

0,5+0,5

Lurpeko goi-tentsioko lineak

Okupatutako eremua

1

Gasa eta hidrokarburoak

Okupatutako eremua

1

Ura

Okupatutako eremua

1

Beste batzuk

Okupatutako eremua

1

Eremu bakoitzean aplikatu beharreko zerga-tasa zehaztuko da zerga-tasa orokorra erabilera-intentsitateko koefizienteaz biderkatuz.

Horrenbestez:

A) Erabilera-intentsitate handiagoa duten elementuak = aprobetxamenduaren balioaren %5.

B) Erabilera-intentsitate txikiagoa duten elementuak = aprobetxamenduaren balioaren %2,5.

Horrenbestez, honako formula honetatik aterako da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko urteko tasaren kuota:

Tributu-kuota = Karga-tasa x Zerga-oinarria (linea elektrikoen edo gas-hodien metro linealen balioa, eurotan).

Aurreko zehaztapenen arabera, honako hauek dira tarifen taulak:

1. TALDEA. ELEKTRIZITATEA

LURGAINEKOEN TARIFA %2,50

EUSKARRIEN TARIFA %5

INSTALAZIOA

(euro/ml)

(euro/m²)

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa U>=400 kV

2,289

0,259

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa 220 kV<=U< 400 kV

2,044

0,366

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 110 kV<=U< 220 kV

1,879

0,554

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 66 kV<=U< 110 kV

1,837

0,650

Goi-tentsioa (GT)

Bigarren kategoria. Tentsioa 30 kV<=U< 66 kV

1,714

1,443

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 10 kV<=U< 30 kV

1,690

1,944

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 1 kV<=U< 10 kV

1,682

2,217

2. TALDEA. GASBIDEAK

LURGAINEKOEN TARIFA %5

INSTALAZIOA

(euro/ml)

GP

20 hazbete baino gehiago

2,125

10 eta 20 hazbete artean

1,975

PE

4 eta 10 hazbete artean

1,825

4 hazbete arte

1,600

3. TALDEA. OLIOBIDEAK

LURGAINEKOEN TARIFA %5

INSTALAZIOA

(euro/ml)

20 hazbete baino gehiago

6,530

10 eta 20 hazbete artean

6,380

4 eta 10 hazbete artean

6,230

4 hazbete arte

6,005

5. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

1. Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu herriko jabari publikoaren erabilera edo aprobetxamendu berezia hasten edo bukatzen denean; kasu horietan, hainbanaketa eginen da, hiruhilekoka, honako arau hauekin bat:

a) Alta ematen denean jarduera hasteagatik, ekitaldia bukatzeko falta diren hiruhilekoei dagokien kuota likidatuko da, alta ematen deneko hiruhilekoa barne.

b) Baja ematen denean jarduera uzteagatik, ekitaldiaren hasieratik iragan diren hiruhilekoei dagokien kuota likidatuko da, uztea gertatzen denekoa barne.

2. Ordenantza honetan arautzen den tasa ordaindu beharra honako hauetan sortzen da:

a) Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berrien edo erabilera pribatiboen emakidak edo baimenak badira, dagokion lizentzia eskatzen den unean edo ordenantza honetan zehaztutako aprobetxamendua egiten den unean, baldin eta derrigorrezko lizentziarik gabe egin bada.

b) Lizentziarik edo baimenik behar ez denean ordenantza honen 1. artikuluan aipatutako herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezirako edo erabilerarako, herriko jabari publikoaren aprobetxamendua edo erabilera pribatiboa hasten den unetik.

3. Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziak edo erabilera pribatiboak zenbait ekitalditan luzatzen badira, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da, eta zergaldia urte naturala izanen da.

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

1. Tasa, normalean, autolikidazio bidez eskatuko da. Subjektu pasiboari kuotak jakinarazteko eskatuko da, halaber, autolikidaziorik ez dagoenean edo subjektu pasiboak zerga-kuotak kalkulatzeko elementuei eta gainerakoei buruzko aitorpenik aurkezten ez duenean.

2. Tarifen arabera ordaindu beharreko zenbatekoak likidatuko dira eskatutako edo egindako aprobetxamendu bakoitzeko eta erabilera pribatibo bakoitzeko, honela:

a) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako aprobetxamendu berrien emakiden kasuan, aprobetxamendu bereziaz gozatzeko baimen-eskaerarekin batera, tasaren autolikidazio-inprimakia aurkeztu beharko da, behar bezala beteta, edo, bestela, artikulu honen 2. apartatua aplikatuko da hurrengo paragrafoari dagokionez. Bestela, udal-idazkaritzan aurkez daitezke adierazpenaren elementuak, Udaleko funtzionario eskudunak behar den laguntza eman dezan zorra zehazteko. Kasu horretan, interesdunari abonu-agiri bat emanen zaio, kuota ordain dezan une horretan berean edo egoki den epean, abonu-agirian bertan adierazitako tokietan.

b) Jada egiten ari diren edo baimendurik dauden aprobetxamenduen edo erabileren kasuetan, urteko lehenbiziko hiruhilekoan ordainduko da tasa. Ordainketa errazteko, edo subjektu pasiboak ez badu daturik ematen, Udalak behar den likidazioa eginen du, eta subjektu pasiboaren helbidera igor dezake likidazio-agiri bat, egoki dena ordaintzeko banku-entitate laguntzailean edo Udalaren kutxan. Nolanahi ere, aipatutako ordainketa-agiria ez jasotzeak ez du salbuesten tasa Udalak zehaztutako aldian ordaindu beharretik.

c) Baldin eta zerga administrazioak atzematen badu aprobetxamenduren bat egin dela eta zergapekoak ez duela egin ez aitorpenik, ez autolikidaziorik, administrazioak eginen du aprobetxamendu horietako bakoitzaren likidazioa, eta zerga-zehapena ezartzen ahalko du, gainera, ordenantza honetan eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritakoa ez betetzeagatik.

3. Subjektu pasiboak tasa helbideratzeko eska dezake, eta, halakoetan, aginduko da kargua egin dadila borondatez ordaintzeko epearen azken hamabostaldian.

7. artikulua. Tasak jakinaraztea.

1. Ordenantza honetan aipatutako aprobetxamenduetan edo erabileretan, tributu-zorra interesdunari jakinaraziko zaio autolikidazioa aurkezten den unean edo, autolikidaziorik aurkezten ez bada, likidazioa jakinarazten den unean.

Aurreko apartatuan aurreikusitakoa gorabehera, baldin, autolikidazioa egiaztatu ondoren, hura oker badago, likidazio osagarria eginen da.

2. Ordenantza honen xede diren aprobetxamendu bereziak edo erabilera pribatibo jarraitua egiteko tasen kasuan, zeina aldizkakoa baita, pertsonalki jakinaraziko da likidazio bidez, eta ulertuko da une horretatik aurrera eman dela alta zergadunen erregistroan. Hurrengo ekitaldietako tasa subjektu pasiboari jakinaraz dakioke banan-banan edo kolektiboki, errolda jendaurrean jarriz Udalaren iragarki-taulan, egoki den aldian, zeina iragarriko baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ordenantza honetan araututako aprobetxamenduak edo erabilera pribatiboak nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eta gainerako entitate interesdunek, edo emakida administratiboen edo bestelako legezko baimenen titularrek, ez badute nahitaezko (hala bada) udal baimenik, eskatu egin beharko dute, eta aplikatzekoak diren legezko izapideak bete beharko dituzte; halakorik ez egiteak, gainera, ez ditu salbuetsiko tasa ordaintzetik.

4. Behin ordenantzak aipatutako ondasunak okupatzea baimendurik, edo okupazio hori ezarririk, ez baldin bada zehatz adierazten aprobetxamenduaren edo erabileraren iraupena, ulertuko da luzatu egiten dela, ordenantza honen ondorioetarako, harik eta subjektu pasiboek baja-deklarazioa aurkezten duten arte.

5. Baja aurkezteak berekin dakar erabileraren bukaera, eta ondorioak izanen ditu tarifen epigrafean ezarritako aldi naturalen lehenbiziko egunetik hasita. Baja aurkezten ez bada, tasa ordaintzen segitu beharko da.

8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Zergen arloko arau-hausteen kalifikazioari eta kasu bakoitzean behar den zehapenei dagokien guztian Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren VI. kapituluan xedatzen dena aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, egungo edukiarekin, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta ordutik aurrera aplikatuko da. Indarrean egonen da berariaz aldatu edo indargabetu arte.

I. ERANSKINA.–METRO LINEAL BAKOITZEKO OKUPAZIO BALIOKIDEA (METRO KOADROTAN) ADIERAZTEN DUEN TAULA, INSTALAZIO MOTAREN ARABERA

INSTALAZIO MOTA

m²/ml

ELEKTRIZITATEA

Linearen tentsioa

Tentsioa U >= 400 kV

17,704

Tentsioa 220 kV <= U < 400 kV

11,179

Tentsioa 110 kV <= U < 220 kV

6,779

Tentsioa 66 kV <= U < 110 kV

5,650

Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV

2,376

Tentsioa 10 kV ≤ U < 30 kV

1,739

Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV

1,517

GASA ETA HIDROKARBUROAK

Hodiaren diametroa

20 hazbete baino gehiago

10,000

10 eta 20 hazbete artean

8,000

4 eta 10 hazbete artean

6,000

4 hazbete arte

3,000

BESTE INSTALAZIO BATZUK

Lurpeko m² bakoitzeko

2,000

Lurzoruko edo lurgaineko (goitik) m² bakoitzeko

1,000

II. ERANSKINA.–TARIFEN TAULA

1.–Linea elektrikoak.

INSTALAZIOA

UNITATE BALIOA

ZERGA-OINARRIA

LURGAINEKOEN ZERGA-OINARRIA

EUSKARRIEN ZERGA-OINARRIA

LURGAINEKOEN TARIFA

%2,50

EUSKARRIEN TARIFA

%5

Lurzorua

(euro/m²)

(A)

Eraikuntza

(B)

Baliokidetza

(C)

Lurzorua

Ondasun higiezina

ME=0.5

Eroaleak

(euro/ml)

Euskarriak

(euro/m²)

Zerga-oinarria x zerga-tasa

Euskarrien zerga-oin. x tasa

Landa-lurra / Hiri-lurra

(euro/ml)

(m²/ml)

(euroak/ml)

(AxC)

(AxC)+B

((AxC)+B)xME

(euro/ml)

((AxC)+B)xME

((AxC)+B)xME/C

(euro/ml)

(euro/m²)

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia.

Tentsioa U>=400 kV

3

130

17,704

53,112

183,112

91,556

91,556

5,171

2,289

0,259

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia.

Tentsioa 220 kV<= U<400 kV

3

130

11,179

33,537

163,537

81,769

81,769

7,314

2,044

0,366

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria.

Tentsioa 110 kV<=U<220 kV

3

130

6,779

20,337

150,337

75,169

75,169

11,088

1,879

0,554

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria.

Tentsioa 66 kV<=U<110 kV

3

130

5,65

16,95

146,95

73,475

73,475

13,004

1,837

0,650

Goi-tentsioa (GT)

Bigarren kategoria.

Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV

3

130

2,376

7,128

137,128

68,564

68,564

28,857

1,714

1,443

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria.

Tentsioa 10 kV <= U < 30 kV

3

130

1,739

5,217

135,217

67,609

67,609

38,878

1,690

1,944

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria.

Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV

3

130

1,517

4,551

134,551

67,276

67,276

44,348

1,682

2,217

2.–Gasbideak.

INSTALAZIOA

UNITATE BALIOA

ZERGA-OINARRIA

%5,00

Lurzorua

(euro/m²)

(A)

Eraikuntza

(B)

Baliokidetza

(C)

Lurzorua

(A)

Ondasun higiezina

ME=0.5

Zerga-oinarria x zerga-tasa

Landa-lurra / Hiri-lurra

(euro/ml)

(m²/ml)

(euroak/ml)

(B)

A+B

(A+B)xME

(euro/ml)

GP

20 hazbete baino gehiago

3

55

10

30

85

43

2,125

10 eta 20 hazbete artean

3

55

8

24

79

40

1,975

PE

4 eta 10 hazbete artean

3

55

6

18

73

37

1,825

4 hazbete arte

3

55

3

9

64

32

1,600

3.–Oliobideak.

INSTALAZIOA

UNITATE BALIOA

ZERGA-OINARRIA

%5,00

Lurzorua

(euro/m²)

(A)

Eraikuntza

(B)

Baliokidetza

(C)

Lurzorua

(A)

Ondasun higiezina

ME=0.5

Zerga-oinarria x zerga-tasa

Landa-lurra / Hiri-lurra

(euro/ml)

(m²/ml)

(euroak/ml)

A+B

(A+B)xME

(euro/ml)

20 hazbete baino gehiago

3

231,2

10

30

261,2

130,6

6,530

10 eta 20 hazbete artean

3

231,2

8

24

255,2

127,6

6,380

4 eta 10 hazbete artean

3

231,2

6

18

249,2

124,6

6,230

4 hazbete arte

3

231,2

3

9

240,2

120,1

6,005

Iragarkiaren kodea: L2317813