268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2024rako tasak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2023ko urriaren 14an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea ordenantza fiskaletan, 2024. urterako.

Hasierako onespena argitaratu zen 2023ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean, eta iragan denez erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea, inork halakorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira.

Ondotik argitaratzen da ordenantzen testu osoa, denek jakin dezaten eta gainerako ondorioak izan ditzan; hori dena, bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Tafallan, 2023ko azaroaren 24an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

2024KO TASAK

4. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, zehazki haren lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Ordainarazpenaren xedea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da izapidetzea, alderdi baten eskariz, udal administrazioak edo udal agintariek egiten dituzten edo ardurapean dauzkaten agiri hauek:

1) Planoen kopiak.

2) Ziurtagiriak.

3) Fotokopiak.

4) Arma txartelak.

5) Lanpostuak betetzeko deialdiak izapidetzea.

6) Agiriak konpultsatzea.

7) Ahalordeak askiestea.

8) Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

9) Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak egitea.

10) Lizentziak eta baimenak frogatze dituzten tituluak.

11) Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

12) Aparkatzeko tokia erreserbatzeko lizentzia, desgaitasuna duenarentzat (zeina jaso baita Trafikoari buruzko ordenantzaren 23. artikuluan).

Zerga-egitatea

3. artikulua. Zerga-egitatea izanen da Udalak egin beharreko jarduera, alderdi batek eskatuta izapidetzeagatik ordenantza honen xede diren agiriak eta espedienteak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra sortuko da administrazioak bideratu behar duen agiria aurkeztearekin, edo ordainarazpen honen xedeko agiri bat egitea eskatzearekin.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ordaintzera beharturik daude ordainarazpen honen xedeko agiriak izapidetzea eskatzen duten pertsona natural nahiz juridikoak, baita haien onura jasotzen duen pertsonak ere.

Tarifak

6. artikulua. Eranskinean azaltzen dira ordenantza honetan arautzen diren agiriak izapidetzeagatik ordaindu beharreko tarifak.

7. artikulua. Ziurtagiriak egiteko, honako arau hauei jarraiki beharko zaie: Nafarroako Foru Diputazioak 1948ko maiatzaren 15ean onetsitako arauak, barnean direla egindako aldaketak, hain zuzen ere Foru Kontseiluak eta Foru Parlamentuak 1978ko abenduaren 28an eta 1980ko urtarrilaren 29an egindakoak, hurrenez hurren, baita gai honetan gero onesten diren arauak ere.

Ziurtagiriak egin ahal izateko txosten bat egin behar baldin bada, horixe azaldu beharko da ziurtagirian berean. Txostena egin duenak idatziz adierazi beharko du zenbat denbora eman duen horretan. Tarifa hori gehitu eginen zaio III. epigrafean aurreikusten den tarifa orokorrari.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Diru-bilketarako honako arau berezi hauek ezartzen dira:

a) Udaltzaingoko diru-bilketa zerbitzuetan pagatuko dira arma txartela egiteagatik ordaindu beharreko tasak. Udaltzaingoak emanen du ordainagiria, eta kontuak eman beharko dizkio udal ogasunari.

b) Ziurtagiriak egiteagatik ordaindu beharreko tasak erregistroko arduradunari pagatu beharko zaizkio, eskaera egiten den unean berean, eta horrek kontuak eman beharko ditu egindako ziurtagiriez eta bildutako diruaz.

c) Agiri konpultsatuak egiteagatik, tasak horien departamentuan ordainduko dira, eskatzearekin batera. Departamentuak kontuak eman beharko ditu.

d) Kontsultak egiten badira jakiteko zenbat ordaindu beharko litzatekeen etxebizitzen deskalifikazioak eginez gero, halakoetan interesdunak aldez aurretik eskatu egin beharko du, eta gordailuan utzi beharko du eranskinean azaltzen den diru kopurua. Zenbateko hori kendu eginen zaio deskalifikazioagatik ordaindu beharreko zenbatekotik. Deskalifikazioa egiten ez bada, ez da itzuliko berme gisa jarritako gordailua.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien guztian, jarraituko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari.

4. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK TASAK ARAUTZEN DITU AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO)

2024ko tarifak

euroak

EPIGRAFEA.–PLANOEN KOPIAK (paper opakoan)

A) Irabazi asmorik gabeko kultura, informazio eta hezkuntza entitateei

1.–Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak

–Metro lineala

1,85

–UNE A0

2,25

–UNE A1

1,30

–UNE A2

1,10

–UNE A3

0,70

B) Partikularrei eta gainerako entitateei

1.–Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak

–Metro lineala

4,60

–UNE A0

5,20

–UNE A1

2,85

–UNE A2

2,10

–UNE A3

0,80

II. EPIGRAFEA.–INFORMAZIOA, EUSKARRI MAGNETIKOAN, HONAKO HAUEI BURUZ: KATASTROA, KARTOGRAFIA, TOPOGRAFIA, HIRIGINTZA PLANEAMENDUA ETA BESTELAKOAK

–Katastroko informazioa soilik bada, tarifak %20 murriztuko dira.

–Soilik kartografia bada, %40 murriztuko da

–Hirigintzako planeamenduaren gainekoa bada, %100

A) HIRI-LURRA bada

1.–D.G.N. motako fitxategietan

363,85 euro/orria

2.–D.W.G. edo D.X.F. motako fitxategietan

454,85 euro/orria

B) LANDA-LURRA bada

1.–D.G.N. motako fitxategietan

91,60 euro/orria

2.–D.W.G. edo D.X.F. motako fitxategietan

108,70 euro/orria

C) Lurzati baten gaineko informazioa (CD euskarria)

36,60 euro/lurzatia eta CDa

D) Kontribuzioaren gaztiguaren kopia

1,10 euro

III. EPIGRAFEA.–ZIURTAGIRIAK

1.–Ziurtagirien lehen orriagatik

3,75

2.–2. eta hurrengo orriengatik

1,10

3.–Agiriaren data zehatza ematen ez bada, ziurtagiria egiteko agiria aurkitu beharrez miatu behar den urte bakoitzeko.

0,70

IV. EPIGRAFEA.–AGIRIEN FOTOKOPIAK, PARTIKULARREK ESKATUAK

1.–Fotokopia bakoitzetik

0,25

2.–Eraikinaren libururako proiektuaren kopia bakoitzeko: kopiaren zenbatekoa + bidaltzeko eta jasotzeko garraioa (%20ko gehikuntza).

V. EPIGRAFEA.–ARMA TXARTELAK IZAPIDETZEA

1.–Txartel bakoitzeko

22,80

VI. EPIGRAFEA–LANGILEAK HARTZEKO DEIALDIEN IZAPIDETZEA

1.–A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat), izena emateagatik

18,30

2.–C mailara sartzeko, izena emateagatik

10,45

3.–D eta E mailetan sartzeko, izena emateagatik

3,75

Baldin deialdiko lanpostuak lan-kontratukoak badira, ikusiko da deialdiko ordainsariak zer funtzionario-mailari dagozkion, eta horren araberako tasak aplikatuko dira.

VII. EPIGRAFEA.–AGIRIEN KONPULTSA

1.–Trafiko istripu baten atestatuaren kopia konpultsatua

29,65

2.–Bestelako agirien konpultsa.

Horri dagokionez, konpultsa bakartzat hartzen dira lagun bakarrak espediente bakarrera ekarri beharreko agiriak.

3,80

VIII. EPIGRAFEA.–AHALMENAK ASKIESTEA

1.–Askieste bakoitzarengatik

10,15

IX. EPIGRAFEA–AURREKONTUAK ETA ORDENANTZA FISKALAK

1.–Aurrekontua

13,70

2.–Ordenantza fiskalak

6,55

X. EPIGRAFEA.–ETXEBIZITZAK DESKALIFIKATZEKO TXOSTENAK EGITEA

1.–Babes ofizialeko etxebizitza bakoitza deskalifikatzeko behar diren txostenengatik

45,40

XI. EPIGRAFEA–LIZENTZIAK FROGATZEKO TITULUAK

1.–Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik

51,70

XII. EPIGRAFEA–TXOSTENAK ETA KONTSULTEI EMANIKO ERANTZUNAK

1.–Hirigintzako zedulak

45,40

2.–Hirigintza Alorreko txosten teknikoak

94,20

3.–Udaltzaingoaren txostenak egiteagatik

76,95

4.–Deklarazioa, adierazten duena ez dela beharrezkoa banaketa horizontalerako baimena, edo, bestela, horretarako baimena

45,00

XIII. EPIGRAFEA

Desgaitasuna dutenek aparkatzeko lizentzia

0,00 euro

XIV. EPIGRAFEA

Herritar txartela egitea / kopia egitea

6,50 euro

5. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA
AUTOTAXIETARAKO ETA ALOKATZEKO DIREN
GAINERAKO IBILGAILUETARAKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Honako kontzeptu hauek dira zerga-egitatea:

1) Lizentziak eman eta luzatzea:

2) Baimentzea lizentziak eskualdatzea, Tafallako Autotaxien Zerbitzu Publikoaren Erregelamenduan aurreikusitako kasuetan.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra hasten da:

1) Lizentziak onartzean eta ematean.

2) Lizentziak eskualdatzean.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Honako pertsona fisiko eta juridiko hauek ordaindu behar dute:

1) Lizentziak onartzean eta egitean, lizentzia nori eman zaion, titular horrek.

2) Lizentziak eskualdatzean, eskualdatzea noren alde baimendu den, pertsona horrek.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean heldu dira zerga kontzeptu bakoitzagatik ordainarazi beharreko tarifak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzari dagokion ordainarazpena honelaxe eginen da:

1) Lizentziak onartzea eta egitea: lizentzia eman dela komunikatu eta biharamunetik aurrera, hamabost egun baliodunean, eta betiere hura entregatu baino lehenago.

2) Lizentziak eskualdatzeko baimenak: eskualdatzeko baimena eman dela komunikatu eta biharamunetik aurrera, hamabost egun baliodunen barnean. Eskualdatze hori indarrik gabe geldituko da baldin aipatutako epean ez badira tasak ordaintzen.

Arau-hausteak eta zehapenak

7. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien guztian, jarraituko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari.

5. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA HORREK TASAK ARAUTZEN DITU AUTOTAXIETARAKO ETA ALOKATZEKO DIREN GAINERAKO IBILGAILUETARAKO)

Hauek dira Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzagatik aplikatu beharreko tarifak:

2024ko tarifak

euroak

I.

Autotaxiak ibiltzeko lizentziak ematea

2.274,90

II.

Lizentziak eskualdatzea.

910,60

6. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hirigintza-jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu daitezen indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Udalaren honako hirigintza-jarduketa hauek daude tasei loturik:

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak izapidetzea.

–Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. eta 192. artikuluetan zehaztutakoak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Salbuetsirik daude eta, beraz, ez dute zerga oinarririk osatzen ondoko hauek:

–Aldamioak eta hesiak paratzea.

–Garabiak paratzea.

–Edukiontziak eta siloak paratzea.

Ordaindu beharra

4. artikulua.

1) Zerga ordaindu beharra sortzen da lizentzia ematen den unean edo, lizentzia eskatu behar ez denean, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztean edo aurretiazko komunikazioa aurkeztean.

Ez da tasarik sortuko baldin Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesdunak atzera egiten badu, edo Udalak lizentzia ematen ez badu, hura beharrezkoa denean.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez baina unitate ekonomiko edo ondare banandua diren entitateak, baldin eragina edo onura hartzen badute egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengatik.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezko izanen dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian jasotako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Ordenantza honen eranskinean ageri dira aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak.

Lizentzien tramitazioa eta haien ondorioak

7. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko eskabide oro bete beharko da Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzan eta aplikagarri diren bestelako arauetan ezarritako moduan.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, jarraituko zaio Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzan xedatuari.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak izapidetzeko ardura duten bulegoek likidazioa eginen dute, udal teknikariek adostasun txostena eman ondoren. Likidazio horretan zehaztuko dira subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasa zer kontzeptutan likidatzen den, tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak izapidetzeko, proiektua onestean eginen da tasen likidazioa.

11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak obraren aurrekontuaren kostuaren arabera likidatuko dira behin-behinekoz.

Obraren kostua zehaztuko da hura gauzatzeko aurrekontuaren arabera, salbu ordainsariak eta industria mozkina.

Barne-urbanizaziorako proiektuaren zenbatekoa da tasaren zerga-oinarriaren elementu bat. Horretarako, interesdunek barne-urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen beste elementu batzuk, hala nola, altzariak eta beste, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren beste batzuk ere.

12. artikulua. Obra bukatu edo behin-behinekoz hartu eta hurrengo hilabetean, hura eman dela ziurtatzen duen adierazpena aurkeztuko da, eta, horrekin batera, obraren zuzendariak egindako ziurtagiria, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, horren bidez ziurtatzeko obren kostu osoa.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute, eta ikusten badute errealitateari ez zaiola egokitzen, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, oinarritzat hartuz obren kostu erreal eta benetakoa.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, abisatu gabe.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio tasak erregelamenduzko epean ordaindu beharko dituela.

14. artikulua. "Izapidetze laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geldituko da lizentziaren eta haren aplikazioaren jakinaren gainean.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

6. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK TASAK ARAUTZEN DITU LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO)

2024ko tarifak

euroak

I. EPIGRAFEA.–LURRALDEAREN ANTOLAMENDUARI ETA HIRIGINTZARI BURUZKO LEGEAREN BABESEAN EMANDAKO LIZENTZIAK

1.1) Partzelazio-lizentziak:

Partzelazio-lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira; 1.000 m² edo zatiki bakoitzeko

52,35 euro

Landa-lurretan, gehienez ere zenbateko hau ezartzen ahal da espediente bakoitzeko

627,95 euro

I.2) Obra-lizentziak, Zaharberritzeko laguntzetarako udal ordenantzaren babesean daudenak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetzeagatik eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da

49,70 euro

I.3) Obra-lizentziak, izapidetze laburrekoak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetzeagatik eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da

46,40 euro

I.4) Honako hauetarako obra-lizentziak: eraisteak, eraikitzeak, berritzeak, instalazioak, zuhaitzak botatzea, errotulu paratzea eta, oro har, lizentzia behar duten gainerako egintzak; betiere, aurreko ataletan ez badaude.

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 12. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio.

%0,70

I.5) Eraikinak eta instalazioak lehenbizikoz okupatzeko lizentziak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetzeagatik eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da etxebizitza bakoitzeko

(tasa honen ondorioetarako ez da kontuan hartuko igogailuak paratzea, edo haiek paratzeko egokitzapenak edo erabilera nagusiko osagarri diren beste batzuk).

45,75 euro

gehienez ere 824,75 euro, espediente bakoitzeko

II. EPIGRAFEA.–GUTXIENEKO ESKUBIDEAK

Baldin aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak badira gutxieneko zenbateko haietatik beherakoak, honako hauek ordaindu beharko dira:

Partzelazioak (partzela bakoitzeko)

61,45 euro

Obra lizentziak (I.4 epigrafea)

46,40 euro

III. EPIGRAFEA.–OBRAK EGINDAKOAN KONTROLA EGITEAGATIK, LIZENTZIAREN ORDEZ AURKEZTU BEHAR DENEAN AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA EDO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

I.4) epigrafeko tarifa aplikatuko da

7. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO TASAK, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, zehazki haren lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea honako hau da: ingurumena kontrolatzeko jarduera sailkatuak edo jarduera kaltegabeak gauzatzeari buruzko zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, eta kontrol-jarduera administratiboak egitea, lizentziaren ordez aurkeztu behar denean aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, honako kasu hauetan:

a) Jarduera-lizentzia.

b) Jarduera-lizentziaren berrikuspena.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazioa aldizka irekitzea.

f) Jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egitea, lizentziaren ordez aurkeztu behar denean erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa.

g) Etxeko ukuilurako baimena.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zerga ordaindu beharra sortuko da lizentzia eskatzen denean edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean. Ez da tasarik sortuko baldin interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharko baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia ematen, aldatzen edo berrikusten bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentziak eskuratu nahi dituztenek Udaletxean aurkeztuko dute lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, zehazturik lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena, eta, horrekin batera, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioa.

7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsia dagoela, edo aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztua dagoela, interesdunak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak horren berri eman beharko dio Udalari, eta horretarako behar diren frogagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, dagokion tasa kobratuko zaio.

Arau-hausteak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

7. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREN BIDEZ ARAUTZEN DIRA LIZENTZIAK EMATEKO TASAK, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO)

2024ko tarifak

euroak

I. EPIGRAFEA.–JARDUERARAKO LIZENTZIA ETA JARDUERARAKO LIZENTZIAREN BERRIKUSPENA, JARDUERA HASITAKOAN KONTROLA EGITEA, BALDIN LIZENTZIAREN ORDEZ AURKEZTU BEHAR BADA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA EDO AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA

–Jarduerak okupatuko duen azalera eraiki osoaren arabera ezarriko da tarifa, barnean dela hartan aritzeko behar diren lokal erantsi guztiak.

–Handitzeko lizentzien berrikuspenetan, handitze horri dagozkion metro karratuak kontatuko dira bakarrik.

–Baldin jarduera aldatzeagatik lizentziaren berrikuspena egin behar bada, azalera bera mantenduz, eta azalera hori beste jarduera bati lotua dagoenean, aldaketa horrek ukitzen dituen metroak bakarrik hartuko dira kontuan.

–Likidazioa tarte hauei jarraikiz eginen da:

Ukitutako azalera, 50 m² arte

625,60 euro

51tik gora, 100 m² arte

2,10 euro/m²

101etik gora, 400 m² arte

1,70 euro/m²

401etik gora, 2.500 m² arte

1,35 euro/m²

2.501 m²-tik gora

1,15 euro/m²

Gehienez ere:

6.230,75 euro

II. EPIGRAFEA.–IREKITZEKO LIZENTZIA, IREKITZEKO LIZENTZIAREN ALDAKETA, IREKITAKOAN KONTROLA EGITEA, BALDIN LIZENTZIAREN ORDEZ AURKEZTU BEHAR BADA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA EDO AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA

–Jarduera sailkatuaren espedientea

0,00 euro

–Jarduera kaltegabearen espedientea

353,20 euro

III. EPIGRAFEA.–ETXEKO UKUILURAKO BAIMENA

–Etxeko ukuilurako espedientea:

60,00 euro

8. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA UDAL ORDENANTZETAN ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENETARAKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea dakar Udalak bere langileen bidez egiten duen ikuskapen jarduerak, zeinak egiten baitira frogatzeko zorrotz betetzen direla osasun arloko ordenantzek ezarritako arauak, jarduera sailkatuen gainekoak eta gainerako ordenantzetan eta udal erabakietan agertzen direnak, uste denean haiek urratu direla edo ez direla betetzen.

3. artikulua. Ikuskapenak honako bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatzen ahalko ditu egindako arau-hausteak, jarduera sailkatuen, osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan, arau horietan ezarritako eginbeharrak beterik.

5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egiten ahalko ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sortzapena

6. artikulua. Tasa sortuko da udal langileek ikustaldiak eta egiaztapenak egiten dituztenean, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, eta arau hauek izanen ditu osagarri:

a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienez, ez du inolako tasarik sortuko lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunekoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko bisitaldiak.

Subjektu pasiboak

7. artikulua. Ordaintzera beharturik egonen dira:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa egiten bada, uste bada, txosten teknikoaren arabera, ausartegi justifikatu gabea dela edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela, salatzailearen gain geldituko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

Tarifak

8. artikulua. Tarifak, beren karga-oinarriekin batera, ordenantzaren eranskinean agertzen dira.

Tasaren kudeaketa

9. artikulua. Ikuskatzaileek agerraldia egin izanaren berri emanen diote behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta adieraziz ea salaketa, kasuan kasu, ausartegitzat edo arrazoitu gabetzat hartzen den, eta hark kasuari dagokion likidazioa eginen du, eta, behar izanez gero, zigorra gehituko da, eta behar den organoari onespena proposatuko zaio.

Onetsitakoan, obligaziodunari jakinaraziko zaio, eta kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko da. Ordaintzen ez bada, bestelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

Arau-hausteak eta zehapenak

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, jarraikiko zaio Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari.

ERANSKINA, 8. ORDENANTZA FISKALARENA (ORDENANTZA FISKAL HORREK TASAK ARAUTZEN DITU ORDENANTZETAN ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENETARAKO)

2024. tarifa

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

euroak

I. epigrafea.

Egiten diren ikustaldiak, jarraikiz jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoari, baita Udalaren ondarean sortutako kalteengatik egindakoak ere. Ikustaldi bakoitzeko:

151,15

II. EPIGRAFEA.

Eraikinen ikuskapena, segurtasun baldintzei eta aurri espedienteen ikuskapenari dagokienez:

-Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana

208,70

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza

106,00

9. ORDENANTZA, ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA ZERBITZU HAU EMATEKO: IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENTZEA ETA ONDOTIK ZAINTZEA, BAITA IBILGAILUAK IBILGETZEA ERE, BARNE NAHIZ KANPOKO BALIABIDE MEKANIKOAK PARATUZ

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua.

a) Honako hau da zerga-egitatea: Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatea nahiz eramaten hastea, eta ondotik, interesdunari itzuli bitartean gordailuan edukitzea, eta ibilgailuak ibilgetzea, gurpiletako edo bolanteko zepoen bidez.

b) Honako hau da zerga-egitatea: Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatea nahiz eramaten hastea, eta ondotik gordailuan edukitzea, harik eta, epaile baten edo errekerimendua egiteko eskumena duen agintari baten aginduz, interesdunari itzuli arte.

3. artikulua. Tasa ordaintzetik salbuetsita daude honako hauek:

a) Ongi aparkaturik daudenean, behar bezala baimendutako ekitaldi publiko bat egiteko erreserbatua dagoen toki batean.

b) Zuzen aparkatutako ibilgailu bat kendu behar denean eremu publikoa garbitu behar delako edo konpondu behar delako edo bertan mantentze lanak egin edo seinaleak paratu behar direlako.

c) Jabeei ebatsitako ibilgailuak bide publikotik kentzen direnean. Jabeak, horretarako, aurkeztu beharko du ebasketa salaketaren kopia.

d) Larrialdietan.

Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena

4. artikulua.

a) Zerga ordaindu beharra sortuko da zerbitzu egitean edo egiten hastean, eta, halaber, une horretan bertan sortuko dira ibilgailua kentzeko edo ibilgetzeko tasa.

b) Ordenantzaren 2.b) artikuluko kasuetan, zerga ordaindu beharra sortuko da zerbitzu egitean edo egiten hastean, eta, halaber, une horretan bertan sortuko da ibilgailua kentzeko edo ibilgetzeko tasa.

5. artikulua. Ibilgailua kendu eta 48 ordu iraganik sortuko da ibilgailua gordetzeko tasa.

Subjektu pasiboa

6. artikulua.

a) Indarra duen legezko araudian xedatutakoari jarraikiz, ibilgailuaren gidariak ordaindu beharko du tasa, eta subsidiarioki ibilgailuaren titularrak.

b) Ordenantzaren 2.b) artikuluko kasuetan, Epaitegiak edo errekerimendua egin duen agintari eskudunak ordaindu beharko du tasa; hura azken erantzuleari jasanarazten ahalko zaio.

Karga oinarria

7. artikulua. Karga-oinarria izanen da kendu, gorde edo ibilgetu den ibilgailu bakoitza da.

Salbuespenak

8. artikulua. Soilik onartzen dira lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak.

Tarifak

9. artikulua. Ordenantza honetako eranskinean dago ezarrita zer tarifa aplikatu behar diren ibilgailuak eramateagatik edo eramaten hasteagatik eta gordetzeagatik edo ibilgetzeagatik.

Tributuaren kudeaketa

10. artikulua. Ordainarazpen honen diru-bilketarako arau berezi gisa, ezarri da Udaltzaingoaren diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko direla zerbitzu honek sortuko dituen tasak. Udaltzainek, ordainketa frogatzeko, behar den ordainagiriak edo tributu efektuak emanen dituzte.

11. artikulua. Eramandako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko harik eta ordaintzen edo bermatzen diren arte hura eramateak eta gordetzeak edo ibilgetzeak sortu dituen eskubideak.

12. artikulua. Eramateko lanak bertan behera uztea.

Baldin eta, ibilgailua eramateko lanak hasita, gidaria agertzen bada, bertan behera utziko dira lan horiek; betiere, ordaintzen bada behar den ordenantza fiskalean kontzeptu horrengatik agertzen den tasa.

13. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere pagatu beharra zirkulazio arauak hausteagatik bestalde izan daitezkeen zehapen edo isunak.

Jabeek eraman gabeko ibilgailuak

14. artikulua. Udalak bere gordailuan dauzkan ibilgailuak adjudikatuko ditu, jarraikiz 1965eko ekainaren 15eko eta 1967ko martxoaren 8ko aginduei (agindu horiek hizpide dituzte eremu publikoan abandonatutako nahiz aparkatutako ibilgailuak), eta jarraikiz, orobat, 1974ko otsailaren 14ko Aginduari (agindu horrek hizpide du ibilgailu abandonatuak eremu publikotik kentzea eta gordetzea).

9. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK ZERBITZU HAU ARAUTZEN DU: IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENTZEA ETA ONDOTIK GORDETZEA EDO EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEA)

EPIGRAFEAK

2024ko tarifak

1.–Zerbitzua egitera joan, eta ibilgailua Udalaren gordailura eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertu delako, lana burutzerik ez dagoenean:

1.1. Tarifa bakarra

75,90 euro

2.–Zerbitzua osorik egiten denean eta araua hautsi duen ibilgailua Udalaren gordailura eramaten denean:

2.1. Tarifa bakarra

115,90 euro

3.–Ibilgailua gordailura eraman eta inork hartu gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zati bakoitzeko

7,20 euro

4.–Ibilgailuen berezitasunengatik (baimendutako gehieneko masa edo neurriak) Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzu egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari Udalak ordaindu behar diona gehi %25, administrazio arloko gastu orokorrengatik eta Udaltzaingoak parte hartzeagatik.

5.–Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko zepo mekanikoen bidez ibilgetzen denean, gordailura ezinbestean eraman beharra ez dakarren arrazoiren bat tarteko

32,95 euro

6.–Ibilgailua gurpiletako edo bolanteko zepo mekanikoen bidez ibilgetzen denean, ibilgailua garabi bidez eramateko ezintasun fisikoa tarteko (betiere, ibilgailu ibilgetua kendu eta gordetzea kontuan hartu gabe, baldin ibilgailu ibilgetua gordailura eraman behar izan balute)

55,00 euro

10. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ORDEZKO BETEARAZPENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, zehazki haren lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua.

1) Zerga-egitatea da honako kasu hauetan zerbitzu egitea edo laguntza ematea:

a) Ibilgailuak, zaborrak eta obra-hondakinak kentzea, baldin lur eta lokalen jabeek eta okupatzaileek –edo pilaketaren arduradunek– uko edo aurka egiten badiote kentzeko aginduari.

b) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.

c) Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak, herritar soilek eraginak.

2) Ordainarazpena sortuko dute interesdunek eragindako zerbitzuek (nahiz eta interesdunek ez eskatu), edo bereziki haien mesederako diren horiek, baita ondasunak berreskuratzeko presagatik eman beharrekoak direnek ere, ordena publikoa, segurtasuna, osasungarritasuna edo higienea direla medio.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, betiere, enpresa pribatu bat kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak emateko. Presako kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari fakultatiboen eta beste bitarteko partikular batzuen zerbitzuak. Gero horren berri eman beharko diote Alkatetzari edo, hala badagokio, Udalbatzari.

Tasaren sortzapena

4. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da zerbitzua egiten den momentuan berean, eta zilegi da eskatzea ordaindu daitezela konturako nahiz zatikako likidazioak.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Modu solidarioan ordaintzera behartuta daude legez erantzule diren pertsona natural nahiz juridikoak; hots, honako hauek:

a) Ondasunen jabeak edo zerbitzua eragin duten egitateen erantzuleak, bai eta zerbitzua ematearekin onura partikularrak jasotzen dituzten horiek ere.

b) Halakorik bada, errentariak edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazteko erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule direnak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarriak:

a) Betearazpen aginduak: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik helduko dena.

b) Ordezko betearazpena: egin den exekuzioaren guztizko kostutik heldu dena.

Karga-tasa

7. artikulua.

a) Betearazpen agindua: kuota kalkulatzeko zerga-oinarriaren gainean aplikatu beharreko karga-tasa %3 izanen da, egin beharreko obraren balio osoaren gainean.

b) Ordezko betearazpena: zerga-oinarriaren zenbatekoa zein den jakinda, haren gainean %120 aplikatuko da kuota ezartzeko.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Obren kasuan, Udalak zilegi izanen du kautelazko likidazioak aldez aurretik egitea, tasen zenbateko zenbatetsien adinakoak. Ordainarazpena eta bilketa ordenantza fiskal orokorrean jasotako moduan eginen dira. Obrak bukatu ondoren, tasak likidatuko dira, eta ondoriozko soberakinak itzuli edo eskatuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidazio horiek erantzuleen artean zatitu edo banatzea edo, erabiltzaile nahiz errentari gisa, borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa gorabehera, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen den zehapen-espedientetik –halakorik irekiz gero– sortzen diren zehapenen aurrean; hori guztia, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeari.

11. ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da hilerriko berariazko zerbitzuak ematea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

Hilerria apaindu, garbitu, zaindu eta begiratzeko zerbitzu orokorrerako (6. epigrafea), horma-hilobi edo panteoien jabeak izanen dira subjektu pasiboa, eta ez, beraz, kontzesioen adjudikaziodunak.

Zerga-oinarria eta tarifak

4. artikulua. Ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, zerga-oinarria finkatuko da honako kontzeptu hauei dagozkien zerbitzu moten arabera:

1. epigrafea.–Ehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

2. epigrafea.–Hobitik ateratzeak.

3. epigrafea.–Gorpuzkiak hilerrian berean lekualdatzeko eskubideak.

4. epigrafea.–Gorpuzkien garbiketa, panteoietan, horma-hilobietan nahiz lurrean.

5. epigrafea.–Panteoietarako lurren, horma-hilobien eta kolunbarioen kontzesioak.

6. epigrafea.–Hilerria apaindu, garbitu, zaindu eta begiratzeko zerbitzu orokorrak.

5. artikulua. Zerbitzuetako bat egiteko eskatzen den unean sortuko dira tasak, salbu 6. epigrafekoak, haiek sortuko baitira zergaldiko lehen egunean, esan nahi baita, urte naturaleko lehenean. Kuota ezin da murriztu, ezta hainbanatu ere.

Tarifen errekarguak eta murriztapenak

6. artikulua. Baldin hilerri honetako hilobi batzuetatik gorpuzkiak ateratzen badira eta beste hilobi batean berriz ehorzten badira, eskubideak ordaindu beharko dira lekualdatzeagatik; beraz, ez dira ordainduko ateratzeagatik eta berriz ehorzteagatik. Gorpuzkiak beste hilerriren batetik ekarriz gero, ehorzketari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.

7. artikulua. Hilotzak nahiz gorpuzkiak erretzetik sortutako errautsek izanen dute gorpuzkiak hobiratzeko tratamendu bera, ordenantza honi dagokionez.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Hilotzak hilerriraino eramateaz arduratzen diren ehorzketa enpresek ehorzketa eskubideak likidatuko dituzte Udalean hartarako dagoen bulegoan, eta ordainagiria emanen zaie. Hilerriko kargudunak, enplegatuak edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den ordainagiria, hilotza bertaratzen denean. Salbuetsirik daude ezinbesteko premia duten kasuak edo udal bulegoetan jaiegun denean gertatzen diren kasuak; horrelakoetan, enplegatuak datuak jaso, eta dagokion bulegoari igorriko dio informazioa, horren bidez egin dadin ordainarazpena.

9. artikulua. Garbiketa zerbitzua edo gorpuzkiak eramateko zerbitzua hartzeko interesa duenak dagokion udal bulegora jo beharko du, hantxe eskatu, eta behar diren eskubideak ordaindu, eta ordainagiria emanen zaio. Hilerriko kargudunak, enplegatuak edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den ordainagiria, zerbitzuak egin baino lehen.

10. artikulua. Urtero eginen da honako hauen errolda edo zentsua, urte bakoitzeko urtarrilaren lehena hartuz erreferentziatzat: udal hilerrian dauden nitxo, panteoi eta hilobi guztiak. Horretan oinarriturik ordainaraziko dira zerbitzu orokorrak emateko tasak.

11. artikulua. Ordenantzaren 4. artikuluko 6. epigrafean aurreikusitako tasen kasuan, diru-bilketa urtero eginen da, Udalari komenigarri zaion unean. Horien ondoriozko tributu-zorrak "jakinarazpen gabetzat" joko dira, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari. Ordaintzeko borondatezko epea iragarriko da Udaletxeko iragarki-taulan, ediktu baten bidez; hala ere, "Ordaintzeko gaztiguak" igorri ahal izanen dira; horien ondorio bakarra izanen da argibide gehiago ematea, besterik ez.

12. artikulua. Ateratzen diren kuotak 30 egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko dira, aipatutako ediktua argitaratu eta biharamunetik hasita.

13. artikulua. Nitxoak aldi baterako laga daitezke, 10 urterako, eta epea bukatu aurretik noiznahi luzatu daiteke lagapena: bi luzapen izan daitezke gehienez ere.

Arau-hausteak eta zehapenak

14. artikulua. Arau-hausteei, tributuei eta zehapenei dagokien orotan, jarraituko zaio Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatuari.

XEDAPEN OSAGARRIAK

15. artikulua. Arau honetan aurreikusten ez den orotan, arau osagarri izanen dira Hilerriko Erregelamendua eta Hileta Osasunari buruzko Xedapenak".

11. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK ARAUTZEN DITU HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK)

2024ko tarifak

I. EPIGRAFEA.–EHORZKETAK, ETA EHORZTEKO ESKUBIDEAK

Errautsak (euroak)

Hilotzak (euroak)

–Lurrean/kolunbarioan

37,20

46,55

–Nitxoan

74,95

93,80

–Panteoian

112,25

140,30

II. EPIGRAFEA.–HOBITIK ATERATZEA

(euroak)

–Hilotzak

103,15

–Gorpuzkiak

64,75

III. EPIGRAFEA.–LEKUALDATZE ESKUBIDEAK (Ez dira kobratuko ez hobitik ateratzea ez ehorzketa)

Destinoaren arabera:

(euroak)

–Lurrera/kolunbariora

46,55

–Nitxora

93,80

–Panteoia

140,30

IV. EPIGRAFEA.–GARBIKETA ESKUBIDEAK

(euroak)

–Kolunbarioan

46,55

–Nitxoan

93,80

–Panteoian (gorpuzki bakoitzeko)

140,30

V. EPIGRAFEA.–PANTEOIETARAKO LURREN, NITXOEN ETA KOLUNBARIOEN KONTZESIOAK

A) PANTEOIAK

(euroak)

–Panteoietarako lurren kontzesioa, 75 urterako

2.815,50

B) NITXOAK

(euroak)

–Aldi baterako lagapena (10 urte)

356,35

–Luzapen bakoitza (10 urte gehiagorako)

469,30

–75 urteko kontzesioa

3.050,00

C) KOLUNBARIOAK

(euroak)

–Aldi baterako lagapena (10 urte)

178,20

–Luzapen bakoitza (10 urte gehiagorako)

234,60

VI.–ZERBITZU OROKORRAK EMATEA

(euroak)

–1. mailako panteoia

99,30

–2. mailako panteoia

74,85

–3. mailako panteoia:

51,90

–4. mailako panteoia:

37,85

–5. mailako panteoia:

24,25

–6. mailako panteoia:

7,50

–Nitxoak

7,50

–Kolunbarioak

5,40

12. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA
ERABILTZEKO KIROL INSTALAZIOAK ETA ESKOLETAKO ARETOAK
ETA KIROL INSTALAZIOAK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, zehazki haren lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da erabiltzea kirol instalazioak eta aretoak eta eskoletako instalazioak.

Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak

3.1. artikulua. Ez da tasarik eskatuko eskolako lokal edo kirol instalazioak erabiltzeagatik, baldin ikastetxeak berak erabiltzen baditu irakastorduetan.

3.2. Ez da eskatuko lokalak edo kirol instalazioak erabiltzeko tasarik kultura ekitaldietarako, kirol ekitaldietarako edo talde ekitaldietarako, baldin Udal batzorderen batek antolatu badu, edo haren babesa badu.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak ordaindu beharko dituzte sarrerak edo abonamenduak eskuratzen dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek, elkarteek eta sozietateek, edo Udalaren baimena jaso dutenek aretoak edo instalazioak erabiltzeko.

5. artikulua. Tasa ordaindu beharra sortuko da zerbitzua edo jarduera egiten hastean, edo eskatzen den unean.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Tasa kobratuko da Udalaren txartela edo baimena lortzen denean Udalaren kirol instalazioetan sartzeko edo eskoletako areto edo instalazioetan sartzeko.

7. artikulua. Egun baterako balio duten sarrerak edo txartelak instalazioetan sartzeko unean emanen dira. Hortaz, diru-bilketarako arau berezia izanen da tasak instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaindu behar izatea. Haiek behar diren sarrerak emanen dituzte, eta ordainagiriaren balioa izanen dute.

8. artikulua. Udalaren kirol instalazioak hilabeteka edo denboraldika erabili ahal izateko, abonamenduak edo sarrerak espresuki zehazten den maneran eginen dira.

9. artikulua. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte sarrerak edo instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak, haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi egin beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.

10. artikulua. Baimena emanen da jarraikiz udal lokalak erabiltzeko organo eskudunak onesten dituen arauei, edo, behar denean, jarraikiz baimenean zehazten diren baldintzei.

11. artikulua. Arau-hauste soila izanen da instalazioen zaintzaileek sarrerak eskatu eta horri uko egitea.

12. artikulua. Arau-haustetzat hartuko da Udalaren kirol instalazioetara sartzea edo eskoletako areto eta instalazioetara sartzea behar den sarrerarik edo baimenik gabe.

Tarifak

13. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

12. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK ARAUTZEN DITU KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK)

2024ko tarifak

I. EPIGRAFEA.–ERETA KIROLDEGIA.

euro orduko

Tafallako kirol kluben pilotalekua

3,85

Pilotalekua, futbitorako eta saskibaloirako (dutxak barne)

13,20

Pilotalekua, pilotarako (dutxak barne)

9,40

Pilotalekuko dutxak

1,45

Squasha (dutxak barne)

4,55

Dutxak

1,45

Tenisa, 18 urtetik goiti

3,00

Rokodromoa

1,55

Argialdia (6 argialdi gehienez)

2,15

II. EPIGRAFEA.–LANBIDE ESKOLAKO KIROLDEGIA.

euro orduko

Kiroldegia (futbola)

13,15

Kiroldegia, Tafallako klubentzat

3,85

Argiteria

8,50

III. EPIGRAFEA.–SAN FRANTZISKO FUTBOL ZELAIA.

euroak

Urteko tasa (Erabilera lagatzeko hitzarmena egin bada klub batekin, eta indarrean badago, hartan arautzen denaren arabera jokatuko da)

598,60

IV. EPIGRAFEA.–FUTBOL ZELAIAK, CIUDAD DEL CIDACOS TXAPELKETAREN BARNEAN.

euro orduko

Zelaia, klubentzat

3,85

Zelaia

12,00

Argiteria

29,20

V.–EPIGRAFEA.–ATLETISMOKO PISTA.

euro orduko

Pista, klubentzat

3,85

Pista

12,00

Argiteria

6,50

Dutxak

1,45

VI. EPIGRAFEA.–ESKUALDEKO IKASTETXEKO PILOTALEKUA.

euro orduko

Federatu gabeko kirol taldeentzat

7,60

Pilotalekuak, klubentzat

3,85

Pilotalekua, Guraso Elkarteko aita-amendako (argiak bakarrik)

-

Argiteria

5,90

VII. EPIGRAFEA.–INSTALAZIOAK, KIROLAZ KANPOKO ERABILERETARAKO (Ereta kirolgunea eta Lanbide Eskolako kiroldegia).

euroak

Jarduerak, sarrera kobratzen bada edo instalazioaren erabiltzaileentzako errendimendurik ateratzen bada (gehi argien gastua)

213,95

Jarduerak, sarrera kobratu gabe (gehi argien gastua)

136,05

FIDANTZA: 458,25 euroko fidantza bat ezartzen da, instalazioen erabileragatik, kalteak ordaintzeko, halakorik gertatzen bada.

VIII. EPIGRAFEA.–BELAR ARTIFIZIALEKO FUTBOL ZELAIA.

A zelaia

Argirik gabe

Argia barne

7ko futbola

22,65 euro orduko

34,05 euro orduko

11ko futbola

39,65 euro orduko

45,30 euro orduko

B zelaia

Argirik gabe

Argia barne

7ko futbola

12,00 euro orduko

17,00 euro orduko

11ko futbola

20,00 euro orduko

22,65 euro orduko

IX. EPIGRAFEA.–BANAKAKO TASA, TAFALLAKO KIROL KLUBETAN FEDERATUTAKO KIROLARIEI APLIKATU BEHARREKOA, KIROL PATRONATUAK KUDEATZEN DITUEN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEAGATIK.

Hilabeteko tasa hau aplikatuko da:

Urte honetan 11 urte edo gutxiago betetzen dituzten kirolariak

3,10 euro hilabetean

Urte honetan 12 eta 17 urte artean betetzen dituzten kirolariak

4,15 euro hilabetean

Urte honetan 18 urte edo gehiago betetzen dituzten kirolariak

8,30 euro hilabetean

Tasa hauek hiru hilean behin kargatuko dira kirolarien kontuan, honako epe hauetan:

Lehen epea

Urtarrila (urtarrila-maiatza)

2. epea

Iraila (iraila-abendua)

X. EPIGRAFEA.–KIROL IKASTAROAK.

Kirol eskolak

37,20 euro

Atletismoa

37,20 euro

Patinajea

Egun bat astean

30,00 euro

2 egun astean

52,75 euro

Patinajea helduentzat

Egun bat astean

32,05 euro

2 egun astean

63,10 euro

Kirol eskola

Egun bat astean

37,20 euro

2 egun astean

50,70 euro

Eskalada ikastaroa

38,25 euro

Beste ikasturte batzuk

38,25 euro

Kenkariak ikastaroetan

a) Gazte karneta

b) Familia ugariak

c) Guraso bakarreko familiak

Bi kasuetan %20 murriztuko zaizkie tasak Udalak antolatutako ikastaroetan

XI. EPIGRAFEA.–KIROL INSTALAZIOETAKO BESTE ESPAZIO BATZUK.

Tafallako kirol-klubak:

Lagapena, orduko edo zatikiko

3,85 euro

Urteko lagapena:

120,00 euro

13. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea, abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean (Kode Zibilaren aldaketari buruzko Legea).

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa eta, beraz, ordaindu beharra sortzen da zerbitzua egiten hasten denean, hau da, interesdunek ezkontza zibilaren eguna eta ordua zehazteko eskabidea aurkezten dutenean.

Baldin ordenantza honetan ezarritako zerbitzu publikoa ematen ez bada subjektu pasiboari egotzi beharreko arrazoiengatik, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen dutenek edo haren onuradunak direnek.

Tributuaren kudeaketa

5. artikulua. Ezkontza zibilak antolatzeko ardura duen pertsonak frogatuko du tasa ordaindu dela.

13. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK ARAUTZEN DITU EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK)

2024ko tarifak

EZKONTZAK

euroak

Ezkontza bakoitzeko prezioa honako hau izanen da:

134,40

14. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ANIMALIAK HARRAPATZEKO ETA HAIEN MANTENURAKO, ETA ARRISKUTSU IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK EMATEKO ETA BERRITZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hona hemen zerga-egitatea:

a) Zerbitzu hauek ematea:

–Zakurrak edo bestelako animaliak harrapatzea eta etxe partikularretatik jasotzea.

–Zakurren eta bestelako animalien egonaldiak udal egoitzetan.

b) Behar diren zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko eta berritzeko.

Tasen sortzapena

3. artikulua. Animaliak biltzeko, harrapatzeko eta/edo egoitzetan edukitzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak sortuko dira zerbitzua ematen hastean; hala ere, eskatzen ahal da horien zenbatekoa aurretik jartzea, osoki edo hein batean.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasa sortuko da eskaera aurkezten den unean, eta lizentzia ez da izapidetuko baldin lehenago tasa hori ordaintzen ez bada.

Berritzeko tasa sortuko da berritzea gauzatzean.

Txartelaren kopia egiteko tasa sortuko da eskaera aurkezten den unean, eta lizentzia ez da izapidetuko baldin lehenago tasa hori ordaintzen ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordenantza honen 2. artikuluaren a) apartatuko zerbitzuei dagozkien tasak, kasuan kasukoak, honako hauek ordaindu behar dituzte: eskatzaileak, edo, zuzenean interesdun izanik, zerbitzuaren onura jaso duten pertsonak, edo Udalaren esku-hartzea derrigortu duten egoeren erantzule direnak.

Ordenantza honen 2. artikuluaren b) apartatuko lizentziak emateko tasak honako hauek ordaindu behar dituzte: sailkapenaren arabera arriskutsua izan daitekeen animalia baten jabeak edo edukitzaileak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean heldu dira kasu bakoitzean aplikatu beharreko tarifak.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Udaleko Diruzaintzan ordainduko dira ordenantza honetan ezarritako tasak, animaliak biltzeagatik, harrapatzeagatik eta haien mantenuarengatik, bai eta arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateagatik ere, eta lizentzia eskatzeko orriari erantsiko zaio ordaindu izanaren frogagiria.

7. artikulua. Udaleko Zerbitzuek bildutako edo harrapatutako animaliak berreskuratzeko, haiek dauden udal egoitzetara jo behar da eta bertatik jaso, betiere tasak ordaindu eta gero.

14. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK TASAK ARAUTZEN DITU ANIMALIAK HARRAPATZEKO ETA HAIEN MANTENURAKO, ETA ARRISKUTSU IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK EMATEKO ETA BERRITZEKO)

2024ko tarifak

I. epigrafea.–Animaliak bildu edo harrapatzea:

Animalia bakoitzeko: 25,05 euro.

II. epigrafea.–Egonaldiak, udal egoitzetan:

Albaitarien aginduz bete beharreko egonaldiak, eguneko: 3,75 euro.

Bestelako egonaldiak, eguneko: 7,30 euro.

III. epigrafea.–Arriskutsu izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea:

Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 104,65 euro.

IV. epigrafea:

Lizentzia berritzeko urteko tasa: 20,70 euro.

Txartelaren kopia: 5,15 euro.

15. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA AUZOLANA ETA BIDE-LANA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 53. eta 54. artikuluak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Xedea

2. artikulua. Ordenantza honek xedea du arautzea, batetik, herritarren lana, auzalan, auzolan edo artelan ere esaten zaiona, eta, bestetik, auzo-bideak eta landa-bideak egin, zaindu eta hobetzeko bide-lana, eta, oro har, toki-erakunde honen eskumenean biltzen diren obra guztiak egiteko lana.

Bi lan motak egiteko arauak

3. artikulua. Auzolana eta bide-lana, biak, bateragarriak dira eta aldi berean eman daitezke. Beraz, aldi berean ematen direnean, bide-lana bete behar dutenek auzolana ere garraio elementu berekin egiten ahalko dute.

4. artikulua. Lan egitera ez etortzeak (ezinbesteko kasuetan salbu eta aitzinetik librantza egin ez bada) berekin ekarriko du ordaindu beharra lanari dagokion diru zenbatekoa eta beste hainbesteko isuna. Emanen den epean ordaintzen ez baldin bada, premiamendu bideari ekinen zaio.

5. artikulua. Toki-erakunde honek urtero onetsiko ditu, osoko bilkuran hartutako erabakien bitartez, auzolana eta bide-lana egiteko aldiak, betiere kontu izanik ez daitezen izan mugarteko lan handieneko garaiekin batera (udal nahiz kontzejuaren mugartekoak).

Auzolana

6. artikulua. Toki-erakunde honetan bizi direnek egin beharko dute auzolana, salbu honako hauek:

a) Hemezortzi urtetik beherakoak eta berrogeita hamabostetik gorakoak.

b) Desgaitasun fisiko, psikiko eta zentzumenezkoak dituztenak.

c) Presondegietan giltzapetuak daudenak.

7. artikulua. Toki-erakunde honek estaldura emanen dio lan honetara behartuek duten istripu arriskuari.

8. artikulua. Auzolana ez da izanen urtean hamar egun baino gehiagokoa, eta jarraian ez dira eginen hiru egun baino gehiago. Interesdunaren ordez beste pertsona batek egiten ahal du auzolana, edo haren librantza egiten ahalko da, horretarako ordainduz lanbide arteko gutxieneko soldataren diru kopurua halako bi.

Bide-lana

9. artikulua. Bide-lanean parte hartu beharra dute, nahitaez eta salbuespenik gabe, herriko enpresa-ustiategietan garraio elementuak dituzten pertsona guztiek, fisikoek nahiz juridikoek, eta herrian bizi nahiz ez bizi.

10. artikulua. Trakzio mekanikoko ibilgailuen garraio prestazioak urtean gehienez ere bost egun hartuko ditu, eta egunak ez dira jarraian izanen. Haren ordez, ordain daiteke lanbide arteko gutxieneko soldataren halako hiru.

Gainerakoetan, urtean ez dira hamar egun baino gehiago izanen ez, eta jarraian ez dira eginen bi egun baino gehiago.

11. artikulua. Bide-lana egiteko ibilgailuek kontsumitzen duten erregaia toki-erakunde honek ordainduko du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko dira Ordenantza Fiskal Orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Bigarrena.–Ordenantza hau indarrean jarriko da, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

16. ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA
HERRI-LURRETAKO ONDASUNAK APROBETXATU
ETA BALIATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO
ESKUBIDEAK ETA SARIAK

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da babes harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 25.etik 27.era bitarteko artikuluak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordenantza honetako zerga-egitatea da jende batzuek modu berezian erabiltzea herri-lurretako ondasunak eta aprobetxamenduak.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Nori ematen zaien herri-lurretako ondasun eta aprobetxamenduen usufruktua edo erabilpena, pertsona fisiko edo juridiko haiexek izanen dira ordenantza honetan arautzen diren eskubide eta kanonen subjektu pasiboak.

Karga-oinarriak eta tarifa

4. artikulua. Hona hemen karga-oinarriak eta tarifak:

a) Laboreen laborantza egiteko lurzatien aprobetxamenduetan:

Herri-lurrez baliatzeko ematen den erregu kopurua da zerga-oinarria.

Tarifak ezarriko dira lurraren kalitatearen arabera eta komenigarri juzgatzen diren bestelako inguruabarren arabera, eta Udalbatzak urteoro onetsiko ditu tarifa horiek, jarraikiz Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari; zehazki, laboreetarako lurzatiei buruz ezartzen duenari.

b) Ureztalurretako lurzatien aprobetxamenduetan:

Herri-lurrez baliatzeko ematen den erregu kopurua da zerga-oinarria.

Tarifak ezarriko dira lurraren kalitatearen arabera eta komenigarri juzgatzen diren bestelako inguruabarren arabera, eta Udalbatzak urteoro onetsiko ditu tarifa horiek, jarraikiz Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari; zehazki, laboreetarako lurzatiei buruz ezartzen duenari.

c) Zainzurien laborantza egiteko lurzatien aprobetxamenduetan:

Herri-lurrez baliatzeko ematen den erregu kopurua da zerga-oinarria.

Tarifak ezarriko dira jarraikiz Herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzari; zehazki, zainzurietarako lurzatiei buruz xedatzen duenari.

d) Erlauntzak paratzeko aprobetxamenduetan:

Paratzen den kaxa kopurua da zerga-oinarria.

Tarifa Udalbatzak onetsiko du urteoro.

e) Legarrak ateratzeko aprobetxamenduetan:

Tona edo metro kubiko kopurua da zerga-oinarria, urteoro erabakitzen denari jarraikiz.

Tarifa Udalbatzak onetsiko du urteoro.

f) Belarren eta uren aprobetxamenduetan:

Zerga-oinarriak eta tarifak izanen dira Udalbatzak onesten dituen zuzeneko adjudikazioen ondoriozkoak. Urtero eguneratuko dira, enkantea lotzen duen baldintza-agiriari jarraikiz.

g) Ehiza barrutiaren baliatze eta aprobetxamenduan:

Kasuan kasuko enkanteek azken buruan zer ematen duten (sestarik bada, sesta barne), haiexek izanen dira zerga-oinarriak eta tarifak, eta enkanteen baldintzei jarraikiz eguneratuko dira.

Herriko ehiztari elkarteari adjudikazio zuzena eginez gero, adjudikazio erabakian paratzen den bezala eginen dira oinarria, tarifa eta eguneratzeak.

h) Herri-lurretako bestelako aprobetxamenduetan:

Kontzesioa edo adjudikazioa egiten den unean adieraziko dira oinarriak eta tarifak, eta adjudikazioak berak dioen gisara berrituko dira.

Zerga-kuota

5. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sortzapena

6. artikulua. Adjudikazioa egiten den unean sortuko da tasa.

Ordainarazpena honela eginen da:

a) 4. artikuluko a), b), c), d) eta g) kasuetan, urtean behin.

b) 4. artikuluko e) kasuan, legarra ateratzen den aldiro.

c) 4. artikuluko f) kasuan, hiru hiletik behin.

d) 4. artikuluko h) kasuan, zehazten den gisara.

Ordenantzaren 4. artikuluko a) kasuan, ordainaraziko dira aurreko nekazaritza-urtean landu diren eta, beraz, uzta bildurik duten luzartietako eskubideen erdiak, eta hurrengo nekazaritza-urtean landuko diren lurzatietakoen erdiak. Ordainarazpen hori urrian eginen da urteoro.

Diru-bilketa

7. artikulua. Ordenantzaren 4. artikuluko a), b),c), d) eta f) kasuek sortutako tributu-zorrak joko dira "jakinarazpen gabekotzat", jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari). Udalaren iragarki-taulan paratuko da ediktu bat, ordaintzeko borondatezko aldia iragartzeko, baina horretaz gain, Udalak, hobeki informatzeko, bidal ditzake ordainketa gaztigatzeko orriak ere. Dena dela, horrelako orririk ez jasotzea ez da inorendako zurigarria izanen, argudiatzeko ez duela ordaintzeko aldiaren berri izan.

8. artikulua. Ordenantzaren 4. artikuluko e) eta h) kasuetako tributu-zorrak jakinarazi beharko zaizkie subjektu pasiboei.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Herri-lurretako aprobetxamenduez nola baliatu arautzen duten araudi eta erregelamenduetako xedapen guztiek osatzen dute aprobetxamenduari dagozkion kudeaketa arauak.

10. artikulua. Enkante bidez eginez gero, behar den baldintza-agiria eginen da, eta hura Udalak onetsiko du osoko bilkuran. Baldintza-agiri horretan, agertuko dira adjudikazioak dirauen bitartean indarra izanen duten arau zehatzak.

11. artikulua. Ehiza barrutien baliatzearen eta aprobetxamenduaren adjudikazioa lotuko zaie 6/1990 Foru Legearen laugarren tituluari (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamenduari.

Herriko ehiztari elkarteari zuzenean adjudikatuz gero, adjudikazioa zer baldintza zehatzetan egiten den adieraziko da emateko erabakian. Adjudikazioa Udalak onetsiko du, osoko bilkuran.

Aldiz, enkantea eginez gero, baldintza-agiria eginen da eta hura Udalak osoko bilkuran onetsiko. Baldintza-agiri horretan, agertuko dira adjudikazioak dirauen bitartean indarra izanen duten arau zehatzak.

12. artikulua. Herri-lurretako bestelako aprobetxamenduei dagozkien kudeaketa arauak zehaztuko dira behar diren adjudikazioak egiteko unean, edo bestela, kasuan-kasuan komenigarri juzgatzen diren erregelamenduak prestatuz eta onetsiz.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. Arau-hausteen eta zehapenen araubideari dagokionez, jarraituko zaie Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari, Ordenantza Fiskal Orokorrari eta ordenantza honek arautzen dituen aprobetxamendu eta baliatze bakoitzari dagozkion erregelamenduei, enkanteentako baldintza-agiriei edo esleipen erabakiei.

16. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK ARAUTZEN DITU HERRI-LURRETAKO ONDASUNAK APROBETXATU ETA BALIATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO ESKUBIDEAK ETA SARIAK)

TARIFAK 2023

TARIFAK 2024

A1) Laboreko lurzatiak

(1)

–Lehentasunezko aprobetxamendua:

• Lote ona

129,70 euro/ha

• Hala-holako lotea

80,63 euro/ha

–Zuzeneko aprobetxamendua:

• Lote ona

208,35 euro/ha

• Hala-holako lotea

138,36 euro/ha

A2) Ureztatzeko lurzatia (*)

–1. mailako lotea

524,74 euro/ha

–2. mailako lotea: 1. mailako lotearen gaineko %95

498,52 euro/ha

–3. mailako lotea: 1. mailako lotearen gaineko %80

419,79 euro/ha

–4. mailako lotea: 1. mailako lotearen gaineko %70

367,31 euro/ha

B) Erlauntzak (gutxienekoa, 20,50 euro)

1,80 euro/kaxa

1,80 euro/kaxa

C) Legarra ateratzea

4,00 euro/m³

4,00 euro/m³

D) Harria ateratzea

4,20 euro / 1.000 kg

4,20 euro / 1.000 kg

E) Belarra eta ura

(2)

F) Ehiza barrutia

Hitzarmenaren arabera

(1) eta (2): 2023ko tarifak besterik gabe eguneratuko dira, aurretik Zerbitzu Ekonomikoen eta Toki Garapenaren Arloak txostena eginda, jarraikiz 2/1995 Foru Legearen 27. artikuluari (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea): Nafarroako KPIarekin.

(*) Ureztalur bilakatu diren herri-lurretako lurzati guztiak hasiera batean 1. mailako lotetzat joko dira. Ondotik, Udalak erabakitzen badu, horietakoren bat 2., 3. edo 4. mailako lote gisa kalifikatuko da, behar bezala justifikatzen bada.

17. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA
ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN, ETA EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO EREMU PUBLIKOKO
ZORUAN EDO ESPALOIETAN

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, zehazki haren lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da erabilera publikoko tokiko lurretan (barnean direla tokiko errepide, bide eta gainerako eremu publikoak), zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bestelako instalazioak jartzeko eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra sortzen da toki-erakundearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki-erakundearen jabari publikoa beren alde erabiltzen edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egiteko mugitu edo ireki beharreko toki-erakundearen jabari publikoko azalera.

Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei edo erabilera pribatiboei dagozkien tasak arautuko dira horren gaineko ordenantza fiskalen arabera edo horiek arautzeko udal erabakien arabera.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, berrezarri edo konpontzea

6. artikulua. Ordaintzeko beharturik dagoenak berreraiki, berrezarri eta konpondu beharko ditu aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren arabera edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, erabiliko dena zanga behar bezala betetzeko eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, egoki egiteko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenek gordailuari eragiten ahal diote. Gordailua berreskuratzeko aldeko txostena beharko da, frogatzen duena hertsiki bete direla indarra duen arautegia eta lizentzia hartzeko baldintzak eta behar bezala konpondu dela zoladura eta/edo egin dela beheratzea edo pasabidea.

9. artikulua. Aipatutako gordailu horien zenbatekoak zehaztuko dira aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Eraikinak birgaitzeko laguntzen ordenantzaren babesean egiten diren bigaitze obretan, onuradunen dirulaguntzek eratuko dute gordailu hori.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki nahi edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako bete beharko ditu Hirigintzako prozeduraren ordenantzan eta Urbanizazio ordenantzan eskatutako baldintzak eta, hala behar badu, Espaloietan eta leku erreserbatuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziaren ordenantzan eskatutakoak ere bai.

11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean ordaindu beharko dira beharrezko tasak. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotuko zaio espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ez badira bukatu ezarritako epean.

17. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK TASAK ARAUTZEN DITU ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN, ETA EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN)

2024ko tarifak

Arau honetan aplikatuko diren tarifak hauek dira:

–Zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

egunean 2,10 euro, metro lineal edo zatiki bakoitzeko (gutxienez 20,95 euro egunean edo zatiki bakoitzeko).

Tasa aplikatzeko irizpidea: partikularrak ez badu adierazten zenbat egunetan egonen den irekia zanga, hasiera batean likidatuko dira udal zerbitzuak iritzitako egunak, eta ondotik moldatuko da, betiere partikularraren aitorpen-eskaera behar bezala egiaztatuaren arabera.

–Fidantzak, eremu publikoan zangak irekitzeagatik eta/edo zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteagatik:

METRO LINEALEKO

euroak

1.1

Harrizko zoladura duten lekuetan

181,90

1.2

Zoladura arrunta duten lekuetan

136,70

1.3

Zoladurarik gabeko lekuetan

86,45

18. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO IBILGAILUAK GELDITZEKO LEKURAKO NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta eremu publikoa erreserbatzea aparkamendu esklusiborako edo ibilgailuak gelditzeko lekurako nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasten edo bukatzen bada; halakoetan, zergaldia horren arabera moldatuko da, eta hiruhileko naturalak kontuan hartuz hainbanatuko da kuota.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, erabilerako hiruhileko guztien tasa ordaindu beharko da.

Erabilera edo aprobetxamendua eteten denean, zenbat hiruhileko naturaletan egin den, horien guztien artean hainbanatuko da kuota, uzten den hiruhilekotik aurrera.

Aprobetxamendu baten baja bat eta alta bat hiruhileko berean gertatzen direnean, hiruhileko horren tasa bakarrik likidatuko zaio aldi horren hasieran aprobetxamenduaren titularra zenari. Era berean jokatuko da lizentzia eskualdatzen denean.

Erabilera edo aprobetxamendu berezia eragozten duen udal-obrarik egiten bada, zergaldia murriztu eginen da, kenduta zuinketa-aktaren egunetik harrera-aktaren egunera bitarteko hilabeteak, bi egun horiek barne.

Natura hondamendiak gertatzen badira (uholdeak eta beste), eta halakoek erabilera edo aprobetxamendu berezia eragozten badute, zergaldia hiruhileko bat murriztuko da, oro har, eta murrizketa hori hilabetez hilabete luzatzen ahalko da, era egokian hala justifikatu eta gero.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateak, baldin eta tokiko jabari publikoa beren onurarako baliatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute, bat etorriz ordenantza honen 2. artikuluan ezarritako kasuetako batekin.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuentzako sarrera horiek sarbidetzat dituzten finka eta lokalen jabeak. Azken horiek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei edo erabilera pribatiboei dagozkien tasak arautuko dira horren gaineko ordenantza fiskalen arabera edo horiek arautzeko udal erabakien arabera.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua.

1) Espaloietan barna pasatzeko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da kontuan hartuta erabilitako pasabidearen zabaleraren metroak, gehieneko plaza kopurua eta karrikaren kategoria edo eremu fiskala, kasuan-kasukoa.

2) Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarritzat.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean ageri dira.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Lizentziak emanen dira haiek emateko onesten den arauari jarraikiz.

8. artikulua. Ibilgailuak espaloian barna pasatzeko, zintarria jaisteko lanak egitea beharrezkoa denean, ordaindu beharko dira behar den ordenantza fiskalean ezarritako tasak eta fidantzak, hots, honako honetan ezarritakoak: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko.

Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenek gordailuari eragiten ahal diote. Fidantza berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, frogatzen duena bete direla segurtasun eta trafiko arauak eta lizentziaren baldintzak eta behar bezala konpondu dela lurzorua.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, behar den zentsuan sartuko dira titularrak.

10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu IV. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoren, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek paratzea, mantentzea, behar izanez gero berriro paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera (Udalak onetsitako edo gauzatutako urbanizazio batengatik aldatu ez badira). Era berean, seinalatzeko diskoak kendu beharko dituzte. Bestela, aprobetxamenduak jarraitzen duela iritziko zaio, zintarria eta espaloia lehengoratu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Udalaren Ikuskatzailetzak eta Udaltzaingoak, baldin aprobetxamendu hori egiten duten egoitza edo lekurik ikusten badute, pasabide lizentziarik gabe, horren berri emanen diote Udalari.

18. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA
(ORDENANTZA FISKAL HORREK TASAK ARAUTZEN DITU IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO IBILGAILUAK GELDITZEKO LEKURAKO NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO)

2024ko tarifak

epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea:

A) Gau eta eguneko erabilera:

I.1. Turismoentzako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

BALIO EREMUAK

03HC-04HC
(euroak)

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

(euroak)

01HC-02HC-08AA

(euroak)

12II-13II-14OO-00DD

(euroak)

Ibilgailu 1 edo 2:

51,30

42,20

33,85

16,95

3 ibilgailutik 5 ibilgailura bitarte:

53,55

44,10

35,30

17,75

6 ibilgailutik 10 ibilgailura bitarte:

85,20

66,65

51,30

25,55

11 ibilgailutik 25 ibilgailura bitarte:

141,15

110,40

85,20

42,60

26 ibilgailutik 50 ibilgailura bitarte:

212,90

170,50

127,30

64,10

50 ibilgailutik gora:

255,20

206,80

151,75

76,95

I.2. Merkataritzako eta industriako ibilgailuentzako garaje pribatuak: I.1 epigrafeko turismoekin parekatuko dira, honela kalkulatuz: ibilgailu bat 10 plazako, edo, auto-omnibusen kasuan, horren zatiki bakoitzeko, eta gehieneko kargako 2 tona metriko bakoitzeko edo horren zatiki bakoitzeko, kamioientzat edo arraste-ibilgailuentzat edo nekazaritzakoentzat.

I.3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko.

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

(euroak)

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

(euroak)

01HC-02HC-08AA

(euroak)

12II-13II-14OO-00DD

(euroak)

85,20

66,65

51,30

25,55

I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

(euroak)

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

(euroak)

01HC-02HC-08AA

(euroak)

12II-13II-14OO-00DD

(euroak)

50 ibilgailu bitarte:

105,70

84,95

64,40

32,95

50 ibilgailutik gora:

127,40

99,65

75,60

38,95

b) Ordutegi mugatuko erabilera:

I.5. Lizentziak, ordutegien arabera, aparkatzeko debekua dutenak. Aurreko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago.

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba.

Metro lineal bakoitzeko edo haren zatiki bakoitzeko, urtean.

POLIGONO FISKALAK

03HC-04HC

(euroak)

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

()uros

01HC-02HC-08AA

(euroak)

12II-13II-14OO-00DD

(euroak)

119,50

99,95

78,00

39,60

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba.

II.1 epigrafeko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago:

Poligono fiskalak

03HC-04HC

(euroak)

05CC-06CC-07CC-09AA-10AA-11UU

(euroak)

01HC-02HC-08AA

(euroak)

12II-13II-14OO-00DD

(euroak)

59,80

50,00

39,05

19,80

Erreserba karrika bateko bi espaloietan baimendu bada, eta horietan aparkatzeko debeku txandakakoa bada, tarifa alde bakar bateko luze-zabalen gainean kalkulatuko da; zehatz-mehatz, luzeenaren gainean.

III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak.

1

Pasabideak seinalatzeko diskoak

23,05

2

Pasabideak seinalatzeko diskoak ordutegiaren plakarekin:

31,40

3

Lekuen erreserba seinalatzeko diskoa eta/edo ordutegiaren plaka osagarria: eta/edo euskarria:

Udalak egiazki ordaintzen duena.

4

Disko edo plaka hondatuak ordezkatzea

Udalak egiazki ordaintzen duena.

19. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TOKIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, hain zuzen ere lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitateak dira tokiko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola honako hauek:

a) Erabilera publikoko lurpea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak okupatzea honako hauen bidez: salgaiak, eraikuntzako materiala, hondakinak, hesiak, eskorak, euskarriak, aldamioak edo gisako instalazioak.

c) Honako hauek instalatzea: pisuetako burdinsareak, lukanak, arnasbideak, ateak, karga-ahoak edo gisako elementuak, herriko edozein bide publikotako lurzorua edo lurpea okupatzen dutenak, soto edo sotoarteei emateko argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera; halaber, argi-sare publikotik egindako hargunea.

d) Herriko edozein bide publikotako lurgaina okupatzea honako hauek jarriz: eraikuntza-elementu itxiak, terrazak, behatokiak, balkoiak, markesinak, eguzki-oihalak, haize-babesak edo gisakoak. Orobat, bide publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki-erakundeko bide publiko edo jabari publikoko bestelako lurretan edo haien lurgainean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, –argindarra, ura, gasa edo beste edozein isurkari eramateko–; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko asmoarekin, erabilera publikoko lurrak okupatzea, honako hauek jarriz: mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak.

g) Bide publikoan kioskoak jartzea.

h) Erabilera publikoko lurretan jartzea postuak, barrakak, saltokiak, ikuskizunak eta jolaskizunak, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portaleak, erakusleihoak eta beira-arasak.

j) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Iragarkiak jartzea, horretarako okupatuz toki-erakundeko jabari publikoko lurrak, edo iragarki horiek ikusgarri direnean herriko errepide edo bide publikoetatik.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak nahiz behin-behinekoak, tokiko bide publikoetan.

m) Azienda igarotzea tokiko bide publiko edo jabari publikoko lurretan barna.

n) Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak karrikatik erabiltzen dituenak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe ere hasten bada erabilera edo aprobetxamendua, sortuko dira zerga jasan beharra eta ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa ordaindu beharra. Ordaintzeak, baina, ez ditu legeztatuko eginiko erabilera edo aprobetxamenduak, eta agindu daiteke kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko, zigorrak ere ezarrita, kasua bada.

Ordenantza honen xede diren erabilerak edo aprobetxamenduak agintzen duenean tasa aldizka sortzea, tasa urtero sortuko da urtarrilaren 1ean, eta zergaldia urte naturala izanen da edo sasoiko epea, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasten edo bukatzen bada, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, mahai eta aulkien kasuan izan ezik.

Mahai eta aulkien kasuan, hainbanaketa eginen da lehenbizi sasoiko hilabeteei dagokien tarifa aplikatuz, eta gainerako hilabeteak, sasoikoen tarifekiko diferentzia kontuan hartuz.

Mahai eta aulkien lizentzia eskuratutako eskatzaileak uko egiten badio, ez da kontuan hartuko ondorio fiskaletarako hainbanaketari dagokionez.

Elkarteen Erregistroan inskribatuta dauden irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta gizarte- eta/edo hezkuntza-erakundeek lurzorua okupatzen badute, ez dute tasarik ordaindu beharko kontzeptu horrengatik, beren jarduerak direla-eta.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten erakundeak, baldin eta egiten badute tokiko jabari publikoko lurzoru, lurgain edo lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, edo hari onura ateratzen badiote.

Bide publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrez edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, lurgainean eta lurpean egindako erabileraren edo aprobetxamenduaren tasak arautuko dira dagokien ordenantza fiskalaren arabera edo aplikagarri diren udal erabakien arabera.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren arabera eta okupatutako bide publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean zehazten dira.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna behartuta egonen da, dagokion tasaz gain, berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori finkatuko da ukitu daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera, aurretik Udalak txosten teknikoa eginda, hura zenbakietara ekartzeko.

Bide publikoa edukiontziekin okupatzen bada, gordailua eginen da jarraikiz bide publikoan edukiontziak paratzearen gaineko ordenantzan ezarritako zenbatekoei.

Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenek gordailuari eragiten ahal diote. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non islatuko baita hertsiki bete direla indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak, eta behar bezala konpondu dela zoladura.

9. artikulua. Erabilera dela-eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak, suntsitutako gauzek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbeste emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki, konponezintzat hartuko dira kalteak baldin interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan egin badira edo 20 urte baino gehiagoko zuhaitzak hondatzen badira.

Fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte lehenik eta behin.

10. artikulua.

1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute, baldin ohikoak eta etengabeak badira. Tasa urtean behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2) Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero, txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3) Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion bulegoan eginen da. Tasa ordainduko da lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehen, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, tasa ordain daiteke mugaeguneratutako hiruhilekoka. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa, baldin eta erabilerari edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori hasi baino hilabete lehenago gutxienez.

4) "Mahaiak eta aulkiak" izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utz dezake edo aldi baterako ken dezake baldin arrazoi bidezko, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzeko beharra izanen da.

Lizentzia eskuratu ondotik eskatzaileak uko egiten badio, horrek ordaindu beharko du zenbat denboratarako eskatu duen huraxe.

"Mahai eta aulkien" tasa likidatuko da kontuan hartuta aurreko urteko errolda, salbu herriko festen aldiko "mahaiak eta aulkiak", azken horiek ez baitira automatikoki berritzen.

"Mahai eta aulkien" okupazioak salbuetsita egonen dira herriko festetan, El Aguazón, El Empuje eta El Cierzo peñen kafe-kontzertuetan, betiere kontzertu horietarako ezartzen badira eta egunero biltzen, kontzertuak bukatutakoan.

5) Aldamioekin, plataformekin, edukiontziekin eta abar egindako okupazioen kasuan, tasa behin-behinekoz likidatuko da okupazio aldiaren aurreikuspenaren arabera, eta behin betikoz, hura amaitzen denean. Okupazioari uko egin edo hura etetearen ondoriozko aldaketak kontuan hartuko dira baldin soilik ezarritako epearen barnean egiten badira, eta ez dute atzeraeragineko ondoriorik izanen. Beraz, ez dira kontuan hartuko horiei buruz epez kanpo egiten diren komunikazioak.

19. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK TASAK ARAUTZEN DITU ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TOKIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN)

2024ko tarifak

I. epigrafea.

1.–Erregai biltontziak eta monolitoak: 207,35 euro urtean.

2.–Mahaiak eta aulkiak:

–Urte osoa: aprobetxamenduko denbora edozein izanik ere (herriko festak barne).

  • Nafarroako plaza: 39,25 euro/m².
  • Gainerako karrika eta plazak: 31,40 euro/m².

–Denboraldia: martxoaren 15etik urriaren 31 arte (herriko bestak barne):

  • Nafarroako plaza: 35,70 euro/m².
  • Gainerako karrika eta plazak: 28,55 euro/m².

–Herriko festetan bakarrik paratzen direnean:

  • Nafarroako plaza: 16,30 euro/m².
  • Gainerako karrika eta plazak: 13,05 euro/m².

3.–Salmenta automatikorako aparatuak, josteta makinak, haur jolasak eta antzekoak: 57,55 euro urtean.

4.–Kioskoak, "karrikoak" eta gaztainen saltokiak: 35,00 euro hilean.

5.–Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak karrikatik erabiltzen dituenak: 57,55 euro urtean.

6.–Txurro dendak: 1,65 euro/m²/eguna, eta gutienez ere 11,70 euro/eguna.

7.–Tiro egiteko postuak eta/edo gisakoak: 1,65 euro/m² eguneko, eta gutxienez ere 8,75 euro eguneko.

8.–Zaldiko-maldikoak eta/edo gisakoak 1,65 euro/m² eguneko, eta gutxienez ere 13,05 euro eguneko.

9.–Aldamioak, aldamio goratuak, plataforma mugigarriak, edukiontziak, siloak, hesiak, materialen pilaketak eta beste:

–Lehen 30 m²-ak: 0,60 euro/m² eguneko.

–30 eta 100 m² bitarte: 0,30 euro/m² eguneko.

–100 m²-tik goiti: 0,15 euro/m² eguneko.

–Gutxieneko tarifa: 31,00 euro.

10.–Garabiak: 10,35 euro eguneko.

11.–a)

–Txosnak, ikuskizun edo jostagarrietarako muntadurak, jatekoak saltzeko etxolak etab., bestak, feriak edo bestelako gertakariak direla kausa:

  • 15,30 euro eguneko edo zatikia / lehen 2 m² edo zatikia.
  • 10,55 euro eguneko edo zatikia /hortik goitiko m² edo zatikia.

11.–b)

–Herriko zaindariaren bestak: La Moderna plaza osorik alokatzea (katastroko erref.: 35/716/1/1: 2.163,54 m²): 4.000,00 euro.

–Feriak: La Moderna plaza osorik alokatzea (katastroko erref.: 35/716/1/1: 2.163,54 m²): 2.000,00 euro.

11.–c)

–Zirkuak (feria barrutia): 0,00 euro.

–Autotxokeak (La Moderna plaza): 17,00 euro eguneko.

–Zaldiko-maldikoa (Nafarroako plaza): 11,00 euro eguneko.

–Kontraprestazio gisa sarrera prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan: 0 euro eguneko edo zatikia / hortik goitiko m² edo zatikia.

12.–a) Saltokiak, otsaileko eta urriko ferietan eta abuztuko bestetan (6 m²): 57,55 euro eguneko.

12.–b) Tasa, elektrizitatearen harguneagatik, a): 30,70 euro/feria/saltokia.

12.–c) Artisauak (produktuak berek egiten dituztenak): 15,35 euro eguneko.

12.–d) Nekazaritzako elikagaien artisauak (elikagaiak berek landatu eta/edo ekoizten dituztenak): 30,70 euro eguneko.

12.–e) Feria bereziak (ekologikoak, tematikoak...) eta ekitaldi bereziak otsaileko eta urriko ferietan eta bestetan: udal erabakia aldez aurretik.

12.–f) Tasa, elektrizitatearen harguneagatik, c), d) eta e): 0 euro.

13.–a) Zezen plaza alokatzea: 360,45 euro/ekitaldia.

13.–b) Feria barrutia alokatzea: 180,00 euro/ekitaldia.

13.–c) Ordain gisa sarrera prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan: 0,00 euro/ekitaldia.

(Bi kasuetan ere, aurkeztu beharko da ekitaldirako gizarte erantzukizuneko asegurua behinik behin, bai eta Udalak eskatzen duen dokumentazio oro ere)

14.–a) Piezometroak eta gisako prospekzioak: 62,05 euro.

14.–b) Erakunde ofizialek babestu dituztenean eta xedea ingurumenaren defentsa dutenean: 0,00 euro.

15.–Autobusetarako markesinak eta beste udal elementu batzuk erabiltzea publizitatea egiteko:

–Iragarkiak iraunkorki edo aldi baterako ezartzea edozein euskarritan: 0,50 euro/m²/eguna.

16.–Kanalizazio publikoak okupatzea: 2,00 euro/metro lineala.

II. epigrafea.

–Fidantzak: Honako fidantza hauek ezartzen dira oro har, kalteak ordaintzeko, halakorik gertatzen bada ere:

  • Zirkoak paratzea: 450,00 euro.
  • Zezen plaza erabiltzea: 450,00 euro.
  • Ferietako barrutia erabiltzea: 450,00 euro.
  • Feria barrutiko ostatua erabiltzea: 450,00 euro.

20. ORDENANTZA FISKALA, TASA ARAUTZEN DUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOAN APROBETXAMENDU BEREZIA EGIN DEZATEN INTERESEKO HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, zehazki haren lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea dira toki-erakundeko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola hariak, hodiak eta galeriak, eramaten dituztenak argindarra, ura, gasa edo beste edozein fluido, edo eramaten dituztenak telefonia finkoa, telefonia mugikorra eta komunikazio elektronikoko beste zerbitzu batzuk; lineetarako zutoinak; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, antenak, salmenta automatikorako makinak eta gisakoak, baldin zerbitzuarekin zerikusia badute. Ordenantza honetan arautzen den tasaren ordainketak berarekin dakar beste tasa tasa batzuk espresuki baztertzea, baldin badira hornidurako zerbitzu publikoak emateko Udalaren eremu publikoetako lurzoruan, zorupean edo hegalkinean egiten diren aprobetxamendu berezien ondoriozkoak, beste ordenantza batzuetan arautzen direnak.

Nolanahi ere, tasa hau bateragarria izanen da toki-erakundeen eskumeneko zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeen tasekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta aprobetxamendua urte hartan hasten edo bukatzen bada, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Subjektu pasiboak

4. artikulua.

1) Enpresek, zergadun gisa, tasa ordaindu behar dute, baldin eta jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiten badute, ustiatu beharrez uraz, gasaz, argindarraz, telekomunikazioaz (telefonia finko eta mugigarria) hornitzeko zerbitzuak edo gisako beste edozein zerbitzu, hura interes orokorrekoa denean edo herritar guztiei edo frankori eragiten dienean.

2) Bereziki subjektu pasiboak dira komunikazio sareak ustiatzen dituzten enpresa, entitate edo administrazio publikoak, baldin eta horretarako erabiltzen badituzte zuntz optikoko sistemak, kable bidezko telebista edo toki-erakundearen jabari publikoan pasatzen diren edo paraturik dauden sareak edo muntadurak behar dituen beste edozein teknika.

3) Telefonia mugikorreko operadoreek ez dute tasa ordaindu beharko, baldin zerbitzua emateko erabiltzen diren sareen titularrak ez badira, nahiz eta izan sare horiek erabiltzeko, sarbidea izateko edo haien artean lotzeko eskubideen titularrak. Gainerako hornidura zerbitzuetan, subjektu pasiboak izanen dira bai erabiltzen diren sareen edo azpiegituren titularrak, bai sare horiek erabiltzeko, sarbidea izateko edo haien artean lotzeko eskubideen titularrak.

4) Aurreko ataletan sartu gabeko sare fisikoen titularrak diren enpresak loturik egonen dira jabari publikoko lurzoru, zoru eta hegalkina erabiltzeko behar diren ordenantza fiskaletan arautzen diren tasei.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua.

1) Kuota kalkulatzeko tasa zer oinarriren gainean aplikatuko den zehazteko, kontuan hartuko dira subjektu pasiboek udal-mugartean urtero lortzen duten fakturazioaren diru-sarrera gordinak.

Zerga-oinarria zehazteko irizpideak ez zaizkie aplikatuko telefonia mugikorreko operadoreei.

2) Fakturazioak emandako diru-sarrera gordinak dira entitate bakoitzari egotz dakizkionak, betiere kasuan kasuko entitateak horiek lortu baditu Udal honen mugartean ohiko jarduera egitean egindako zerbitzuen truke. Soilik salbuetsiko dira aparteko egintzek edo jarduerek eragindako diru-sarrerak.

3) Aprobetxamendu bereziaz baliatzeko, subjektu pasiboak besteren sareak erabili baditu, tasaren zerga-oinarria izanen da udal-mugartean urtero lortutako diru-sarrera gordinen zenbatekoa, kenduta sarearen titularrari bere sarera sartzeagatik edo interkonexioagatik ordaindu beharreko zenbatekoak. Sare horien titulartasuna duten enpresek kontzeptu horregatik eskuratzen dituzten zenbatekoak sartu beharko dituzte beren diru-sarrera gordinetan.

4) Horren ondorioetarako, diru-sarrera gordinen artean ez dira sartuko egindako zerbitzuak kargatzen dituzten zeharkako zergak, ez eta hirugarrenen kontura kobratutako partida edo zenbatekoak ere, baldin ez badira tasa hau aplikatzen zaion subjektu pasiboaren diru-sarrera berekiak. Orobat, ez dira fakturazioaren diru-sarrera gordinen artean sartuko hornidura zerbitzuek ekarritako zenbatekoak, baldin eta zerbitzu horiek erabiltzen badira Ekonomia Ministerioaren energia elektrikoa sortzeko instalazioen erregistro administratiboaren 1. eta 2. ataletan inskribatutako instalazioetan, beharrezko lehengai gisa, araubide berezi honen bidezko zergapetzea izan dezakeen energia sortzeko.

5) Ez dira jotzen fakturazioak eragindako diru-sarrera gordintzat honako hauek:

a) Enpresek jasotako dirulaguntzak, ustiapenekoak zein kapitalekoak.

b) Kalte eta galerengatik galdatutako kalte-ordainak, non ez diren konpentsazioa edo kontraprestazioa kobratu gabeko kopuruengatik, horiek sartu behar baitira 3. atalean zehaztutako diru-sarreren artean.

c) Finantza bidezko diru-sarrerak, hala nola interesak, dibidenduak eta gisakoak.

d) Enpresek beren ibilgeturako egiten dituzten lanak.

e) Enpresen ondarearen parte diren ondasunak eta eskubideak besterentzetik datozen kopuruak.

6. artikulua. Tasaren zenbatekoa kalkulatzeko, %1,5 aplikatuko zaio aurreko artikuluan adierazitako zerga-oinarriari.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek, erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar badute, lehenago horren berri eman beharko dute, eta izan behar dute kasuan kasuko zerbitzua egiteko gaitzen duen tituluaren jabe.

Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

8. artikulua. Erabilpen pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, beharturik dago ordaintzera aipatutako horiek berreraikitzeko edo konpontzeko gastuen kostu osoa, bai eta aurretik zenbateko hori gordailu uztera ere.

Gordailu hori finkatuko da ukitu daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera, aurretik udal teknikariak txostena eginda, hura zenbakietara ekartzeko.

Enpresek aprobetxamenduak egiten badituzte nola edo halako jarraikortasunez eta aldizkakotasunez, hiriko toki ezberdinetan bada ere, horren ondoriozko kudeaketa administratiboa errazteko, itundu daiteke gordailu oso bat ezartzea, eta hura berrikusten ahal da itunean ezartzen diren aldietan. Gordailuaren zenbatekoa aterako da aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustez egin litezkeen kalteen arabera, eta eskudirutan ordaintzen ahalko da, edo kreditu entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal nahiz fidantza solidario bidez.

Indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenek gordailuari eragiten ahal diote. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non islatuko baita hertsiki bete direla indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak, eta behar bezala konpondu dela zoladura.

9. artikulua.

1) Horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek, tasa ordaintzera beharturik badaude, hiruhileko guztietan aurkeztu beharko dute udalerrian erdietsi dituzten diru-sarrera gordinen aitorpena. Diru-sarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

2) Ordaintzera beharturik dauden enpresek aitorpena aurkeztearekin batera, aitorpenaren hiruhilekoaren ondoko hilabetean, behar den tasaren autolikidazioa egin beharko dute, baita ordainketa egin ere Udal Diruzaintzan; hori entitate laguntzailearen bidez eginen da, edo bestela, baldin Tafallako Udala atxikirik badago tasa kudeatzeko hitzarmenei, haietan ezartzen diren moduan eta epeetan.

3) Enpresa horiekiko hitzarmenen bidez, aurkezteko epe laburragoak ezartzen ahalko dira, baita ordaintzeko bestelako bideak ere, Udalari egindako zerbitzu edo hornidurengatik eskatzen ahal diren zorren ordain.

4) Tafallako Udala atxikitzen ahalko zaie Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak tasa honen subjektu pasibo diren enpresekin egiten dituen hitzarmenei, haien xedea izanik tasaren kudeaketa eta diru-bilketa.

10. artikulua. Aitorpen-likidazioa aurkezteko edo diru-sarrera epearen barnean egiteko betebeharrak ez betetzeak berekin ekarriko du epez kanpo aurkezteagatiko errekarguak edo premiamendu bidezkoak eskatu beharra, baita ikuskatzailetza prozedura abiatzea eta horren ondoriozko zehapena paratzea ere, hala behar badu; hori guztia, jarraikiz Tributuei buruzko Foru Legeari eta Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantzari.

22. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PRIBATIBOAK, APROBETXAMENDU BEREZIAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO HONAKO HAUEKIN LOTURIK: MERKATUKO PLAZA, KALEZ KALEKO SALMENTA ETA FERIA BARRUTIA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, zehazki haren lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da honako erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezi hauek egitea eremu publikoan eta herri-lurretan:

a) Merkatuko plazan saltokiak okupatzea.

b) Merkatuko plazako hozkailu publikoak erabiltzea.

c) Merkatuko plazan eta erabilera publikoko lurretan lekuak okupatzea kalez kaleko salmenta egiteko.

d) Feria eta erakusketarako barrutian lurrak okupatzea, eta instalazioak eta zaintza zerbitzua erabiltzea.

3. artikulua. Honelakoetan ez da prezio publiko hau ordaindu beharko:

a) Otsailean eta urrian egiten diren abere ferietan aziendak ekartzen dituzten abeltzainek lurrak okupatzeagatik.

b) Feria edo erakusketa batzuek gizarte, kultura edo hezkuntza aldetik dituzten ezaugarriengatik, Udalak, komenigarri juzgatzen badu, hobaria ematen ahal die dagozkien tasetan, osorik edo partez. Hobari hori okupazio lizentziarekin batera emanen da.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

4. artikulua. Prezio publiko hauek ordaintzeko betebeharra sortzen da Udalak behar den lizentzia ematen duenean, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.

5. artikulua. Udal lizentziarik izan gabe aprobetxamendua hasten bada, arau honetan ezarritako prezio publikoak pagatzeak ez ditu legeztatuko izandako aprobetxamenduak, eta agindu daiteke instalazioak kentzeko, kalte-ordainik eman gabe.

Ordaintzera behartuak

6. artikulua. Ondoko hauek daude beharturik arau honetan ezarritako prezio publikoak ordaintzera:

a) Udal lizentzien edo emakiden titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak jasotzen dituztenak.

c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe ere Udalean baja aurkezten ez dutenak.

Karga oinarria

7. artikulua. Tarifak aplikatzeko karga-oinarriak hauen araberakoak izanen dira:

a) Merkatuko plazan saltokiak okupatzen badira: diru-kopuru finko bat, saltokiaren arabera.

b) Merkatuko plazako hotz zerbitzuak erabiltzen badira: zenbat kilo sartzen den, eta zenbat egunetan, hainbeste.

c) Kaleko salmentaren tasak: diru-kopuru finko bat, zenbat metro karratu okupatzen diren, hainbeste.

d) Feria eta erakusketarako barrutian lurrak okupatzeko, eta instalazioak eta zaintza zerbitzua erabiltzeko tasak: diru-kopuru finko bat, zenbat metro karratu okupatzen diren, hainbeste.

e) Gisako xedeetarako lurrak besela okupatzen badira: zenbateko finkoa.

Tarifak

8. artikulua. Tarifak Udalbatzak onetsiko ditu urteoro.

Kudeaketa arauak

9. artikulua. Saltokien okupazioa arautuko da Merkatuko plaza horien gaineko erregelamenduan xedatutakoaren arabera, baita hotz instalazioen erabilpena ere.

10. artikulua. Kaleko salmenta eginen da Merkatuko plazako beheetan eta/edo Udalak erabakitzen duen tokietan, erakunde eskudunak erabakitzen duen ostiral guztietan, salbu toki horiek aldatzea erabakitzen bada.

11. artikulua. Merkatuko plazako tokiak okupatu nahi badira kaleko salmenta egiteko, horiek adjudikatzeko beharrezkoa izanen da interesdunek aldez aurretik eskatzea.

12. artikulua. Udalbatzak aldi bakoitzean zehazten dituen tokietan salmenta egiteko, interesdunek idatziz eskatu beharko diote Udaltzaingoari.

Hiruhileko, seihileko edo urteko postu finkoak dituztenei espazioa erreserbatuko zaie ondoko aldietarako, Tafallako Udalarekin zorrik ez badute; zorrik izanez gero, ez zaie erreserbatuko.

13. artikulua. Kaleko salmenta egiteko, horretan aritzen diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek Udalaren lizentzia edo patentea beharko dute.

14. artikulua. Tafallako udal-mugartean, herriko industrialariek eta dendariek ez dute behar kalean aritzeko lizentziarik edo patenterik, baldin erroldan edo Lizentzia Fiskalaren erregistroan altan agertzen badira gisako jarduera batengatik.

15. artikulua. Nekazariek edo artisauek ere ez dute beharko kalean aritzeko lizentziarik edo patenterik, baldin beren uztako produktuak edo berek egindakoak jartzen badituzte salgai, ukatu gabe zerga aldetik bete behar dituzten gainerako eginbeharrak.

16. artikulua. Denda-ibilgailuen bitartez, toki-erakundeko edozein egunetan eta lekutan egin daiteke kaleko salmenta, aitzinetik baimena izanda.

17. artikulua. Feria barrutietan lurrak okupatu ahal izateko, eskabidea egin beharko zaio Udalari, eta horrek, organo eskudunaren bidez, esleipena eginen du eskabide ordenari jarraikiz, eta feria bakoitzarentzat aurreikusten den banaketaren barnean.

Hala ere, beranduegi aurkezteagatik Udalak, Osoko Bilkurak edo Tokiko Gobernu Batzarrak ebatz ez ditzakeenak alkateak ebatziko ditu, edo bestela idazkariak, edo bestela udaltzainburuak.

Diru-bilketa

18. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusitako prezioen diru-bilketa honela eginen da:

a) Hilero ordainaraziko dira postu finkoen okupazioen prezioak eta hotz instalazioen erabileren prezioak, eta "jakinarazpen gabekotzat" joko dira. Haien ordainketaren iragarpena bando bidez eginen da, iragarki-taulan jarriko da, eta, hortik aitzina, 30 egun balioduneko epea izanen da ordaintzeko.

Hala ere, zergadunek tasen ordainketa banku edo aurrezki entitateren batean helbideratzeko erabakia hartzen ahal dute, horrela nahi izanez gero.

b) Merkatuan kaleko salmentan aritzeko prezioak berehalakoan pagatuko dira, transferentzia eginez Udalak horretarako jartzen dituen kontuetara, edo eskudirutan, Udalaren gordailuan.

c) Kaleko salmenta egiten bada Merkatutik kanpora, prezioak berehalakoan pagatuko dira, transferentzia eginez Udalak horretarako jartzen dituen kontuetara, edo eskudirutan, Udalaren gordailuan.

Udaltzainek kontrolatuko ditu postuak eta horien metroak.

d) Feria barrutietan eta erakusketetan lurzorua okupatzeagatik eta beste eskubideengatik, Udal Diruzaintzak kobratuko ditu prezioak, eta berehalakoan pagatuko dira, transferentzia eginez Udalak horretarako jartzen dituen kontuetara, edo eskudirutan, Udalaren gordailuan.

19. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan aplikatuko dira Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea.

22. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA
(ORDENANTZA FISKAL HORREK TASAK ARAUTZEN DITU ERABILERA PRIBATIBOAK, APROBETXAMENDU BEREZIAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO HONAKO HAUEKIN LOTURIK: MERKATUKO PLAZA, KALEZ KALEKO SALMENTA ETA FERIA BARRUTIA)

2024ko tarifak

–Merkatua.

1.–Saltoki finkoen okupazioa:

Euroak hilean

1etik 7ra

13,50

8tik 9ra

49,55

10etik 13ra

19,15

14a

13,55

15a

17,95

16tik 19ra

13,55

20tik 22ra

22,50

23tik 24ra

13,55

25, 26, 29, 31, 33, 34, 35, 36, 38, 39, 40, 42, 43, 44 eta 50a

74,35

45, 46, 47, 48 eta 49a

53,05

27a

53,05

28a

85,65

30a

92,35

32a

92,35

37a

94,40

41a

93,05

2.–Hotz ganberaren erabilpena:

euro / hilabetea / 10 kilogramo edo horren zatikia

Haragia

1,85

Barazki eta frutak

2,05

–Salmenta ibiltaria:

Merkatuko plazako, plazetako eta eremu publikoetako saltokiak, salbu eta otsaileko eta urriko feriak, herriko bestak eta bestelako feria bereziak:

euro / eguna / m edo zatikia

Urteko abonamendua

3,85

Seihilekoko abonamendua

4,50

Hiruhilekoko abonamendua

5,00

Egunekoa

5,40

Piperrak erre eta saltzeko tokiak:

161,85 euro hilabete naturaleko

Salmenta kamioi, furgoi eta abarretan:

40,85 euro/eguna

Txurro dendak

135,00 euro hiruhilekoan

–Feria barrutia:

Nekazaritzako makineria eta bestelako erakusketak

Hitzarmenaren arabera

Nekazaritzako makineria eta bestelako erakusketak, hitzarmenik ez denean:

–Okupazio eta zaintzako tasa, gutxienez ere

4,40 euro/m²/feria

–Feria barrutitik kanpo lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik, tasak %20 murriztuko dira.

31,45 euro/feria

23. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, zehazki haren lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hona hemen zerga-egitatea:

a) Txartela ematea, frogatzen duena aparkatze mugatuko eremuetako bizilaguna edo merkataria dela (Merkatuko plazakoa, betiere industriarako ibilgailuak erabiltzen badira). Txartel horrek ahalbidetzen du eskaerako ibilgailua aparkatzea, dagokion sektorean, urtebetez, eta ordu mugarik gabe, betiere txartela ikusgai ezartzen bada ibilgailuaren haizetakoaren atzeko aldean.

b) Trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea ordenantza honek arautzen dituen aparkatze mugatuko eremuetan eta orduetan.

Ordaindu beharra

3. artikulua.

a) Zerga ordaindu beharra sortzen da 2.a) artikuluan aurreikusitako zerga-egitatearen kasuan, aipatutako txartela eskuratzeko eskabidea aurkezten denean. Hura izapidetzeko ezinbestekoa izanen da behar den tasa aitzinetik ordaintzea.

b) Zerga ordaindu beharra sortzen da, 2.b) artikuluan aurreikusitako zerga-egitatearen kasuan, aparkatze mugatuaren erabilera pribatiboa hasten denean.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Tasa honako hauek ordaindu behar dute:

a) Ibilgailuaren titularra den pertsona fisikoa, baldin eta helbidea badu aparkatzeko mugatu eta murriztutako eremuetan, bizilagun dela ziurtatzen duen txartela eskuratzearen truke.

b) Ezarritako eremuetan aparkatzen duten gidariak, aparkatze mugatuak irauten duen denboraren arabera, arauturiko ordutegia bitartean, eta horretarako gaitzen duen tiketa hartu ondoan.

23. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK TASAK ARAUTZEN DITU TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN)

2024ko tarifak

1. epigrafea.–Bizilagun edo merkatari (merkatua) izaera ziurtatzen duten txartelak eta alde zaharreko oinezkoen eremurako urrutiko kontrola.

euroak

1.

Urte naturaleko eperako ematen den txartel bakoitzeko

46,00

2.

Txartela galtzeagatik, ibilgailua aldatzeagatik, sektorez aldatzeagatik eta abarrengatik, lehenengoaz gain ematen den txartel bakoitzeko, aurreko tarifaren %20 ordainaraziko da.

3.

Ibilgailu industriala duten merkatuko merkatariendako txartel bakoitzeko, urte naturaleko eperako.

551,70

II. epigrafea.–Eremu urdinetan aparkatzea.

1.

20 minutu bitarte

0,30 euro

2.

20 minututik aitzina, 5 minutuko zatiki bakoitzeko, gehienez ere 120 minutu bitarte, eremu guztietan

0,05 euro/5 minutu

III. epigrafea.–Trafikoari buruzko ordenantzaren 55. artikuluan ezarritako zehapenen berehalako ordainketagatik

1.

Ordaindu ondoko tarifa (salaketak deuseztatzeko):

1.1

Ordaindu ondoko tarifa, tiketean adierazitako denbora baino gehiagorako, erregelamenduzko denboran

4,30 euro

1.2

Ordaindu ondoko tarifa, ordaindutakoaren denboraren bikoitza baino gehiagorako

10,00 euro

1.3

Ordaindu ondoko tarifa, tiketik gabe edo indarrean dagoen egoiliar txartelik gabe

10,00 euro

24. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ZAINTZA BEREZIA EGITEAGATIK ETA BIDEETAN SEINALEAK PARATZEAGATIK ETA UDALTZAINGOAK EGITEN DITUEN BESTE ZERBITZU BATZUENGATIK

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legeari, zehazki haren lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenaren arabera.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hona hemen zerga-egitatea.

a) Ibilgailu handiak hirian barna gidatu, zaindu eta laguntzeko zerbitzua. Horri dagokionez, Ibilgailuei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14. artikuluan aipatzen duen baimen berezia behar duten garraioak hartzen dira garraio astuntzat, haien masak, tamainak edo zoladuran egiten duten presioa erregelamenduzkoak gainditzeagatik.

b) Hiriko trafikoa erregulatu eta kontrolatzeko jarduera bereziak, ibilgailuen zirkulazioa errazte aldera, baldin jarduera horiek Udaltzaingoak trafikoa seinalatu eta antolatzeko egin ohi dituenak ez badira.

c) Eremu publikoan jarduera pribatuak egitearen ondorioz hiri trafikoari eta bide segurtasunari eragiten zaiolarik, zaintza egitea, seinaleak paratzea, espazioak zedarritzea eta kontrola, jarduerari dagokion udal baimenak horretarako errekerimendua egiten duenean.

Ez da halako tasarik ordaindu behar gisa horretako zerbitzuak egin behar direnean izaera erlijioso, artistiko edo herrikoia duten agerraldien ondorioz, ikuskizun kutsua izanik ere, horretara datorren jendearendako dohainik egiten direlarik edo Udaleko organo eskudunak horrela erabakitzen duelarik.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra tasaren xedea den zaintza berezirako baimena ematen den unean bertan sortzen da.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa hau ordaintzeko betebehar solidarioa dute garraioa egiten duen ibilgailuaren jabe diren pertsona natural edo juridikoek, edo zerbitzu hori eman dadin eskatzen dutenek.

5. artikulua. Zaintza bereziko zerbitzuarengatik edo espazioak erreserbatzeagatik ordaindu beharreko tasak zerbitzua egiten emandako denbora eta erabilitako baliabideen arabera ezarriko dira, ordenantza honetako eranskinean agertzen diren tarifei jarraituz.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu beharko dira Udalaren Bulego Bakarrean, horretarako propio dagoen kutxan.

Ordenantzaren 2.c)artikuluaren kasuan, zerbitzu egin aurretik egin beharko dira.

24. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK TASAK ARAUTZEN DITU ZAINTZA BEREZIA EGITEAGATIK ETA BIDEETAN SEINALEAK PARATZEAGATIK ETA UDALTZAINGOAK EGITEN DITUEN BESTE ZERBITZU BATZUENGATIK)

2024ko tarifak

I. epigrafea.–Trafikoa arautzeko jarduera bereziak: prezioa/ordua edo zatikia.

–Parte hartzen duen udaltzain bakoitzeko: 31,90 euro.

–Erabiltzen den patruilatzeko auto bakoitzeko: 4,70 euro.

–Erabiltzen den motor bakoitzeko: 3,70 euro.

II. epigrafea.

–Garraio handiak zaintzeko zerbitzuagatik: 162,80 euro.

III. epigrafea.

Seinaleak muntatzeko eta desmuntatzeko lanak, eta aparkalekuak erreserbatzea (horri dagokionez, eta aparkalekuak pinturaz mugaturik ez badaude kalkulatuko da 2,5 metro ibilgailu bakoitzeko, ilarako aparkatze eremuetan, eta 1,80 metro ibilgailu bakoitzeko, bateriako aparkatze eremuetan).

–Tarifa, aparkaleku erreserbatuko espazioagatik 2,10 euro/tokia, eta gutxienez ere 35,00 euro.

25. ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA TAFALLA KULTURGUNEKO IKUSKIZUN ETA EMANALDIETARA IKUSLE GISA JOATEKO

Oinarria

1. artikulua. Udalak ordainarazpen hau ezarri du, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta jarraikiz, orobat, lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari, Tafalla Kulturguneko ikuskizun edo jardueretara joateko. Kulturgunea ordenantza fiskal honen bidez arautuko da.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Tasa honen zerga-egitatea da kultura eta entretenimendu zerbitzuak ematea Tafalla Kulturgunean.

Sortzapena

3. artikulua. Tasa ordaindu beharra zerbitzua edo jarduera egiten hastean sortuko da, edo hura eskatzen den unean.

Ordaintzetik salbuetsitako ekitaldiak

4. artikulua. Ez da aitortuko lege mailako arauetan berariaz ezartzen ez den salbuespenik edo onura fiskalik.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Subjektu pasibo zergadun dira pertsona fisikoak edo juridikoak, eta Tributuei buruzko Lege Orokorraren 35. eta 36. artikuluetan aipatzen diren gainerako entitateak, ordenantza honetan arautzen diren eta Udalak ematen dituen zerbitzuen eskatzaile edo onuradun direnak.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Tasa ordaintzeko betebeharra sortzen da ikuskizunera joateko sarrera eskuratzen den unean.

7. artikulua. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte ikuskizunetako sarrerak, barrutien barnean dauden bitartean, eta haiek erakutsi beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.

8. artikulua. Arau-hauste soila da instalazioen arduradunek sarrerak eskatu eta horri uko egitea.

9. artikulua. Arau-haustetzat joko da ikuskizuna egiten den aretoan sartzea, dagokion sarrerarik gabe.

Tarifak

10. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

25. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFEN ERANSKINA (ORDENANTZA FISKAL HORREK TASAK ARAUTZEN DITUE TAFALLA KULTURGUNEKO IKUSKIZUN ETA EMANALDIETARA IKUSLE GISA JOATEKO)

2024ko tarifak

I.–"Platea" programaren barneko ikuskizunen prezioak.

JARDUKETA MOTA

GUTXIENEKO PREZIOA

Haur eta gazteentzako arte eszenikoak:

6,00 euro

Zirkua:

9,00 euro

Dantza

10,00 euro

Antzerkia:

12,00 euro

II.–"Platea" programaren barnean ez dauden "kaxet" modalitateko ikuskizunen prezioak.

KAXETAK

PREZIOAK

(euro/sarrera)

Zenbateko honetatik

Honaino

0,01 euro

2.000,00 euro

6,00

2.000,01 euro

4.500,00 euro

8,00

4.500,01 euro

7.000,00 euro

10,00

7.000,01 euro

-

12,00

III.–"Platea" programaren barnean ez dauden haurrentzako ikuskizunen prezioak.

Ikuskizuna: 3,00 euro.

IV.–"Platea" programaren barnean ez dauden "Leihatila" modalitateko ikuskizunen prezioak.

Alkatetzaren edo, behar denean, zinegotzi ordezkariaren ebazpenaren bidez zehaztuko dira, ikuskizunaren programarekin batera.

Iragarkiaren kodea: L2316784