268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udaleko bulegoen lan egutegia eta egun baliogabeak 2024. urtean

Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak, 2023ko azaroaren 27an, honako ebazpen hau eman du:

Bat etorrita abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin –zeinak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, aldatzen baitu eta Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio-esparruaren menpeko Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako lanorduen urteko kopurua ezartzen baitu– eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 5ean emandako 250/2023 Ebazpenarekin, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordainduko diren eta errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen baita, honako hau,

EBATZI DUT:

1.–Lan-egutegian honako jaiegun hauek onestea, Iruñeko Udalaren bulegoetarako, 2024an:

–Urtarrilak 1: Urteberri eguna

–Martxoak 28: Ostegun Santua

–Martxoak 29: Ostiral Santua

–Apirilak 1: Pazko Astelehena

–Maiatzak 1: Langileen eguna

–Uztailak 8, 9, 10, 11 eta 12: Sanferminak

–Uztailak 25: Done Jakue Apostolua

–Abuztuak 15: Andre Mariaren Jasokundea

–Azaroak 1: Santu Guztien eguna

–Azaroak 29: San Saturnino eguna

–Abenduak 3: San Frantzisko Xabierkoa

–Abenduak 6: Konstituzioaren eguna

–Abenduak 25: Jaunaren jaiotza

Halaber, 2024an ezarritako epeak zenbatze aldera, baliogabetzat jotzen dira hala urteko larunbat eta igande guztiak nola udal-bulegoetarako aitortutako jaiegunak.

2.–Iruñeko Udaleko bulegoetako eguneko lanaldia 7 ordu eta 18 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 218 lanegunez, eta zerbitzu-beharren arabera, urteko lanorduen kopuru osoa bete beharko da, guztira 1.592 ordu, 08:00etatik 15:00etara izaera orokorrez eta derrigorrean, eta gainerako 18 minutuak langileak aukeratzen duen moduan eta malgutasunez, 07:42tik 08:00etara eta 15:00etatik 15:18ra.

3.–Jendaurreko ordutegia eta Erregistro Orokorra irekitzekoa 08:30etik 14:30era ezartzen da.

4.–Gainerako udal-zerbitzuek beren lan-egutegia prestatuko dute, kontuan harturik uztailaren 6tik 14ra bitarte, biak barne, jaieguntzat hartuko direla ohiko lanaldi osoa edo ohikotik gorakoa egin behar duten langileen kasuan. Lorategien zerbitzuan, oro har, 07:42tik 15:00etara bitarte beteko dute 7 ordu eta 18 minutuko lanaldia, salbu eta Alorreko zuzendaritzarekin berariazko akordioa egiten bada; kasu horretan, Pertsonen Kudeaketako Alorrak berretsi beharko du akordioa. Ikastetxe publikoetan lan egiten duten udal-langileek 07:30ean hasiko dute lanaldia. Nolanahi ere, sanferminetan emandako zerbitzuen kasuan, udal-zerbitzuek hala eskatu eta Pertsonen Kudeaketako Alorrak onesten badu, lan egindako denbora urteko lanorduetatik kanpo geratzen ahalko da, eta konpentsatua izan, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 51. artikuluarekin bat.

Iruñean, 2023ko azaroaren 27an.–Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendaria, Olga Gordillo Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L2317898