268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntza-deialdia, krisialdi-egoeran dauden edo oso egoera txarreko etxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei 2024an alokairuak ordaintzen laguntzeko. Laburpena

DDBN (Identif.): 733087.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/733087).

Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko zinegotzi ordezkariak 2023ko azaroaren 27an emandako ebazpen bidez, dirulaguntzen deialdi hau onetsi da:

Dirulaguntza-deialdia, krisialdi-egoeran dauden edo oso egoera txarreko etxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzen laguntzeko. Etxebizitzaren aldeko 2024ko programa.

Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

Organo emailea: Gizarte Zerbitzuetako, Kiroleko eta Osasuneko zinegotzi ordezkaria.

Alor kudeatzailea: Gizarte Zerbitzuetako Alorra.

Instrukzio-organoa: dirulaguntza kudeatzen duen Alorreko idazkaritza teknikoa.

Deialdiaren xedea: ohiko etxebizitzaren alokairuaren parte bat ordaintzeko dirulaguntzak ematea, egoera hauetako batean dauden familia-unitateei:

–Krisi sozioekonomikoko egoeran egotea, etxebizitza bat eskuratzeko edo hura mantentzeko zailtasunekin.

–Infraetxe edo etxebizitza desegoki batean bizitzea.

–Aterpe-premia dutenendako udal-etxebizitzen erabiltzaile izatea eta bertan egoteko gehienezko denbora agortu izana (3 urte).

Iruñean, 2023ko abenduaren 15ean.–Zinegotzi ordezkaria, Raúl Armendáriz Lezáun.

Iragarkiaren kodea: L2317702