268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Birpartzelazio proiektua ARM-S1UE-1 unitatean, Mendiorotzen. Behin betiko onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Mendiorotzeko ARM-S1UE-1 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Aurretik proiektua jendaurrean egon zen eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizoainen, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2318319