268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Udal Planeko SR-1 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Legardako udalak, 2023ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko SR-1 unitatea birpartzelatzeko proiektua.

Argitara ematen da espedientea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Legardan, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2317796