268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketak, 2024rako ordenantza orokorretan, arau eta ordenantza fiskaletan eta karga-tasetan. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2023ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, 2024ko ekitaldirako zerga arloko erabakiak hartu zituen eta, halaber, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza orokorretan, arau eta ordenantza fiskaletan eta/edo, behar den kasuetan, halakoei dagozkien tarifei buruzko eranskin edo artikuluetan; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2023ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean, eta legeak ezarritako jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Jarraian ematen da onetsitako aldaketen testua.

Aldatu ez diren gainerako ordenantza eta arau fiskalek indarrean segituko dute, 2023ko ekitaldiko tarifa berberekin.

Behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Larragan, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

I.–NAHITAEZ ORDAINARAZI BEHARREKO UDAL ZERGETARAKO KARGA-TASAK ETA PONDERAZIO INDIZEAK

1. Lurraren kontribuzioa (landa-lurra eta hiri-lurra): %0,35.

2. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,00.

3. Ekonomia jardueren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan xedatua aplikatuz, "1,40" indizea, ekonomia jardueren gaineko zergaren tarifei dagozkien kuoten gainean.

4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %21eko karga-tasa bakarra tarte guztientzat. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2024rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean urtero zehazten dena, lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

II.–ORDENANTZA ETA ARAU FISKALAK

1.–7. ARAU FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA

(1997. 154, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, 5. artikuluan (tarifak). Aldaketak argitara eman ziren 2017ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an; 2018ko 83. NAOn, maiatzaren 2an; 2020ko 47. NAOn, martxoaren 9an; 2021eko 59. NAOn, martxoaren 15ean; 2022ko 54. NAOn, martxoaren 16an, eta 2023ko 65. NAOn, martxoaren 31n.

4.1. 5. artikuluaren (tarifak) a) eta b) letrak aldatzen dira, eta honela geratzen dira:

a) Armairua:

ABONUA

ADIN TARTEAK

IGERILEKUAK
EGUNEKO
SARRERAK

10 SARRERA

INSTALAZIOETARAKO ABONUAK(*)

Urtekoa

Hilabetekoa

15 egun

30 egun

GAZTEAK

Noiz jaioak:

2006tik

2019ra

5,00 euro

30,00 euro

28,00 euro

14,00 euro

24,00 euro

HELDUAK

Noiz jaioak:

1959tik

2005era

5,00 euro

30,00 euro

55,00 euro

20,00 euro

39,00 euro

SENIORRAK

Noiz jaioak:

1958ean

eta lehenago jaioak

5,00 euro

30,00 euro

28,00 euro

14,00 euro

24,00 euro

b) Udala: tarifa bereziak (tramitazioa Udalaren bulegoetan).

Desgaitasuna duten pertsonak (%50 baino gehiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan.

Desgaitasuna duten adingabeak (%50 baino gutxiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan

Desgaitasuna duten adingabeak (%50 edo gehiago)

Salbuetsirik

Familia ugariak. Kategoria orokorra (3-5 seme-alaba)

%20ko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan.

Guraso bakarreko familia ugariak Kategoria orokorra (2-3 seme-alaba)

%20ko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan.

Familia ugariak. Kategoria berezia (5 seme-alaba edo gehiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan.

Luzaroko langabeak (12 hilabete edo gehiago)

%50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan, baldin eta familia-unitateko inork ez badu inolako diru-sarrerarik jaso (salbu eta errenta bermatua edo antzeko bestelako gizarte-prestazioak).

* Oharra, murriztapenak ezin dira metatu. Soil-soilik aplikatuko da onuragarriena dena.

* Abonuek bide ematen dute igerilekua eta kiroldegia (pilotalekua) urte osoan erabiltzeko (ez bakarrik udako denboraldian igerilekuetan sartzeko).

2.–9. ORDENANTZA FISKALA, HILETA ZERBITZUETAKO ETA UDAL HILERRIKO ZERBITZUETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

(2016ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean. Aldaketak argitara eman ziren 2018ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an, eta 2022ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an).

1.–4. epigrafearen barruan ("Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen eta panteoien kontzesioa"), 4.10 azpiepigrafe berria sartzen da. Honela dio hitzez hitz:

4.10.–Edozein unetan ematen ahalko da baimena hasiera batean emandako kontzesioaren iraupena luzatzeko. Horretarako, aldez aurretik ordaindu beharko da hasierako tarifaren eta tarifa berriaren arteko aldea. Edonola ere, kasu hauetan, hasierako emakidaren data izanen da erreferentziazkoa. Aitzitik, emandako kontzesioen iraupena laburtzeko baimenik ez da emanen, eta emakidari uko eginez gero edo hura bertan behera utziz gero, ez da dirurik itzuliko.

2.–Zuzendu egiten da 2022ko 54. Nafarroako aldizkari Ofizialean, martxoaren 16koan, atzemandako akatsa. Tituluan honela zioen: "10. ordenantza fiskala, Udal hilerriko eta hileta zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena", baina honela behar du: "9. ordenantza fiskala, Udal hilerriko eta hileta zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena".

Iragarkiaren kodea: L2316848