268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LABEAGAKO KONTZEJUA

Laborantzako lurren aprobetxamendua enkante publikoan

Labeagako Kontzejuko Herritarren Batzarrak, 2023ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen laborantzako herri-lur batzuk (laboreak) errentan emateko enkante publikoaren deialdia egitea.

Adjudikatzeko modua: enkante publikoa, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz.

Hasierako prezioa: bi lote; bata 384 erregukoa eta bestea 88 erregukoa (25 euro erreguko).

Errentamenduaren epea: zortzi urte, behin betiko esleitzen denetik.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Interesdunek Labeagako kontzeju-etxean eskuratzen ahal dituzte baldintza-agiria, lurzatien zerrenda eta gainerako agiri guztiak.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Labeagako kontzeju-etxean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Eskaintzak irekitzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean irekiko dira, 13:00etan.

Labeagan, 2023ko abenduaren 21ean.–Kontzejuko burua, Lucía Otero Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L2318162