268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2024ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Igantziko Udaleko alkateak, abenduaren 21eko 183/2023 Ebazpenaren bidez, 2024ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ditu, zati xedatzaile honekin:

1. 2024ko egun baliogabeen deklarazio proposamena onestea, Igantziko Udalarentzat honako jaiegun egutegi ofiziala ezarriz:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Done Jakue eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: San Miguel (herriko jaieguna).

–Irailaren 30a: San Miguel biharamuna (herriko jaieguna).

–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2. Orobat, baliogabeak deklaratzea, 2024an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta Ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

3. Egutegia arautzeko, Ebazpen honetako lehenengo xedapenean ezarritakoez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan aritzen diren langileentzat:

–Ekainaren 24a: San Juan eguna.

–Uztailaren 8a: jaieguna.

–Uztailaren 26a: zubia.

–Urriaren 2a: herriko jaieguna.

–Abenduaren 2a: zubia.

–Abenduaren 24a: Gabon gaua.

4. Igantziko Udalera zerbitzura dauden langileen lanaldia 2024rako egiazko 1.592 lanorduetan finkatzea eta haren banaketa honela eginez:

–Eguneroko lanaldi orokorra, astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

–Ordutegiaren zati finkoa 8:30etik 14:00etara izanen da. Gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:40tik 8:40ra bitarte eta 14:00etatik 17:00etara bitarte.

5. Udal bulegoetan jendaurreko arreta ordutegia astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 14:00etara ezartzea.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.

7. 2024ko lan egutegia Igantziko Udaleko langileei jakinaraztea, beraien ezaguera eta ondorioetarako.

8. Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Igantzin, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2318282