268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Lurzati batzuk herri-lurren erabileratik desafektatzea, haize-parkea paratzeko. Informazio publikoa

Fontellasko Udalak, 2023ko azaroaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoren azaltzen diren lurzatiak herri-lurren erabileratik desafektatzea, bide-zortasuna sortzeko, haize-parke bat paratzeko. Renovables del Cierzo SLUk sustatu du parkea.

Desafektatuko diren lurzatiak eta azalerak honako hauek dira:

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA (ha)

6

40

12,16

5

65

5,20

Guztira

17,36

Horretaz gain, herri-lurzatietan jarriko den zangak, kable elektrikoak jartzeko, ukipen hauek izanen ditu:

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA

6

18

1.141,08

6

40

65,77

5

74

1.194,06

5

65

1.272,24

Guztira

3673,15

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, bete daitezen Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikulua eta hurrengoak. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herri-lurraren desafektazioa onetsitzat joko da, Udal honen eskumenei dagokienez.

Fontellasen, 2023ko azaroaren 16an.–Alkate udalburua, Erika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2316404