268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, egin daitezen lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak garapen bidean diren herrialdeetan, 2023an

DDBN (Identifikazioa): 728118.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/728118).

Alkatetzaren azaroaren 15eko 598/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen dirulaguntzen deialdi publiko bat, egin daitezen lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak garapen bidean diren herrialdeetan (elkarte, instituzio, fundazio eta/edo gobernuz kanpoko erakundeentzat), 2023ko aurrekontutik.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eta horien proiektuek, baldin eta betetzen badituzte deialdi honi erantsitako oinarrietako baldintzak, eta jarduera egiten baldin bada Garapenerako Laguntzarako Batzordearen herrialde onuradunen zerrendako kideetako batean.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen barnean, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu dirulaguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, egin ditzaten lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektu eta jarduerak, horien bitartez asetzeko garapen bidean diren herrialdeetako herritarren oinarrizko beharrizanak; bai herrialdean bertan proiektuak gauzatuz, bai herrialde horietako pertsonekin gure komunitatean jarduerak eginez, barnean direla pasadizoan diren pertsonak nola pertsona lekualdatuak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://ayuntamientoolza.sedelectronica.es

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 5.500,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Proiektuak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2023ko azaroaren 20an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2316446