268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Izendapen batzuk egin dira 2023ko abenduaren 15eko Alkatetzaren 189/2023 Ebazpenaren bidez, jarraikiz kalifikazio epaimahaiak igorri duen proposamenari, dagozkion izendapenak egiteko, honako deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, bost lanpostu huts bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Hona hemen izendapenak:

José Ignacio Rodríguez Aguado, C mailako administrari ofizialaren lanposturako (3 zenbakia plantilla organikoan), langile lan-kontratudun finko izateko lanaldi osoan.

Ana Isabel Cervera Lete, C mailako liburuzainaren lanposturako (6 zenbakia plantilla organikoan), funtzionario izateko lanaldi partzialean.

Carlos Alberto Jordán Álvarez, E mailako lantaldeko peoiaren lanposturako (8 zenbakia plantilla organikoan), langile lan-kontratudun finko izateko lanaldi osoan.

José Luis Arrondo Jordán, E mailako ureztatzailearen lanposturako (11 zenbakia plantilla organikoan), langile lan-kontratudun finko izateko lanaldi osoan.

Nieves Sola Rodríguez, E mailako eskolazainaren lanposturako (12 zenbakia plantilla organikoan), langile lan-kontratudun finko izateko lanaldi osoan.

2023ko abenduaren 29a izanen da bost izangaiak lanpostuaz jabetuko diren eguna.

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cabanillasen, 2023ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2317757