268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldatzea 2024rako ordenantza fiskalak eta prezio publikoak erregulatzen dituzten arauak. Hasierako onarpena

Burlatako Udalak, 2023ko azaroaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasierako onarpena eman dio ordenantza fiskalak eta 2024tik aurrera indarrean egongo diren prezio publikoen arauak aldatzeari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jartzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan iragarkia jarriz, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik, eragozpenik edo oharrik egiten ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtuko da eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2023ko abenduaren 7an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2317253