268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2024. urteko karga-tasak

Beteluko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1. 2024. urteko karga-tasak.

1.1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,320.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %3,5.

1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea:

–Hiriguneko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,26.

–Hirigunetik kanpoko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,20.

1.4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea ren 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %18koa.

1.5. Haurtzaindegi zerbitzuko tasa, haur bakoitzeko hilabetean. (Aplikatuko dira Nafarroako Gobernuak haur hezkuntzako ikastetxeetarako onetsitako tarifak).

2. Erabaki honek 2024. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3. Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Betelun, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2317303