268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Aldaketa, Herri bideak eta baso pistak erabiltzeagatik ezarritako tasak eta fidantzak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2023ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, ondotik aipatzen den ordenantza hasiera batez aldatzea onartu zuen:

Beteluko herri bideak eta baso pistak erabiltzeagatik ezarritako tasak eta fidantzak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da.

Betelun, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2317301