268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Ordenantzak aldatzea 2024rako. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 202eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketak egitea udalaren ordenantza fiskal hauetan:

–5. ordenantza fiskala, agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duena.

–7. ordenantza fiskala, lizentziak emateagatik eta hirigintzako jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituena.

–8. ordenantza fiskala, jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduerak eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena.

–9. ordenantza fiskala, udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen gaineko tasak arautzen dituena.

–10. ordenantza fiskala, ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondoren gordetzeko zerbitzuaren eskubideak eta tasak arautzen dituena.

–12. ordenantza fiskala, hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituena.

–13. ordenantza fiskala, laborantzako herri-lurren aprobetxamendua eta hiriko baratzeetarako eta/edo baratze ekologikoetarako erabilera publikoko lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

–14. ordenantza fiskala, ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena.

–15. ordenantza fiskala, erabilera publikoko lurretan zangak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–16. ordenantza fiskala, ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena.

–17. ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena.

–19. ordenantza fiskala, merkataritza ez egonkorra arautzen duena.

–20. ordenantza fiskala, Berriozarko animaliak harrapatzeko eta haien mantenurako zerbitzuen eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentzien tasak arautzen dituena.

–21. ordenantza, kamioien aparkalekuaren erabilera arautzen duena.

–22. ordenantza fiskala, Berriozarko udalaren enpresa mintegiko eremuak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

–23. ordenantza fiskala, azterketa eskubideen tasak arautzen dituena.

–24. ordenantza fiskala, biziera aktiboa sustatzeko zerbitzuaren (adineko pertsonentzako ikastaroak) eta autonomia eta familia atsedena sustatzeko zerbitzuaren prezioak arautzen dituena.

–1. arau fiskala, udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

–2. arau fiskala, udalaren kirol instalazioak eta eskoletako areto eta instalazioak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.

–3. arau fiskala, udalaren musika eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena.

–5. arau fiskala, udalak antolatutako hezkuntza-, kultura-, kirol-, gizarte-, berdintasun- edo euskara-arloko ikastaro eta jardueretan parte hartzeagatik, izena emateagatik edo matrikula egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.

–6. arau fiskala, eguneko zentroko zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

–7. arau fiskala, udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako ordenantzak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2023ko abenduaren 11n.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2317329