268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2024rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Berako Udaleko alkate udalburuak 371/2023 ebazpena eman du 2023ko arazoaren 30ean, zati xedatzaile honekin:

EBAZTEN DUT:

1.–Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2024. urterako. Horrenbestez, hauek izanen dira jaiegunak, eta horietan udal bulegoak itxita egonen dira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 12a: Inauteriak.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Done Jakue eguna.

–Abuztuaren 5a eta 6a: Herriko bestak.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 24a: Eguberri bezpera.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 31: Urte Zahar eguna.

2.–Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa 2024rako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko, honela banatuak:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 21 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa 8:30etik 14:00ak arte izanen da. Gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:30etik 8:30era bitarte eta 14:00etatik 17:00ak arte. Albienteek goizeko eta arratsaldeko lanaldia balute: goizekoa, 7:45etik 15:06ra arte; arratsaldekoa, 13:15etik 20:36ra arte.

2.2. Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

2.3. Urteko lanaldia doitzeko, orokorrean, berezitasun hauek hartu behar dira kontuan: langile bakoitzak 2 egun izanen ditu libre nahi duenean eskatu eta hartzeko (gehiegizko orduak).

3. Aditzera ematea baliogabeak izanen direla 2024. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4. Udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia onestea: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era arte.

5. Ebazpen hau jakinaraztea langileen delegatuei, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita udal iragarki-taulan eta web orrian ere.

Beran, 2023ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2317084