268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Jarduerarako lizentzia eskaera.
Ardiendako abeltzaintza instalazioa

Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Araizko Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Juan Luis Pellejero Saralegi.

Jarduera: ardiendako abeltzaintza instalazioa.

Tokia: Gaintzako 5. poligonoko 566. lursailean eta Uztegiko 4. poligonoko 395. lursailean (Nafarroa).

Araitzen, 2023ko abenduaren 19an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2317870