268. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariaren 26/2023 Ebazpenaren bidez, 2023ko abenduaren 14koa, eta abenduaren 28ko 20/2021 Legean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, honako pertsona hauek izendatu dira Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko familia-langile, lan-erregimen finkoan:

–Lanpostua: familia-langilea (07 plaza-kodea) Mirian Errandonea Ordoqui.

–Lanpostua: familia-langilea (10 plaza-kodea) Karmen Ibarra Elizagoyen.

–Lanpostua: familia-langilea (11 plaza-kodea) Ana María Indaburu Irazoqui.

–Lanpostua: familia-langilea (12 plaza-kodea) María Mitxelena Urroz.

–Lanpostua: familia-langilea (13 plaza-kodea) Miren Josune Terreros García.

Lanpostuez jabetzea 2024ko urtarrilaren 2an eginen da.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bertzela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Etxalarren, 2023ko abenduaren 14an.–Mankomunitateko burua, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2317765